Latina ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Dolce Stil Nuovo eta Boccaccioren Decameron: Literatura Gida

Latina2,36 KB

Dolce Stil Nuovoko ezaugarriak

  • Italiako eskola lirikoa da.
  • Dantek eman zion izena eskola poetiko honi; maitasunari ez zion feudal garaiko trobalarien eskema eman, garaiko ideia filosofikoak baizik.
  • XIII. mendean sortu zen Toscanan.
  • Gorte-maitasunaren tradizioari jarraitzen dio, aldaketa batzuekin:

Ezaugarri nagusiak

  • Poesia benetakoa izan behar du.
  • Garaiko proventzar poesia gainditu zuen, maitasunaren barneratze espirituala zela bide.
  • Jainkoaren eta gure artean bi bitartekari mota daude: zeruak eta aingeruak.
  • Maitasuna ez da bekatua.
  • Maitasunaren harremana espiritualizatu egiten da, eta mundu honetako emakumea figura espiritual eta idealizatua bilakatzen da.
  • Maitasun gaien osagarria natura izango da.
  • 11 silabako bertsoak erabiltzen dira.

Decameron: Errenazimenduko

...
Jarraitu irakurtzen "Dolce Stil Nuovo eta Boccaccioren Decameron: Literatura Gida" »

Erromako Literatura Klasikoa: Antzerkia eta Zizeron

Latina4,82 KB

Antzerkia Erroman (K.a. III. mendea)

Kristo aurreko III. mendean, Greziatik ekarritako tragediak eta komediak latinera itzuliak izan ziren, baina Greziako giroan eginak. Mende horretan, erromatarrak beren antzerki propioak egiten hasi ziren, baina arrakasta gutxirekin. Horregatik, Greziako komediekin jarraitu zuten (fabula palliata).

Tragedia vs. Komedia

  • Tragediak: Arrakastarik ez. Zergatiak:
    • Norberaren atsekabeak plazaratuak ikustea ez zitzaien gustatzen.
    • Hizkera jasoa zen, eta herri xumeek ez zuten ulertzen.
  • Komediak: Nahiago zituzten. Gaiak: amodioak, istorioak... Hizkera ulergarriagoa.

Komediak bakarrizketa batekin hasten ziren, non iragana, momentua eta etorkizuna kontatzen ziren. Pertsonaiak berdinak ziren obretan, ohikoenak: emagaldua, gazte...

Jarraitu irakurtzen "Erromako Literatura Klasikoa: Antzerkia eta Zizeron" »

Antzinako komedia eta poesia lirikoa — Aristofanes eta Safo

Latina3,49 KB

Komedia: definizio eta ezaugarriak

Komedia: Eguneroko bizitzatik hartutako giza egoerak eta une politiko eta sozial batekin erlazionatutako gertaerak islatzen ditu.

Gai nagusiak

Gai nagusiak: Politikarekin eta egoera sozialarekin zerikusia dutenak, une jakin batean pil-pilean dauden gaiak; ikuspegi sinesgarria izatea nahi da.

Pertsonaiak

Pertsonaiak: Tipikoak, gizartean ikusten diren ohikoak; hizkera bizia, lagunartekoa; pertsonaia bakoitzak bere maila sozialari dagokion esamolde eta hitzak darabiltza.

Antzinako komedia: ezaugarriak

Antzinako komedia: Ezaugarriak: komedia politikoa eta pertsonalista. Parabasis, ikusleengana zuzendutako hitzaldia.

Aristofanes (k.a. 445)

ARISTOFANES (k.a. 445): Atenasko kaleetan kokatutako, eguneroko bizitza barrea eragiten...

Jarraitu irakurtzen "Antzinako komedia eta poesia lirikoa — Aristofanes eta Safo" »

Parvana: Afganistango Neska Baten Biziraupena

Latina2,72 KB

Istorioa Afganistango herrian kokatzen da, Talibanen nagusitasunpean. Bertan, gainerako herritarrek beraien esanetara egon behar dute. Ildo horretatik, neskek ezin dituzten hainbat gauza aipatzen dira:

  • Ezin dira eskolara joan.
  • Ezin dira kalera atera mutil baten laguntzarik gabe.
  • Kalera ateraz gero, burkarekin egin behar dute.

