Lehen hezkuntza mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Frankismoaren sendotzea eta nazioartekotzea (1945-1959)

Historia2,91 KB

ERREGIMENA SENDOTZEA

Bakartuta egotetik nazioartera

· Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean (1945), indar garaileak frankismoa desegiten ahalegindu ziren. Horretarako, nazioartean diktadura isolatzea erabaki zuten: Espainia ez zen NBEn onartua izan, ia herrialde guztiek beren enbaxadoreak atera zituzten Espainiatik, eta Frantziak Espainiarakin zuen muga itxi zuen.
· Egoera aldatu egin zen Gerra Hotzarekin. AEBek antikomunistatzat hartu zuten erregimen frankista; horregatik, aliatua izan zitekeen. Bakartuta edukitzeko jarrera arindu egin zen: 40ko hamarkadaren amaieran, Frantziako muga ireki egin zen, eta berriro ere enbaxadak ezarri ziren. 1953an, bi itun sinatu ziren: bata, Konkordatua, Aita Santuarekin; bestea, Espainaren eta Estatu Batuen
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren sendotzea eta nazioartekotzea (1945-1959)" »

Alemaniako Nazismoa: Sorrera, Ezaugarriak eta Erresistentzia

Historia4,6 KB

Ideologia Faxistaren Ezaugarriak

Ideologia faxistak honako oinarriak zituen:

  • Estatu totalitarioaren aldekoa zen.
  • Alderdi bakarreko sistema diktatoriala defendatzen zuen.
  • Antikomunismo eta antikapitalismo erradikala agertzen zuen.
  • Nazionalismo oldarkorra, espantsionista eta militarista zuen oinarri.
  • Arrazista zen (antisemitismoa nabarmenduz).
  • Fanatismoa eta intolerantzia goraipatzen zituen.
  • Indarkeria defendatzen zuen.
  • Masak mobilizatzea zuen helburu, erakunde paramilitarretan sartzeko.
  • Printzipio maskulinoak goraipatzen zituen: emakumearen rola etxeko lanak egitera eta seme-alabak zaintzera mugatzen zen.

Errepublikaren Krisia eta Nazismoaren Gorakada Alemanian

1929ko Krisiaren Eragina

1929-1933ko krisialdiak gogor kolpatu zuen Alemania, AEBko kapitalak...

Jarraitu irakurtzen "Alemaniako Nazismoa: Sorrera, Ezaugarriak eta Erresistentzia" »

Bizkaiko Langileen Bizimodua XIX. Mendean

Historia2,33 KB

Bizkaiko langileei zuzendutako eta hauen bizi baldintza tamalgarriak salatzeko helburu duen “La Lucha de Clases” izeneko artikulu hau 1896ko maiatzaren 23an idatzia eta argitaratua izan zen. Nahiz eta egilearen izena garbi agertzen ez den arren, meatzari taldeak egin zuela suposa dezakegu, testuan zehar hauei buruzko hainbat aipamen egiten direlako. Edukiaren arabera politikoa da, eta hartzalearen arabera pubikoa, iturri mota historikoarekin. Espainiar nahiz euskal gizartean, hirietako joera nagusitu zen XIX. mendearen bukaera aldera. Goi mailako klaseari dagokionez, hau osatzen zuten industria eta finantza arloetako oligarkiak zeuden, erregimenaren aldekoak zirenak nahiz eta ideologia liberalagoarekin, baita nekazari lur jabe handiak,...

Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko Langileen Bizimodua XIX. Mendean" »

Premiamendu Prozedura, Errekarguak eta Ordainketa Epeak

Zuzenbidea2,87 KB

VI. Premiamendu-prozeduraren hasiera. Premiamendu-probidentzia.

Premiamendu-errekargua. Ordainketa egiteko epea

Aipatu bezala, premiamendu-prozedura hasten da premiamendu-probidentzia jakinaraztean. Hau administrazio-egintza bat da eta bertan ordainketa eskatzen da, probidentzian emandako epean ez bada ordaintzen, ondarearen exekuzioa egingo dela ohartuz. Subjektuarentzat ohar bat da, azken aukera ematen zaio ordainketa egiteko. TLOren 167.2 artikuluaren arabera, titulu nahikoa da premiamendu-prozedura hasteko eta tributu-betebeharpekoen gauzen eta eskubideen aurka egiteko, epai judizialaren exekuziozko indar bera dauka.

