Lehen hezkuntza mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Hume: enpirismoa, inpresioak eta Ilustrazioa

Filosofia eta etika5,94 KB

Gorputzak eta sentsazioen oinarria

Gorputzak: Gorputzen existenziaren ziurtasuna sentipenezkoa da — gorputzak baitira sentsazioen zergatia.

Hume (1711–1776)

Hume (1711–1776)

Humek eduki mental guztiei pertzepzio edo hautemateak deitzen dizkie. Pertzepzio hauek bi motatakoak izan daitezke: inpresioak eta ideiak.

Inpresioak

Inpresioak sentipen, grina eta hunkipen edo emozioak lirateke; gure buruan zuzenki agertzen zaizkigunak. Esandakoaren arabera, beraz, inpresioak kanpokoak zein barnekoak izan daitezke. Badira inpresio sinpleak eta konplexuak.

Ideiak

Ideiak inpresioen irudiak dira, normalean aurrekoak baino ahulagoak direlarik. Ideiak oroimenezkoak edo irudimenezkoak izan daitezke, zein ahalmenen arabera sortzen diren. Ideiak, inpresioetatik...

Jarraitu irakurtzen "Hume: enpirismoa, inpresioak eta Ilustrazioa" »

Ez-ahozko komunikazioa: Paralinguistika eta Proxemia

Psikologia eta soziologia2,32 KB

Paralinguistika

Ahotsak dituen ezaugarriekin komunikazio ona lortzeko ikertzen duen arloa da, ez-ahozko komunikazioaren arloa. Hurrengo hauek biltzen ditu:

  • Hitz-jarioa: hartzaileak gure mezuarekiko interesa izateko, hitz egokiak erabiltzen jakitea.
  • Artikulazioa: esaten ditugun hitzak era egoki batean eta ozentasun egokiz ahoskatzea, argitasunez entzunak izateko.
  • Abiadura: esandako hitzen eta esateko erabilitako denboraren arteko erlazioa da.
  • Bolumena edo ozentasuna: ahotsaren intentsitatea da.
  • Intonazioa: esaldiaren kurba melodikoa da. Intonazioari esker, hainbat gogo-aldarte adierazi ditzakegu, hitz berak erabili arren.

Proxemia

Gizakiek bere inguru fisikoa antolatzen duten era ikertzen du, baita horren ondorioak ere. Inguru fisikoa esaten dugunean,...

Jarraitu irakurtzen "Ez-ahozko komunikazioa: Paralinguistika eta Proxemia" »

Euskarazko Hizkuntzaren Azterketa: Definizioak eta Sinonimoak

Hizkuntza eta literatura2,64 KB

HITZ EGIN (sinonimoak): solas egin, ele egin, mintzatu, berba egin. (Definizioak eta sinonimoak) Berbaro (berbotsa): jende askok hitz egiterakoan hitz-zarata. Hizkera (berbaera): pertsona bakoitzak hitz egiteko era berezia. Solaskide (mintzaide, hizketakide): solasean parte hartzen duen pertsona bakoitza. Hizpide (solasgai, mintzagai): hizkera-gaia edo aitzakia. Eleketari (berbots, berbalapiko, hitzontzi, berbontzi): hitz asko egiten duena. (DEFINIZIOAK) MUTU: hitz egiteko ahalmena ez duena. BERBALAPIKO: asko hitz egiten duena. AHO GARBIKO: irainik ez, hitz itsusirik erabili gabe hitz egiten duena. AHOBERO: mintzatzean gauzak puztuta azaltzen dituena. TOTEL: hitz egiterakoan hotsak jarraian egiteko zailtasunak dituena. ITXURA (sinonimoak):...

