Latina ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Antzerkia latin

Latina2,56 KB

ANTZERKIA


TRAGEDIA ETA KOMEDIA


Lehenengoan protagonistak jainkoak eta heroiak dira eta bere hizkuntza fina eta solemnea; komedia, ostera, kaleko gizonaz hizkuntza ozarra eta lizuna erakusten du.


KOMEDIA.

komedia erromatarrak monologo luze batekin hasten dira, pertsonai garrantzitsu edo jainko batek hitzegiten duelarik. Normalean pertsonaiak errepikatu egiten dira: gazte axolagabea, emagaldua edo prostituta, agure zekena.

Arlo honetan Plauto eta Terenzio izan ziren autorerik nagusienak.


PLAUTO

Agian, bere garaian benetako arrakasta izan zuen komediagile bakarra. Bera hil ondoren bere fama areagotu egin zen eta mende bat beranduago 130 komedia aurki zitezkeen bere izenean.

Obra batzuk: Amphitruo, Aulularia, Captivi, Miles glorious, Pseudolus eta atab....

Jarraitu irakurtzen "Antzerkia latin" »

Gutun hunkigarria: distantzia, amaren osasuna eta maitasuna

Latina2,21 KB

Mikel maitea,

Dagoeneko igaro dira zortzi hilabete Kanadara joan zinenetik eta umezurtz sentitzen naiz zu gabe. Bakardade sentsazio hau oso bitxia egiten zait, edozein momentutan agertzen delako:

  • Parrandan egon eta bat-batean zure begirada botatzen dut faltan.
  • Klaseko mahaikidea zu ez izatea sinesgaitza egiten zait oraindik.
  • Zapatuetan portaleko txirrinak jotzen duenean “Mikel da” pentsatzen dut, eta gero errealitateak kao uzten nau.

Nori bururatu behar zitzaion Batxillergoa atzerrian ikastea?

Sentimenduak paperean

Badakizu gutunak idaztea zaila egiten zaidala, are gehiago bihotzeko kontuak letren bitartez kanporatu behar baditut. Baina horretan ere exijentea izan zinen: “Idaztekotan, gutunak idatzi gero! Ez ditut nahi posta elektroniko hotzak,

...
Jarraitu irakurtzen "Gutun hunkigarria: distantzia, amaren osasuna eta maitasuna" »

Greziar mitologiaren sarrera eta jainko nagusiak

Latina3,32 KB

Greziar mitologiaren laburpena

Jainko, jainkosa, heroi eta beste izaki mitologiko batzuen bizitza eta abenturak kontatzen ditu. Literatura-iturririk zaharrenak Homeroren 'Iliada' eta 'Odissea' olerki epikoak dira, Troiako gerraren inguruko istorioak kontatzen dituztenak. Hesiodoren 'Teogonia' eta 'Lanak eta Egunak' idazkietan munduaren sorrera, jainkoen agintarien jarraipena, giza aroen hurrenkera eta erlijio-ohituren sorrera azaltzen dira. Mitoak beste poema epikoetan eta K.a. V. mendeko tragedietan ere gorde dira.

Iturriak eta genealogia

Jainkoen arteko erlazioak hobeto azaltzen dituztenak Hesiodoren 'Teogonia' eta Ovidioren 'Metamorfosiak' dira. Teogonian greziar mitologiako jainkoen genealogia azaltzen zaigu, unibersoaren inguruko sistema
...
Jarraitu irakurtzen "Greziar mitologiaren sarrera eta jainko nagusiak" »

Erromatarren Eragina Euskal Herrian eta Iberiar Penintsulan

Latina3,4 KB

Erromatarren Ondarea Iberiar Penintsulan

Erromatar zibilizazioak eragin handia izan zuen Iberiar Penintsulan. Hasieratik, gehien harrituko gaituena, agian, herri-lanen eta garai hartako zenbait eraikinen hondakinak izango dira: zubiak (Alcantara eta Medina), antzokiak (Merida eta Italica), akueduktuak (Segovia eta Tarragona), arkuak (Bara eta Medinacelli), etab. Horietako asko, gerora ere, askotan erabili izan dira. Bestetik, gaur egungo hiri batzuk erromatarren garaian fundatutakoak dira.