Lehen, exekuziozko titulua agerian uzten zuen ziurtagiria zen. Administrazioak egiten zuen eta tributuaren bilketa egiten zuenari...

Jarraitu irakurtzen "Premiamendu Prozedura, Errekarguak eta Ordainketa Epeak" »

Premiamendu Prozedura Autonomoa: Exekuzioa eta Etete Kasuak

Lan heziketa eta orientazioa2,79 KB

Premiamendu Prozedura Autonomoa

Exekuzio Prozedurekin Bateragarritasuna

Premiamendu-prozedura autonomoa da, beste exekuzio-prozedurekin ezin da metatu. Hala ere, Administrazio Publikoak, premiamendu-prozedura eramaterakoan, beste exekuzio-prozedurak izatea posible da, singularrak edo unibertsalak, judiziozkoak edo ez.

Kasu honetan, prozedura bakoitzean egindako enbargoen artean zeinek duen lehentasuna jakin behar da (exekuzio singularrak) edo zer espedienteak duen lehentasuna (unibertsalak).

Lehentasuna Prozedura Singular eta Unibertsalen Artean

TLOren 164.1 artikuluan prozedura singularren eta unibertsalen artean bereizten da:

  • Lehenengo kasuan (singularrak), enbargoaren antzinakotasuna kontuan hartzen da: premiamendu-prozeduraren enbargo-eginbidea
...
Jarraitu irakurtzen "Premiamendu Prozedura Autonomoa: Exekuzioa eta Etete Kasuak" »

Diktaduraren Eraispena eta Trantsizioa Espainian (1975-1977)

Historia2,55 KB

Diktaduraren Amaiera eta Errege Berria

1975eko azaroaren 20an Franco hil zen. Azaroaren 22an, Gorteek Juan Carlos I.a errege izendatu zuten. Egun gutxira, lehen amnistia eman zen, odol-deliturik gabeko pertsonentzat.

Trantsizioaren Hiru Jarrerak

Hiru jarrera nagusi zeuden trantsizioari begira: jarraikortasuna (continuismo), apurketa (rupturismo) eta aldaketa (reformismo).

Abenduan, Arias Navarro berriz gobernuburu izendatu zuten, eta Fernández Miranda Gorteetako presidente.

1976: Tentsio Politikoak eta Gizarte Mugimenduak

1976ko otsailean, gobernuak aldaketa mugatuen programa aurkeztu zuen, baina frankisten artean tirabirak zeuden eta oposizioak ez zuen onartu. Urte osoan zehar istilu ugari gertatu ziren, erabaki politikoen aurretik. Greba eta manifestazio...

Jarraitu irakurtzen "Diktaduraren Eraispena eta Trantsizioa Espainian (1975-1977)" »

Gerrak Ondorio Latzak: Idazle Hil/Presoak

Beste atzerriko hizkuntzak2,93 KB

XX. Mendeko lau hamarkadetako lanak eta egitasmoak etenduta gelditu ziren. Idazleak fusilatu (Lauaxeta, Aitzol). ATZERRIKO euskal literatura. Gerra zibilaren ondoren frankismoak euskaraz liburuak argiratzea debekatu, orduan idazleek atzerrira joan. 2MG arte estatuetara jotzen zuten. Izan ere EHn ezin zen literatura erbestean mamitzen saiatu. Oso egoera zaila; zaletasun eta griña oso handia eduki behar atzerrira abiatzeko. Askok Amerikara jo zuten +1945. Baña oztopo politikoak, kalerapen gutxi eragin baina lagungarria izan zen literatura berpizteko. Monzon Mexikon 'urrundik','gudarien egiñak'. Zaitegi Guatemalan 'Goldaketa'. Poema libruk. Zaitegik EUZKO GOGOA nabarmen, Orixe eta Ibañiagbatiakin batera, idazle asko erakarri euskera hutsez...

