Lehen hezkuntza mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Eboluzioaren Teoriak: Fixismotik Neodarwinismora

Biologia3,01 KB

Fixismoa: Eboluzioaren Ukapena

Fixismoaren aitzindariak Lineo eta Cuvier izan ziren. Lineok izaki bizidunen sailkapen bat proposatu zuen, espezieak eta generoak bereiziz. Fixismoak espezieen aldakortasun eza defendatzen du, espezie guztiak sorkuntzatik berdinak eta independenteak direla baieztatuz. Fixismoak erlijioarekin bat egiten du (EEBB).

Lamarckismoa: Erabileraren eta Deserabileraren Legea

Lamarckismoaren arabera, izaki bizidunak eboluzionatu egin dira ingurunera moldatzeko. Moldaketa horretan, gehien erabiltzen diren organoak garatu egiten dira, eta gutxien erabiltzen direnak, berriz, atrofiatu egiten dira. Funtzioak organoa sortzen du. Lortutako ezaugarri edo egokitzapen berriak ondorengoetara transmititzen dira, herentziaren bidez. Hominido...

Jarraitu irakurtzen "Eboluzioaren Teoriak: Fixismotik Neodarwinismora" »

Migrazio Tradizionalak eta Gaur Egungoak Euskal Herrian

Geografia2,79 KB

MIGRAZIO TRADIZIONALAK: Urtarokoak eta aldi baterakoak: XIX. mendeko azken herena eta 1960ko hamarkadaren artean. Landa gutxi mekanizatua zegoen garaian, nekazaritza eginkizunak egiteko egiten ziren migrazioak. Beste batzuetan, hirietara industria, eraikuntzan edo zerbitzuetan jarduteko.
NEKAZARI EXODOA: 1900-1975. Izaera iraunkorra. Dirua, lana eta horretaz gain ongizate bat (osasuna...) bilatzen zen.


4 garai:
XX. mendearen lehen herena: Nekazari exodoak bolumen moderatua izan zuen. Landan mahatsa eta ardogintza krisia, zerealaren jarduerak mekanizatu. Primo de Riverak lan publikoa sustatu.
Gerra zibila eta gerraostea: (1936-1950) Nekazari exodoak geldialdi bat izan zuen. Hiriek hornitzeko arazoak zituzten eta Frankok landako garapena sustatu
...
Jarraitu irakurtzen "Migrazio Tradizionalak eta Gaur Egungoak Euskal Herrian" »

Enpresa eta Ekonomia: Funtsezko Kontzeptuak eta Definizioak

Ekonomia3,94 KB

Esternalizazioa

Enpresa batek bere funtzioetako batzuk kanpoko enpresa espezializatu baten esku uzteko prozesua da, oinarrizko funtzioez bakarrik arduratuz. Kanpoko enpresa horrek funtzio horiek modu eraginkorragoan beteko dituelakoan egiten da. Horrela, kostuetan aurrezten da, kalitatea hobetu, arriskua murriztu eta errentagarritasuna handitu.

Deslokalizazioa

Enpresa baten ekoizpen-jarduera garapen-maila txikiagoko beste eskualde batera eramatea da, soldata baxuagoak, kostu murrizketak eta lehiakortasun handiagoa lortzeko helburuarekin. Jatorrizko herrialdean eragin negatiboak izan ditzake.

Zeharkako Zerga

Produktu edo zerbitzu bat erostean ordaintzen diren zergak dira, kontsumoa zergapetzen dutenak.

Zerga Zuzenak

Pertsonak eta enpresak zuzenean...