Gaur egungo hizkuntza askoren jatorria (gaztelania, galiziera, katalana, frantsesa, italiera, etab.), orduan hitz egiten zen hizkuntza, latina da. Penintsulako hizkuntzen artean, euskara da latinetik eratorria ez den hizkuntza bakarra, nahiz eta latinetik hitz...

Jarraitu irakurtzen "Erromatarren Eragina Euskal Herrian eta Iberiar Penintsulan" »

Logika eta Falaziak: Oinarrizko Kontzeptuak

Latina2,05 KB

Inferentzia-arau nagusiak

  • Modus ponens: Baldintza bat betetzen bada eta baldintzaren aurrekaria betetzen bada, orduan nahitaez atzekaria beteko da.
  • Modus tollens: Baldintza bat betetzen bada eta atzekaria betetzen ez bada, orduan aurrekaria ez da beteko.
  • Silogismo hipotetikoa: Bi baldintza betetzen badira eta lehenengoaren atzekaria bigarrenaren aurrekaria bada, orduan lehenengoaren aurrekariaz eta bigarrenaren atzekariaz osatutako baldintza beteko da.
  • Silogismo disjuntiboa: Disjuntzio bat betetzen bada eta bertako elementuetako bat betetzen ez bada, orduan beste elementua beteko da.
  • Dilema konstruktiboa: Bi baldintza betetzen badira eta aurrekarien disjuntzioa betetzen bada, orduan atzekarien disjuntzioa beteko da.

2.3 Falazia diren argudioak

Falazia...

Jarraitu irakurtzen "Logika eta Falaziak: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Euskal antzerkiaren sorrera eta herri‑antzerkiaren agerpenak

Latina2,43 KB

Euskal antzerkiaren sorrera

Euskal literaturak antzerkia oso gutxi landu duela esaten da.

Herri‑antzerkia

Hasteko, herri‑antzerkia dugu. Jatorriari begiratuta, beste generoak bezala, honek ere ahozko jardunean izan zuen bere jatorria. Euskal herri‑antzerkia ahozko tradizioaren adierazpen da.

Edonola ere, literaturako herri‑antzerkia ez da antzerki konbentzionala; ez zaio leku-, denbora- eta ekintza‑batasunak betetzea eskatzen. Horregatik, antzerki‑kritikari batzuek parateatro esaten diote herri‑antzerkiari. Hona hemen euskal herri‑antzerkiaren agerpen nagusiak:

Herri‑antzerkiaren agerpen nagusiak

  • Xaribariak. Ohiturazko komediatxoak dira. Erdi Aroko drama satirikoen antzekoak izan daitezke. Argumentutzat herriko gertakari eskandalagarriak
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal antzerkiaren sorrera eta herri‑antzerkiaren agerpenak" »

Poesia Lirikoa: Katulo, Horazio eta Ovidio

Latina2,57 KB

Poesia Lirikoa

Poesia lirikoaren ezaugarri nagusiak polimetria, musikalitatea eta sentimendu pertsonalen adierazpena dira. Ez da irakurtzeko sortua, errrezitatzeko baizik.

Katulo (k.a. 84-54)

Katulo neoterikoen buruzagi bezala ezagutzen da. Poesia epikoa atzean utzi nahi izan zuten eta egitura txikidun eraketa landuak sortu zituzten.

Bere korpusa 116 liburuz osatua dago eta hiru atal nagusi bereizten dira:

  1. 1-60. poemak: Poema liriko laburrak, metrika eta gai desberdinekin osatuta.
  2. 61-68. poemak: Poema luzeagoak. Mitologiari buruzko epopeia laburra, ezkontza ereserkia, etab.
  3. 69-116. poemak: Gaia antzekoa izan arren, metrika landuagoa eta berdintsuagoa.