Jarraitu irakurtzen "Gerrak Ondorio Latzak: Idazle Hil/Presoak" »

Kanpoko Prozesu Geologikoak eta Urak

Geologia4,89 KB

Kanpoko Prozesu Geologikoak

Prozesu Nagusiak

Lau prozesu geologiko nagusi daude:

  1. Meteorizazioa: Ingurumen-agenteen eraginez, harriak disgregatu egiten dira.
  2. Higadura: Agente geologikoek materialak desgasten dituzte.
  3. Garraioa: Agente geologikoek materialak eramaten dituzte.
  4. Sedimentazioa: Materialak metatu egiten dira. Arro sedimentario deritze eremu horiei.

Meteorizazioa

Harriak apurtu edo kimikoki aldatzen dituen prozesua da.

1. Meteorizazio Mekanikoa

Harriak fisikoki apurtzen dira, konposizioa aldatu gabe:

  • Gelifrakzioa: Harrien pitzaduren barruan ura izoztu eta bolumena handitzean gertatzen da.
  • Termoklastia: Intsolazio handia jasaten duten tokietan gertatzen da, tenperatura-aldaketa bortitzen ondorioz.
  • Deskarga-meteorizazioa: Sakonera handian osatu diren
...
Jarraitu irakurtzen "Kanpoko Prozesu Geologikoak eta Urak" »

Zelularen Biologia: Biziaren Sorrera eta Zelula Motak

Biologia11 KB

Biziaren Sorrera

Biomolekulen Sorrera

Lurraren lehenengo atmosfera ez zen oso erreaktiboa, eta nitrogenoa (N2), karbono dioxidoa (CO2) eta ur-lurruna zituen osagai. Egitura horiek baldintza bereziak zituzten inguruneetan.

Meteoritoetan eta beste planeta batzuetan aurkitutako biomolekulak ikusita, pentsa daiteke substantzia horiek Lurrean bazeudela hasiera-hasieratik, Eguzki-sistema eratzen zen bitartean. Edo, bestela, substantzia horien sintesi masiboa gertatu ahal izan zela, eta geroagoko meteorito-talken ondorioz heldu zirela gure planetara.

Lehenengo molekula haiek orduko ozeanoko inguru bero eta ez oso sakonetan pilatu omen ziren, bertan erreakzionatu eta biomolekula konplexuagoak eta egonkorragoak sortu zituzten.

Lehenengo Zelulen Sorrera

Funtsezko...

Jarraitu irakurtzen "Zelularen Biologia: Biziaren Sorrera eta Zelula Motak" »

Balioen Egiaztapena eta Informazioa Lortzea Zerga Zuzenbidean

Zuzenbidea3,71 KB

I. Balioen Egiaztapena

Hasiera batean, ondareen eskualdaketa zergapetzen zuten tributuetan aplikatzen zen. Gaur egun, denetan aplikatzen da (57.1). Gauzez gain, artikulu honek errentak, ekoizkinak eta tributu-obligazioaren beste osagaiak ere aipatzen ditu. Egiaztapena egiten da kontuan hartuta Administrazioaren perituek emandako txostenak, kotizazio ofizialak, merkatuko salneurriak (prezioak) eta tributu-lege bakoitzak ezarritako tresnak.

Zerrenda hau ez da itxia, lege bakoitzean bere tresnak ezarri ahal direlako eta, gainera, legeak ez duelako lehentasunik ezartzen. Balioen egiaztapen-prozedura kudeaketa-prozedura gisa biltzen du (TLO 123.d) eta Tributuen 134. artikuluak arautzen du. Balorazio-jardunak bi motatakoak izan daitezke:

  • Modu independentean
...
Jarraitu irakurtzen "Balioen Egiaztapena eta Informazioa Lortzea Zerga Zuzenbidean" »