Gainera, Talibanen "mundu" horretan badira hainbat gauza guztiek debekatuak dituztenak: argazkiak, musika eta liburuak, besteak beste.

Protagonista eta Hasierako Egoera

Istorioari atxikiz, esan behar da Parvana dela protagonista nagusia, Kabulgo 11 urteko neska bat. Bere familia (ama, aita eta bi ahizpa) handik hona dabil, beraien etxe guztiak txikitzen dizkietelako. Bere aitarekin egunero joango da Kabulgo merkatura. Hantxe...

Jarraitu irakurtzen "Parvana: Afganistango Neska Baten Biziraupena" »

XVII. mendeko euskal idazle klasikoak: Axular, Etxeberri eta Oihenart

Latina1,85 KB

Axular (1556-1644)

Nafar idazlea, Urdazubin jaioa eta Saran hildakoa. Apaiza eta euskara jasoaren eredu izan zen luzaroan. Sarako eskolaren sortzaile eta kideetako bat izan zen.

Gero (1643)

Bere maisulana da, liburu aszetikoa. "Gero dioenak bego dio" esaldian laburbiltzen da bere mezua: alferkeria ekidin behar da, lorpenak izateko lan egin behar da eta ez da biharko utzi behar gaur egin daitekeena.

  • 623 orrialde, 4 zatitan banatuta.
  • Hitzaurrea du eta 6 ale gorde dira.

Sermoigintza eta estiloa

Ezaugarri nagusiak: sinonimoak, errepikapenak, zitak, itzulpenak, egitura gramatikal aberatsak eta baliabide erretorikoak (Exemplum, Similitudo, Auctoritas).

Joanes Etxeberri Ziburukoa

Jaiotze data ezezaguna bada ere, 1580 inguruan jaio zela uste da. Jesuitekin...

Jarraitu irakurtzen "XVII. mendeko euskal idazle klasikoak: Axular, Etxeberri eta Oihenart" »

Eugenia, Rossetti eta Protagonistaren Harremanak

Latina2,33 KB

Eugenia: Aranjuezeko topaketa eta ogibidea

Eugenia Sedanoren koadrilako lagun baten laguna da, eta duela bi urte ezagutu zuten elkar. Madrilen ezagutu zuten elkar, Aranjuezen zehazki. Idazlea lau hizkuntzatako poeten antologia antolatzeko bilera batera deituta joan zen eta, Sedanorekin egokitu zenez, txangoa egin zuten Aranjuezera. Eugenia abokatua da ogibidez, eta protagonista taberna batean ezagutu zuen, laurak eserita zeuden bitartean.

Protagonistaren eta Eugeniaren arteko harremana

Eugeniaren eta protagonistaren arteko harremana nahiko bitxia da. Hasieran, harremana ondo zihoan elkar ezagutzen ari ziren bitartean: Eugeniak Aranjuez hiria erakutsi zion (gida turistiko moduan) eta euskaldunei buruzko zenbait txantxa egin zituen.

Haien arteko...

Jarraitu irakurtzen "Eugenia, Rossetti eta Protagonistaren Harremanak" »

Joan Antonio Mogel: "Peru Abarka" obraren azterketa

Latina2,24 KB

Peru Abarka obra 1802an idatzi zuen Joan Antonio Mogel idazleak, baina 1881ean argitaratu zen. Bizkaieraz idatzita dago.

Ez da erraz sailkatzeko lana. Euskal eleberrien aitzindaria dela idatzi izan da, baina ezin da esan eleberrien ohiko arauak betetzen dituenik. Alde batetik, obrak ez du tramarik; ondorioz, pertsonaiek ez dute hasiera, garapena eta amaiera duen istorio bat osatzen. Bestetik, leku- eta denbora-aipu minimoek ere ez dute adierazkortasun narratiborik. Elkarrizketa bizi-bizien inguruan eraturiko kontaketa-jarduera dela esanez defini daiteke, agian, zabal bada ere.