Inspirazioa grekoengandik jaso zuen. Landutako gaiak: poesia erotikoa, naturaren deskribapena... Sentimentalismoa,...

Jarraitu irakurtzen "Poesia Lirikoa: Katulo, Horazio eta Ovidio" »

Latindar Historiografiaren Bilakaera

Latina2,65 KB

Latindar Historiografia

Historiografiak Erroman du bere sorterria. Greziar historialarien aurrean sortu zen erantzun nazionalista da, erromatarrak protagonista harturik. Lehenengo historialariak analistak ziren, Annalak izeneko obrak idazten zituztelako. Grezieraz idazten zituzten eta historiografia helenistikoaren eragina zuten. Julio Zesarrek prosa latindarra heldutasunez idatziko du, baita historiografia ere. K.a. I. mendean Zesar, Salustio, Livio eta Tazitoren obrek, azken biak K.a. I. eta K.o. I. mendearen artean, gorentasuna lortu zuten.

Julio Zesar (K.a. 100-44)

Bere obra historiografikoa Comentarii Rerum Gestarum da eta bi zatitan banatzen da: De Bello Gallico (Galiako Gerrak) eta De Bello Civili (Gerra Zibila). Lehenengoan Galiako kanpaina...

Jarraitu irakurtzen "Latindar Historiografiaren Bilakaera" »

Erdi Aroko Literatura: Generoak, Obrak eta Kontzeptuak

Latina4,52 KB

Gesta Kantak

Definizioa: Heroien ekintza gogoangarriak kontatzen dituen generoa.

  • Ahozko transmisioa (pasadizoak gehitu edo ezabatu zitezkeen, gustuaren arabera).
  • Gerra ekintza loriatsuak jorratzen ditu.
  • Pertsonaiak: Nobleak edo aristokrazia feudala.
  • Hartzaileak: Noblezia (hasieran); herrikoa (geroago).
  • Garaiak: XI-XIII. mendetan, ahotik testura idatzira igaro zen.

Epika Germaniarra

  • Epika anglosaxoia: Beowulf.
  • Islandiako eta Eskandinaviako epika: Edda eta Saga.
  • Alemaniako epika: Nibelungoen kanta.

Epika Erromanikoa

  • Errolanen kanta (Chanson de Roland).

Zaldunen Poema Narratiboak

  • XII. mendeko genero literario berria.
  • Maila altuko autoreak (askotan klerokoak).
  • Irakurtzeko testuak ziren.
  • Gerra gaiaz gain, maitasuna eta abentura sinesgaitzak ere jorratzen zituzten
...
Jarraitu irakurtzen "Erdi Aroko Literatura: Generoak, Obrak eta Kontzeptuak" »

Nobelako Pertsonaiak: Analisi Sakona eta Zuzenketa

Latina2,55 KB

Pertsonaiak

Lehen Mailako Pertsonaiak

  • Oskar Aristu

Oskar Aristu da kontakizuneko protagonista. Denda batean lan ibili zen, baina bere emazteak etxera zekarren diruarekin nahiko zutenez bizitzeko, lana utzi eta idazteari ekin zion. Egunkari batekin kolaboratzen du batzuetan, baina ematen dioten dirua oso urria da. Nobela bat idazteko asmoa du, baina hasteko arrazoiak ditu, inspirazio falta dela eta. Eleberriaren bukaerarantz, nobela hasi egiten du. Oskar Anarekin ezkonduta dagoen arren, Xabierrekin abentura bat du. Jendeak nagitzat hartzen du, batez ere bere emaztearen amak. Oso gogoko du mendira joatea eta hasiera batean asteburuetan baino ez zen joaten, eta geroago astean zehar ere joaten da, denbora libre asko baitu.

  • Ana Urdirotz

Oskarren emaztea...

Jarraitu irakurtzen "Nobelako Pertsonaiak: Analisi Sakona eta Zuzenketa" »