Jarraitu irakurtzen "Enpresa eta Ekonomia: Funtsezko Kontzeptuak eta Definizioak" »

SESBeko Ekonomia: NEP-tik Gorbachov-en Perestroikara

Ingelesa2,6 KB

Ekonomia Politika Berria (NEP) (1921-1928)

Ekonomia mistoa bultzatu zen, aldi berean kapitalista eta estalista. Enpresa ertain eta txikietan sektore pribatua ezartzeko komenentzia ikusi zen, sektore publiko sendoari eutsiz. Kanpoarekiko irekiera erlatiboa izan zen; beste herrialde batzuekiko harremanak hasi ziren eta atzerriko teknikariak erakarri ziren. NEPen emaitza ekonomikoei dagokienez, nekazaritza-ekoizpena, batez ere zerealen produkzioa, gehitu zen. Ekoizpena handitu egin zen meatzaritzan eta energian, batik bat harrikatzean eta petrolioan. Burdingintzaren egoerak, ordea, ez zuen hobera egin. Ondorioz, nekazaritzaren prezioek behera egin zuten, industriarenak igo ziren bitartean. Leninen heriotzaren ostean, Stalin eta Trotskiren arteko...

Jarraitu irakurtzen "SESBeko Ekonomia: NEP-tik Gorbachov-en Perestroikara" »

Nekazaritza Komertzial Mota Nagusiak Munduan

Geografia2,87 KB

Nekazaritza Komertzial Mota Nagusiak

Plantazioetako Nekazaritza

Kokapena:

  • Afrika
  • Erdialdeko Amerika
  • Hego Amerika
  • Asia

Ezaugarriak:

  • Labore bakarreko nekazaritza da.
  • Produktu tropikalak ekoizten dira, herrialde garatuetara esportatzeko.
  • Lursail erraldoiak erabiltzen dira, hau da, latifundioak.
  • Jabeak herrialde garatuetako multinazional handiak dira, eta teknika modernoen bidez kudeatzen dituzte lursailak.
  • Jende askok lan egiten du, baina soldatak urriak dira.
  • Enpresek irabazi handiak lortzen dituzte.

Produktu nagusiak:

  • Kafea
  • Kotoia
  • Banana
  • Tea
  • Tabakoa

Zerealen Nekazaritza Teknifikatua

  • Errendimendu handiko nekazaritza estentsiboa da.
  • AEBko, Kanadako eta Australiako ordokietan hedatuta dago.
  • Lursailak erregularrak eta izugarri handiak dira, hau da, latifundioak.
  • Produktibitate
...
Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza Komertzial Mota Nagusiak Munduan" »

Ekonomiaren Oinarriak: Jarduerak, Faktoreak, Agenteak

Ekonomia4,66 KB

Ekonomia-jarduerak: Sarrera

Zer dira ekonomia-jarduerak?

Gizakiek beren premiak asetzeko egiten dituzten jarduera guztiak dira. Ekonomia-jarduerak aldatu egin dira historian zehar: hasieran oinarrizkoak ziren eta orain, berriz, konplexuak.

Ekonomia-jardueren bidez gauza hauek lor ditzakegu: ondasunak eta zerbitzuak.

Ekonomia-jardueren sailkapena

Ekonomia-jarduerak hiru motatakoak izan daitezke:

  • Ekoizpenekoak
  • Banaketakoak
  • Kontsumokoak

Ekoizpen-jarduerak

Ondasunak eta zerbitzuak lortzeko egiten diren jarduerak dira.

Banaketa-jarduerak

Ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzaileengana helarazteko jarduera guztiak dira.

Kontsumo-jarduerak

Kontsumitzaileek ondasunak eta zerbitzuak erabiltzeko egiten dituzten jarduerak dira.

Ondasun motak

Ondasunak bi motatakoak izan...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomiaren Oinarriak: Jarduerak, Faktoreak, Agenteak" »

Gizartearen Oinarriak: Politika, Ongia eta Askatasuna

Hizkuntza eta literatura3,07 KB

Politika eta Gobernantza

Agintarien Erantzukizuna

  • Gobernariek ez lukete herritarrek baino bizimodu hobea izan behar.
  • Agintariek ez lukete aberastasun-grinik izan behar; bestela, agintea eta herria hondoratu egingo lirateke.
  • Agintari izatea ez da gauza ona, zama bat baizik; bestela, bide okerretik joango litzateke.

