Finantza Instituzioen Funtzionamendua
Aurrezki-kutxak
Haien funtzionamendua, banku pribatuena bezalakoa da. Edonola ere, badituzte bi desberdintasun:
- Aurrezki-kutxek ezin dituzte errenta aldakorreko tituluak jaulki funtsak lortzeko;
- Bankuek baino zerga-tratamendu onuragarriagoa izaten dute, ongintzazko jarduerak egiten baitituzte, beren estatuekin bat.
Kreditu-kooperatibak
Kooperatibak interes eta behar berak dituzten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak dira, enpresa-jarduera jakin bat egiten dutenak, eta emaitza ekonomikoak, bestelako enpresek ez bezala, lehentasunezko helburu honetara bideratzen dituztenak: aurrez adostutako elkarte-funtsak bermatzera.
Funts horiek ase direnean soilik banatzen da soberakina bazkideen artean. Funtsak, kredituek sozietateko edo kooperatibako bazkideek egiten duten jardueretara bideratzen.
Finantza-bitartekari ez-bankarioak: burtsa
Zer da burtsa? Burtsa prezioak finkatzen dituen merkatu antolatu bat da, non akzioak eta beste finantza aktiboak, lehengaiak, dibisak eta horiei buruzko kontratu eta deribatuak saldu eta erosten diren, bitartekarien bidez.
Finantza aktiboak: banku kontuak, bonuak, maileguak, inbertsio fondoak…
Dibisak: beste herrialde edo eskualde bateko dirua da.
Balore-burtsak
Jendeari zerbitzua emateko elkarte zibilak dira. Diruaz aparte finantzaketa lortzeko beste modu bat da.
Burtsek bitartekaritza-mekanismo jakin batzuk dituzte, prozesu hori modu bidezkoan, lehiakorrean, ordenatuan, jarraituan eta argian egiteko.
-Errenta finkoko baloreak:
Enpresa jakin bati edo administrazio publikoari eman zaion maileguaren partaidetza adierazten du titulu horrek. Balorea jaulkitzean adostutako interes finko bat ordaintzen da partaidetza bakoitzeko.
-Errenta aldakorreko baloreak:
Ezagunenak akzioak dira, sozietate baten kapitalaren jabetza-ehuneko baten adierazle diren baloreak edo tituluak. Akzio-edukitzaileek kudeaketa-eskubideak eta eskubide ekonomikoak dituzte; adibidez, dibidendua. Errenta aldakorreko baloreek ez dute ziurtatzen etorkizunean errenta jakin bat jasotzea, baina errenta finkokoek baino errentagarritasun handiagoa eman dezakete.
Burtsa bakoitzean, burtsa-indize orokor bat zehazten da, eta balore adierazgarrien multzo batek izandako bilakaera neurtzen du.
Burtsa-indizea
Merkatu jakin baten bilakaeraren adierazlea da, titulu adierazgarrienen kotizazioen jokabidea aintzak hartzen duena. Titulu horiek enpresaren garrantziaren edo likidezia-mailaren arabera aukeratzen dira.