Latina ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Tomas Akinokoa: Bizitza eta idazlanak

Latina2,65 KB

Jaiotza eta gaztaroa

Tomas Akinokoa Roccasecca gazteluan jaio zen 1225ean, Akino Italiako herritik hurbil, eta han igaro zituen bere bizitzako lehen bost urteak. Haurra zelarik, oblatu sartu zen Montecassinoko beneditar abadetxean, eta hantxe hasi zituen ikasketak:

  • gramatika
  • erretorika
  • dialektika
  • aritmetika
  • geografia
  • musika
  • astronomia

Ikasketak eta ibilbidea

1239an, Napoliko Unibertsitatean sartu zen; artea eta teologia ikasten ari zela, Aristotelesen idatziak ezagutu zituen (batez ere logikari buruzkoak). Han domingotarren ordenako kideak ezagutu zituen, eta ordena horretako kide egin zen 1244an.

Erabaki hura ez zen bere gurasoen gustuko izan; haiek eliza-kargu garrantzitsu bat izan zezan nahi zuten, eta jaioterriko gazteluan urtebete giltzapetuta eduki...

Jarraitu irakurtzen "Tomas Akinokoa: Bizitza eta idazlanak" »

XIX. mendeko Iparraldeko Narratiba: Idazle Nagusiak

Latina2,64 KB

XIX. mendeko Iparraldeko Narratiba

Narratiba ez zen izan bertsogintza bezain aberatsa, baina testu ederrak utzi zizkiguten Iparraldeko idazleek XIX. mendean. Ordura arte landu ez ziren azpigeneroak jorratzeko ahalegina egin zuten, gainera. Bestalde, gogoratu behar dugu lirika arloan nabarmendu zirela: Elizanburu, Dasconaguerre eta Duvoisin.

Jean Baptiste Dasconaguerre

Donibane Lohizunen jaio zen (1823an) baina ikasketak Parisen egin zituen. Gerora, Bastidan eta Baionan izan zen notario. Politikan ere eman zituen hainbat urrats eta Frantziako ospetsuen munduan ere sartuta zegoen.

Dasconaguerrek euskal lehen eleberritzat hartu izan dena idatzi zuen: Atheka-gaitzeko oihartzunak (1870). Baina lan hori urte batzuk lehenago frantsesez idatzi zuenaren...

Jarraitu irakurtzen "XIX. mendeko Iparraldeko Narratiba: Idazle Nagusiak" »

Euskal Idazle Klasikoak: Biografia eta Obrak

Latina3,33 KB

Jean Baptiste Elissanburu (1828-1891)

Saran jaio eta hil zen. Apaiz ikasketak utzi eta armadan sartu zen, kapitain gisa.

Obrak

  • Poesia: Nere Etchea, Agur Herriari, Solferinako Itsutua.
  • Prosa: Piarres Adame.

Euskara dotorea eta landua erabiltzen zuen, idazkera gozoa eta atsegina zuen, eta poesia gai ugari jorratu zituen.

Jean Pierre Duvoisin (1810-1891)

Ainhoan jaio eta hil zen. Apaiz ikasketak utzi eta aduanan sartu zen, kapitain izan zelarik. Bonaparterekin harremana mantendu zuen.

Obrak

  • Literatura: Laborantza Liburua.

Itzulpen lan garrantzitsuak egin zituen, Biblia euskaratu zuen, eta Laborantzako Liburua idatzi zuen (lanabes teknikak eta aita batek seme bati emandako aholkuak jasotzen ditu).

Jose Maria Agirre "Lizardi" (1896-1933)

Zarautzen jaio zen...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Idazle Klasikoak: Biografia eta Obrak" »

Odisea eta Eneida: Poemen Laburpenak

Latina2,18 KB

ODISEA

Poema osatzen duten hogei eta lau kantutan Ulises argiaren eta honek Itakara itzuli arte bizi izan zituen abenturak eta nekeak aurkezten zaizkigu. Poema honetako kantuak hiru gai nagusiren inguruan bana ditzakegu:

Telemakoa

Atenea jainkosak Telemako konbentzitzen du aitaren berrien bila abia dadin. Hau aspalditik falta zen Itakan, Kalipso ninfak irla batean atxikirik baitzuen-eta. Ulises kanpoan zen bitartean, senargai frankok gortatu zuen Penelope, haren erreinua lurtu nahian.