Obraren kanpo-egitura

  • Sarrera bat gaztelaniaz.
  • Sei elkarrizketa. Horietan garatzen da obraren mamia.
  • Zazpigarren elkarrizketa. Bi apaizen arteko solasa jasotzen da. Ez du
...
Jarraitu irakurtzen "Joan Antonio Mogel: "Peru Abarka" obraren azterketa" »

Bidaia-liburuak eta Euskal Herriko komunikabideen bilakaera

Latina2,42 KB

Bidaia-liburuak

Bidaia-liburuen ezaugarriak

Toki ezezagun eta exotikoei buruzko informazioa ematen dute eta irakurleen irudimena pizten dute. Lekuetako geografia, biztanleak eta ohiturak kontatzen dituzte. Benetako bidaien berri ematen dute eta abentura bat kontatzen dute, fikziozko elementuz betea. Lehen pertsonan idatzita daude.

Istorio apur bat

Bidaia-liburuak mendebaldeko literaturaren hastapenetan azaltzen dira. Homerok IX. mendean idatzitako Odisea poeman, Ulises heroiaren bidaia kontatzen da. Ordutik, idazle garrantzitsuak izan dira. Marco Poloren Munduko gauza harrigarrien liburuan, Txinan egindako bidaiaren berri ematen da; liburua oso arrakastatsua izan zen eta hainbat hizkuntzatara itzuli zen. Erdi Aroan hainbat liburu arrakastatsu argitaratu...

Jarraitu irakurtzen "Bidaia-liburuak eta Euskal Herriko komunikabideen bilakaera" »

Latindar Poesia: Katulo, Virgilio, Horazio eta Elegia

Latina2,82 KB

Valerio Katulo: Bizitza eta Obra

Valerio Katulo olerkariaren bizitza eta obra oso lotuak daude; bere bizitza bere olerkietan islatzen da. Grinaz eta pasioz beteriko olerkiak idatzi zituen, indar handiz maite edo gorrotatzen baitzuen. Veronan jaio zen, eta bere aita Zesarren laguna zen. Erroman ikasi eta bizitza osoa han eman zuen.

Katuloren Olerki Motak

Bere obra 116 olerkik osatzen dute, hiru motatan banatuta:

  • Mitologikoak: Greziar eragina dute. Zenbait olerkari alexandriarren lana imitatu zuen, adibidez, Tetis eta Peleoren ezkontza.
  • Amodiozkoak: Poema gehienak dira eta, ziur aski, kalitate handienekoak. Lesbiari eskainitakoak dira, eta bertan amodioaren gorabehera guztiak ezagutzen ditugu: zoriontasuna, tirabirak eta agurrak.
  • Lagun eta arerioei
...
Jarraitu irakurtzen "Latindar Poesia: Katulo, Virgilio, Horazio eta Elegia" »

Euskal poetak: Borda, Sarrionandia eta Otamendi

Latina3,22 KB

Lizardi: Heriotza eta poesia liriko-sinbolista

Bere familiako kide asko hil zirelako (amona, alaba eta semea), heriotzak bere bizitzan garrantzi handia du. Bere poesia liriko-sinbolistan adierazten du heriotzari aurre egiteko eta sentimendu txarrak gainditzeko hainbat gauza egin behar zirela:

  • paisaian eta naturan lasaitasuna bilatzea (gai hau lantzen du),
  • Jainkoaren errukitasunean babestea (gai hau lantzen du),
  • eta denboran iraganari begiratzea.

Itxaro Borda: 'Orain' poema-liburua

7. Zein da Itxaro Bordaren poema-liburu garrantzitsuena?

Erantzuna: 'Orain' poema-liburua. Garai ezberdinetan idatzitako poemaz osatuta dago. Ordena kronologikoa da, aurretik atzera. Hiru atala ditu; hauek dira:

  • 'Ahúzkiko Argi kantak'
  • 'Deep Northen Way'
  • 'Itsasoaren Bihotzeraino'
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal poetak: Borda, Sarrionandia eta Otamendi" »