Demokrazia Garaikidearen Arazoak

  • Gaur egungo demokrazian, interes politikoek ongizateak baino garrantzi handiagoa dute.
  • Nazioarteko botere ekonomikoek komunikabide asko kontrolpean dituzte, iritzi-askatasuna mugatuz.
  • Platonen gobernu-sistemak ere akatsak zituen (herritarrek ez lukete inposatutako sistema bat onartuko).
  • Ezinezkoa da gobernu-sistema perfektu bat eratzea, guztiek baitituzte hutsuneak. Agintaria herritarrek aukeratu beharko lukete.
...
Jarraitu irakurtzen "Gizartearen Oinarriak: Politika, Ongia eta Askatasuna" »

Axular eta Joannes Etxeberri Ziburukoa: Euskal Literatura Erlijiosoaren Garaikideak

Hizkuntza eta literatura2,78 KB

Pedro Agirre Azpilikueta "Axular": Lanak eta Estiloa

"Guero" liburuaren ezaugarriak

  • Hizkuntza: Bere euskalkian idatzia, Sarako euskalkian.
  • Sinonimia erabili zuen testuan zehar, ahalik eta euskaldun gehienetara iritsi ahal izateko.
  • Hartzailea: Euskalduna, ez analfabetoa eta ezta jakintsua ere.
  • Gaia: Erlijioa, alferkeria.
  • Lelo nagusia: Ez utzi gerorako, orain egin dezakezuna.
  • Helburua: Kristauak onbideratzea, bide ona erakustea. Aszetika liburua da.
  • Beste idazle batzuen eragina:
    • Materreren lana (bertatik hainbat ideia hartu zituen).
    • Leizarragaren lana (aipamen berbera: euskaldun guztietara iristeko zailtasuna).

Axularren estiloa

  • Errekurtso linguistiko eta erretoriko asko erabiltzen ditu.
  • Anaforak erabiltzen ditu.
  • Ezaugarririk garrantzitsuena: egitura edo elementu
...
Jarraitu irakurtzen "Axular eta Joannes Etxeberri Ziburukoa: Euskal Literatura Erlijiosoaren Garaikideak" »

Literatura Klasikoa eta Erdi Arokoa: Gida Osoa

Latina9,19 KB

Antzinaroa

Biblia judu eta kristau erlijioen oinarria da. Garai eta egile askoren testu bilduma da, bi zatitan banatuta: Testamentu Zaharra (hebreeraz eta arameraz idatzia) eta Testamentu Berria (grekoz idatzia).

Testamentu Zaharra

Testamentu Zaharra Israelgo herriaren historia kontatzen du. Jesukristoren aurreko historia, sinesmenak eta tradizioak biltzen ditu, generoz eta estiloz desberdinak diren liburuek osatuta.

  • Historikoak: “Moisesen Bost Liburuak” (Pentateukoa). Lehenengo lauek munduaren eta gizadiaren sorreratik hasi eta Egiptoko esklabotzatik askatu ondoren Moisesek Israelgo herria Agindutako Lurraldearen bila jarri zuen arteko historia kontatzen dute. Bosgarrenak Jainkoaren agindua jasotzen du.
  • Poetikoak: Job (poema dramatiko hunkigarria)
...
Jarraitu irakurtzen "Literatura Klasikoa eta Erdi Arokoa: Gida Osoa" »

Espainiako Trantsizioa (1975-1982): Demokraziarako Bidea

Historia3,84 KB

Trantsizioa (1975-1982): Lehen Fasea

Frankismoaren Amaiera eta Arias Navarro

1970eko hamarkadaren hasieran, gatazkak gizarteko arlo gehienetara zabalduak ziren. 1973an, mundu mailako krisi ekonomikoak oso bortizki kolpatu zuen Espainia eta, ondorioz, grebak eta protestak areagotu ziren. Horrekin batera, Francok Carrero Blanco Gobernuko presidente izendatu zuen, baina ETAk hil zuen. Hori dela eta, Arias Navarrok ordezkatu zuen. 1975ean, diktadorearen heriotzarekin, frankismoaren amaiera etorri zen eta frankistek Juan Carlos Borboikoa izendatu zuten errege.

Arias Navarrok zuzentzen zuen gobernuaren helburua erregimena luzatzea zen. Horren aurrean, oposizioak diktadura botarazi nahi zuen. Askatasun handiagoa eta hauteskundeak egitea eskatzen zuen...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trantsizioa (1975-1982): Demokraziarako Bidea" »