Feaziarren Herrialdea

Zeusen aginduz, Kalipsok joaten uzten dio Ulisesi. Ekaitz baten ostean, feaziarren lurraldera iristen da Ulises. Altzinoo erregearen gortean, Itakarako bidean bizitako abenturak kontatzen ditu Ulisek, berandutzearen kausak azalduz:

Itzulera

Feaziarrei...

Jarraitu irakurtzen "Odisea eta Eneida: Poemen Laburpenak" »

Publio Virgilio Maron: Bizitza, Obrak eta Eneidaren Analisia

Latina2,67 KB

Publio Virgilio Maron

Errepublika garaiko azken urte korapilatsuak bizi izan zituen, eta ondoren, Augustoren garaia.

Bizitza eta Obra Nagusiak

  • K.a. 70. urtean Mantuatik hurbil jaio zen, nekazari familia batean. Aberatsak ez baziren ere, heziketa zabala jaso zuen: hizkuntzalaritza, filosofia, medikuntza, astronomia, matematikak eta bertsolaritza.
  • Erroman poetae novi edo olerkari neoterikoak ezagutuko ditu, baita Mezenas ere. Bere eskutik Horazio eta Augusto ezagutuko ditu.
  • Bere lehen obra garrantzitsua Bukolikoak edo Eglogak izan zen. Obra honetan artzainen arteko maitasunei buruz aritzen da, baina, aldi berean, garai horretako errealitatea islatzen du. Aurrerago, beste autore latindar eta ez-latindar batzuengan eragin handia izango du obra honek
...
Jarraitu irakurtzen "Publio Virgilio Maron: Bizitza, Obrak eta Eneidaren Analisia" »

Greziar eta Erromatar Jainko-Jainkosak: Taula Laburra

Latina5,12 KB

Greziar eta Erromatar Jainko-Jainkosak

Jarraian, greziar eta erromatar mitologiako jainko-jainkosen laburpen taula bat aurkezten da, haien funtzioak eta sinboloak azpimarratuz.

GrekoaLatindarraZer egin dute (Funtzioak eta Sinboloak)
ZeusJupiterJainko-jainkosa eta hilkor guztien aita eta errege da. Arranoa eta tximista ditu boterearen ikur.
HeraJunoZeusen arreba eta emaztea. Ezkontzaren jainkosa. Hegazti-oiak (paumak) daude berari eskainiak, hegazti horien lumatetan jainkosaren zerbitzari leial den Argosen begiak marrazturik daudelako.
AfroditaVenusMaitasunaren eta edertasunaren jainkosa. Beti dira berarekin maitasuntxoak (Eros/Kupido), izaki hegodun eta jostalariak. Sagarra oso gustuko du.
AteneaMinervaJakituriaren eta gerraren jainkosa. Kasko, ezkutu
...
Jarraitu irakurtzen "Greziar eta Erromatar Jainko-Jainkosak: Taula Laburra" »

Europako Antzerki Klasikoa eta Ilustrazioa: Ezaugarriak

Latina6,47 KB

Europako Antzerki Klasikoa: Sarrera eta Ezaugarriak

Antzerki klasikoaren jatorria Ingalaterrako antzerki isabeldarrean dago, baina Espainiako, Frantziako eta Italiako antzerki nazionalak ere garai honetan finkatu ziren.

  • Barrokoaren itxurakoa da, ikuskizun handikoa.
  • Garai honetan finkatzen dira Commedia dell'Arte (Errenazimentukoa) eta Opera.
  • “Antzerki nazionalak” deitu ahal zaie, eta izugarrizko arrakasta izan zuten, nahiz eta Frantziakoa gortesauagoa izan.

Herrialdeen araberako ezaugarriak

Italia

  • Commedia dell'Arte-k testua baztertzen du, pertsonaia tipoetan eta rol zehatzetan oinarrituz.