Jarraitu irakurtzen "Euskarazko Hizkuntzaren Azterketa: Definizioak eta Sinonimoak" »

Sistema Ekonomikoak: Kapitalismoa, Sozialismoa eta Mistoak

Ekonomia2,93 KB

Sistema Kapitalista / Merkatu-Ekonomia

Sistema kapitalistan, jarduera ekonomikoa merkatuaren bitartez erregulatuta dago. Eskaintza eta eskaeraren legea jarraitzen du: zer ekoiztuko den ondasunen eta zerbitzuen arabera, nola ekoiztuko den enpresek diru gehien lortzeko, eta norentzat ekoiztuko den. Munduko herrialde gehienetan ezarri da. Beste printzipio batzuk hauek dira: jabetza pribatuen nagusitasuna eta banako etekinik handiena bilatzea.

Eskaintza eta Eskariaren Legea

Sistema kapitalistan, eskaintza eta eskaeraren legea jarraitzen da. Eskaintza eskaria baino handiagoa bada, prezioak behera egiten du; kontrako kasuan, prezioak gora egiten du.

Sistema Sozialista

Jarduera ekonomikoak Estatuak erregulatzen du, eta ekonomia planifikatua esaten zaio....

Jarraitu irakurtzen "Sistema Ekonomikoak: Kapitalismoa, Sozialismoa eta Mistoak" »

Espainiako Independentzia Gerra eta Napoleonen Inbasioa

Historia2,49 KB

Fontainebleuko Ituna eta Inbasioaren Hasiera

1799an, Napoleon Frantziako boterera iritsi zen. Honek Britainia Handia ekonomikoki itoarazi nahi zuen eta merkataritza-harremanak debekatu zituen. Horretarako, Godoyk Karlos IV.ari laguntza eskatu zion eta Fontainebleuko Ituna sinatu zuten. Portugal Espainia eta Frantziaren artean banatzeko neurriak zehaztu eta frantziar tropei Espainian sartzeko baimena eman zitzaien.

Espainiako barne-egoera krisian

Baina garai hartako Espainiako egoera ez zen egokiena. Ekonomia lur jota zegoen, Errege-ogasuna zorrez beterik zegoen eta nobleziaren zein kleroaren pribilegioak mantentzen ziren.

Independentzia Gerra eta Iraultza Liberala

Independentzia Gerra abian jarri zen 1808an, eta honekin batera iraultza liberala...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Independentzia Gerra eta Napoleonen Inbasioa" »

Mendizabalen Desamortizazioa: Helburuak eta Testuingurua

Historia2,98 KB

TESTUA: MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIOA

Testu hau juridikoa da, 1836ko otsailean Mendizabalek egin zuen eliz desamortizazioaren atarikoa. Maria Kristina erregina ordeak onartu dezan dago idatzita, eta bertan desamortizazioa egiteko zergatiak edo helburuak aipatzen ditu Mendizabalek.

Testuinguru Historikoa

Mendizabal, joera liberal progresistadun politikaria izanik, Maria Kristinaren gobernuaren buruzagitza hartu zuen oso egoera politiko gorabeheratsuan edo kritikoan:

  • Estatu absolutista batetik estatu liberalera igarotzeko trantsizioan zegoen.
  • Lehen Guda Karlistari aurre egin behar zitzaion.
  • Hazienda eta Ogasunaren egoera kaotikoa zen.

Desamortizazioaren Helburuak

Eliz desamortizazioaren legearen helburuak laburbiltzen ditu Mendizabalek Maria Kristinari...

Jarraitu irakurtzen "Mendizabalen Desamortizazioa: Helburuak eta Testuingurua" »

Erromatar Familia: Egitura, Ezkontza eta Ohiturak

Latina3,15 KB

Erromatar Familia: Egitura eta Ohiturak

"Gens" eta "Familia" kontzeptuak

Antzinako Erroman, "gens"-a familia handi baten modukoa zen. Talde politiko, erlijioso eta familiarra zen, eta kideek arbaso komun baten ondorengotzat hartzen zuten beren burua. Arbaso hori gurtu egiten zuten eta izen komun bat partekatzen zuten.

"Familia", aldiz, "pater familias"-en agindupean komunitatean bizi zen pertsona taldeari deitzen zitzaion.

