Immunitate: Gaixotasun infekzioso jakin bati aurre egiteko ahalmena.
Sortzetiko immunitatea: Jaiotzeko unetik bertatik indibiduo batek duen immunitate edo babes immunologikoa.
Immunitate hartua: Mikroorganismoarekin harremana izan ondotik hartzen dena.
Sistema erretikuloendoteliala: Makrofago guztien multzoa.
Erantzun immunitario: Organismokoak ez diren molekulak hautematen dituenean, zenbait prozesu zelular eta molekular eragiten dituen prozesua da molekula arrotz horiek neutralizatu edo deuseztatzeko.
Perforinak: Zelularen mintzean poroak sorrarazten dituzten entzima batzuk.
Antigeno: Erantzun immunitario bat eragin dezakeen substantzia asko.
Hibridoma: Antigorputz monoklonalak lortzeko teknikan lortzen diren zelula hibridoak.
3. GAIA
Erreaktibitate eta Patologia
Hipersentikortasuna eta Minbizia
Hipersentikortasuna: Animalia baten immunitate-sistemak kalterik ez edota arrisku txikia dakarren antigeno batekiko gehiegizko erreakzioa izatea da.
Desgranulazioa: Zenbait substantzia zitoplasmatiko jariatzea.
Minbizia: Zelula anormalak beste ehun batzuk inbaditzean sortzen dena.
Transplante edo mentua: Norbaiti organo, ehun edo zelula kaltetu edo gaixoak kendu eta haien ordez beste norbaitenak jartzeko prozedura medikoa.