Euskal antzerkiaren sorrera eta herri‑antzerkiaren agerpenak
Euskal antzerkiaren sorrera
Euskal literaturak antzerkia oso gutxi landu duela esaten da.
Herri‑antzerkia
Hasteko, herri‑antzerkia dugu. Jatorriari begiratuta, beste generoak bezala, honek ere ahozko jardunean izan zuen bere jatorria. Euskal herri‑antzerkia ahozko tradizioaren adierazpen da.
Edonola ere, literaturako herri‑antzerkia ez da antzerki konbentzionala; ez zaio leku-, denbora- eta ekintza‑batasunak betetzea eskatzen. Horregatik, antzerki‑kritikari batzuek parateatro esaten diote herri‑antzerkiari. Hona hemen euskal herri‑antzerkiaren agerpen nagusiak:
Herri‑antzerkiaren agerpen nagusiak
- Xaribariak. Ohiturazko komediatxoak dira. Erdi Aroko drama satirikoen antzekoak izan daitezke. Argumentutzat herriko gertakari eskandalagarriak hartzen dituzte, eta aire zabalean antzezten dira. Xaribaria kritika soziala agertzeko modu bat zen.
- Maskaradak. Antzerki‑itxura har ditzaketen jai‑giroko dantza eta musikaz landutako mimo eta adierazpen mintzatuak dira. Inauteri‑garaian egiten dira. Maskaradetako pertsonaiak ofizio ezagunetako kideak izaten dira, beti herriko jendea izanik jokalari edo aktore. Pertsonaiak gorriak (bertako jendea) edo beltzak (atzerritarrak) izan daitezke. Gorriak eta beltzak bi musika talde bihurturik, bereizita joaten dira ikuskizuna eskainiko duten herrira. Herriaren sarreran bidea etenda aurkituko dute: hortxe kokatzen da maskaradaren funtsa eta ikuskizuna. Beltzen pertsonaiak (artza, buhamesa, kantiniersa, kukulleroak…) eta gorrien pertsonaiak (bizargilea, medikua, botikaria…) agertzen dira.
- Pastoralak. Ohiko euskal herri‑antzerkiaren agerpen ezagunenak dira. Erdi Aroan dute jatorria; pastoral zaharrenen testuak XVIII. mendearen erdiko ingurukoa izan daitezke. Ez da euskal lurrera mugatzen den fenomenoa: Europa osoan oso zabaldurik izan zen. Xehetasun hauek ditu:
- Herriko plazan, jai‑giroan eta zerupean egindako emankizuna da.
- Jokalariak herriko jende arruntak osatzen ditu.
- Ezin da musikarik eta dantzarik gabe eman.
- Ekitaldiaren eta agerraldiaren arteko bereizketarik egin gabe jokatzen da pastorala.
- Leku‑denboraren batasunak ez dira aintzat hartzen.
- Hiruzpalau ordu irauten du emankizun bakoitzak.
- Azken urteotan, gaia izateko ohikoa izan da XX. mendeko euskal pertsonaia historikoak hautatzea.