"Pater Familias" eta "Matrona": Rolak eta Boterea

"Pater familias"-ak "patria potestas" izeneko botere absolutua zuen familia osoaren gainean. Seme-alabarik ez bazuen, oso ohikoa zen Erroman norbait semetzat hartzea, eta hori bi modu hauetan egin zitekeen:

  • Adoptio: "Pater familias"-ak bere komunitatean bertan zegoen pertsona bat
...
Jarraitu irakurtzen "Erromatar Familia: Egitura, Ezkontza eta Ohiturak" »

Biurteko Aurrerakoia eta 1868ko Iraultza: Espainiako Historia

Historia2,33 KB

Biurteko Aurrerakoia (1854-1856)

Progresistek boterea lortu zuten bi urtez. Espartero gobernu-buru izendatu zuten iraultza gelditzeko asmoz. 1856an konstituzio berri bat proposatu zen: La Non Nata, progresismoaren dogma guztiak biltzen zituena.

Biurteko aurrerakoiaren eginkizunak eta ezegonkortasuna

  • Eskubideak eta politika: Gizabanakoen eskubideak zabaldu ziren, sufragioa hedatu zen eta egunkari berriak sortu ziren.
  • Ekonomia: Elkarte anonimoen legea, Espainiako Bankuaren sorrera, trenbideen legea (sarea eraikitzeko) eta Pascual Madozen desamortizazioa.
  • Ezegonkortasuna: Bigarren Gerra Karlista (1855-1856), langileen lehen greba orokorrak Katalunian eta segurtasun eza.

Gobernu aldaketak eta krisia (1856-1868)

O'Donell eta Batasun Liberala

  • 1856 (O'Donell)
...
Jarraitu irakurtzen "Biurteko Aurrerakoia eta 1868ko Iraultza: Espainiako Historia" »

Arte Klasikoaren Hiztegia: Greziar eta Erromatar Kontzeptuak

Arteak eta humanitateak2,14 KB

Arkitektura Greziarraren Elementuak

Entasia

Arte grekoko efektu optikoa da. Zutabe doriarraren eremuan agertzen da, haren sekzioak diametro handiagoa duenean. Zutabearen ardatzaren erdian dagoen kurbadura leuna da.

Fustea

Kapitelaren eta basaren artean dagoen zutabearen zatia da. Lisoa edo estriatua izan daiteke.

Agora

Greziarren bizitza sozial, kultural eta politikoaren espazioa zen. Bertan elkartzen ziren gaiak eztabaidatzeko. Eraikin pribatu eta publiko garrantzitsuenekin inguratuta zegoen, hala nola: stoak, pritaneoak, etab.

Stoa

Arkitektura klasikoaren eraikuntza tipikoa da. Greziar arkitekturaren portiko bat da, alde batetik zutabez inguratua. Agoran agertzen diren eraikinak dira.

Artearen Kontzeptu Teorikoak

Kanona (Edertasun kanona)

Arte greziarrean,...

Jarraitu irakurtzen "Arte Klasikoaren Hiztegia: Greziar eta Erromatar Kontzeptuak" »

Espainiako erliebea: unitate nagusiak eta ezaugarriak

Geologia3,38 KB

2) Goi lautadaren inguruko mendiak

a--Galizia eta Leoneko mendigunea: aro tertziarioan sortu zen, goi lautadaren zokaloa orogenesi alpetarrean altxatzean. Goi lautadaren ipar-mendebaldean kokatzen da eta paleozoikoko harri zaharrak dira nagusi. (Segundera)
b--Kantabriar mendikatea: mesetaren iparraldeko ertza betetzen du. Bi sail:
  • Asturiaseko mendigunea (aro tertziarioan sortu zen, mendebaldeko eremuan material paleozoikoak altxatu ziren eta erliebe appalachea sortu zen)
  • Kantabriako mendiak (aro tertziarioan altxatu ziren, aro sekundarioko material sedimentariozkoak, erliebe jurasikoak sortu ziren)
c--Iberiar mendikatea: altuera ertaineko mendikatea, gehienbat tolesturiko mendizerra. Kareharriak dira nagusi eta batzuetan material paleozoikoak.
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako erliebea: unitate nagusiak eta ezaugarriak" »