Espainia

  • Ideologikoena da: hiru idazle nagusiak (Lope, Calderón, Tirso).
  • Antzerki labur barregarria (entremes generoa) nabarmena da, jendea ez aspertzeko.
  • Antzerki
...
Jarraitu irakurtzen "Europako Antzerki Klasikoa eta Ilustrazioa: Ezaugarriak" »

Misterioa Leroux Institutuan: Ikasle, Amodio Debekatuak eta Hilketa

Latina3,36 KB

Raf, hemezortzi urteko neska bat da. Bere ama aurreko urtean galdu zuen, eta bere aitarekin bizi da institutu ondoan, bere aita Lizeoko atezaina delako. Beste atezain bat ere badago, Matias izenekoa.

Ikasle Gatazkatsuak eta Ekintza Bandalikoak

Mackito, Rafen gelako mutil bat da, bera bezala, kurtsoa errepikatzen ari da. Mackito eta bere lagun batzuk, institutuan, gauza txarrak (trastadak) egiten ibiltzen dira beti, bai irakasleari eta bai ikasleei ere. Oraingoan Mackito harrapatu dute laugarren mailako zakarrontziari su ematen, baina inoiz ez diote zigorrik jartzen, ezta bere bandako lagunei ere. Haiek dira Tomy, Txufo eta "Aberatsa". Komunak apurtu, autoei gurpilak zulatu, ikasleei dirua eskatu eta abar egiten dituzte.

Amodio Debekatua eta Ikerketa

Arratsalde...

Jarraitu irakurtzen "Misterioa Leroux Institutuan: Ikasle, Amodio Debekatuak eta Hilketa" »

Literatura Klasikoa eta Erdi Aroko Lirika: Egile Nagusiak

Latina4,07 KB

Greziako Tragedia eta Komedia

Tragediaren Maisuak

Sofokles: Perfekziorako Bidea

Sofoklesek perfekziora eraman zuen tragedia. 123 lan idatzi zituen eta 7 iritsi zaizkigu.

Berrikuntzak:
  • Koruaren protagonismoa murriztu eta hirugarren aktorea gehitu.
  • Trilogia baztertu.
  • Elkarrizketa erabiltzen du pertsonaien pentsamendua sakontzeko.
  • Sofoklesen estiloa Eskilorena baino soilagoa eta argiagoa zen.
Lan garrantzitsuenak:
  • Edipo erregea
  • Edipo Kolonon
  • Antigona

Euripides: Errealismoaren Aitzindaria

Euripidesen lanak ez ziren gustukoak izan, errealistegiak zirelako. 90 antzerki baino gehiago idatzi zituen, 18 iritsi zaizkigu.

Ezaugarriak:
  • Pertsonaiak gizakiak dira, ez patuaren menpekoak.
  • Ez die jainkoen munduari errespetuz begiratzen.
  • Emakumeek garrantzia handia dute.
Lan garrantzitsuenak:
...
Jarraitu irakurtzen "Literatura Klasikoa eta Erdi Aroko Lirika: Egile Nagusiak" »

Peru Abarka: Juan Antonio Mogelen obraren azterketa kritikoa

Latina2,56 KB

Iritzi kritikoa

Argitalpena eta sailkapen zaila

Obra 1802an idatzi arren, 1881ean eman zen argitara. Hala ere, eskuz egindako kopiei esker, argitaratu aurretik ere nahiko ezaguna zen, garai hartan euskaraz idatzitako obra batek izan zitzakeen neurrietarako. Bizkaieraz idatzita dago.

Ez da erraz sailkatzeko lana. Euskal eleberrien aitzindaritzat jo izan da, baina ezin esan daiteke eleberrien ohiko arauetara makurtzen denik. Alde batetik, obrak ez du tramarik; ondorioz, pertsonaiek ez dute hasiera, garapen eta amaiera duen istorio bat osatzen. Bestetik, leku eta denbora aipu minimoek ere ez dute adierazkortasun narratiborik. Agian, elkarrizketa bizi-bizien inguruan egituratutako kontakizun gisa definitu daiteke, definizioa zabala bada ere.

Obraren

...
Jarraitu irakurtzen "Peru Abarka: Juan Antonio Mogelen obraren azterketa kritikoa" »