Latina ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Euskal Ahozko Literatura: Tradizioa eta Genero Nagusiak

Latina2,13 KB

Ahozko Literatura: Ezaugarri Nagusiak

Ahozko literatura mendez mende ahoz aho transmititu da, mundu ikuskera jakin baten berri emanez. Erritoekin eta euskal mundu magikoarekin lotura estua du.

Dekorazio-olerkiak

Dekorazio-olerkien helburua apaintzea eta jolastea da, hizkuntzaren jostailuak balira bezala. Horretarako, errepikapenak eta hotsak erabiltzen dituzte, batzuetan hots soilak eta besteetan onomatopeiak. Bertsoak baino zaharragoak dira eta honako hauek osatzen dute multzo hau:

  • Sehaska kantak.
  • Haur jolasak.
  • Esanahi zehatzik gabeko poema labur eta erritmikoak.

Kopla Zaharrak

Erdi Aroan kokatzen dira eta egiteko sozial zehatza dute, adibidez, jai eta ospakizunetan abestea. Koplek lau lerroko ahapaldiak osatzen dituzte:

  • Hasierako bi lerroek izadiari
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Ahozko Literatura: Tradizioa eta Genero Nagusiak" »

Poesia Epikoa Erroman: Virgilio, Lukano eta Obra Nagusiak

Latina3,01 KB

Poesia Epikoa Erromatar Literaturan

Poesia epikoaren helburu nagusia errege eta buruzagien ekintza heroikoak kantatzea eta goratzea zen.

Erromako Lehen Poema Epikoak

Latinezko lehen poema, K.a. III. mendean, Livio Andronikok idatzi zuen: Homeroren Odisea lanaren itzulpena (*Odusia*). Helburu didaktikoarekin egin zuen, bere ikasleei erakusteko.

  • Nevio: Bellum Poenicum. Erroma eta Kartagoren arteko gerrak kontatzen ditu. Itzulpena ez, Erromaren historiari lotutako lana da.
  • Ennio: K.a. III./II. mendeetan, Annales idatzi zuen. Erromaren historia bertsoz kontatzen du, ekintzak kronologikoki (Erroma sortu zenetik idazlearen garaira arte).

Lan hauek izan ziren erromatarrek ezagutu zituztenak K.a. I. mendean Eneida agertu zen arte.

Virgilio Maro (K.a. 70-19)

...
Jarraitu irakurtzen "Poesia Epikoa Erroman: Virgilio, Lukano eta Obra Nagusiak" »

Anjel Lertxundi: Bizitza, Literatura eta Obra Nagusiak

Latina2,36 KB

Anjel Lertxundi: Euskal Idazle Garrantzitsuena

Anjel Lertxundi euskal idazlerik garrantzitsuena da. Orion jaio zen 1948. urtean. Maisu, Filosofia eta Letrak ikasi zituen Donostian, Erroman eta Valentzian. Umetatik bizi izan da Zarautzen eta bertako Ikastola bateko irakasle eta zuzendari izan zen. Gainera, 1982an Euskal Idazleen Elkartearen presidente izendatu zuten eta hiru urtez egon zen kargu hartan.

Lanak eta Ibilbidea

Produkzio handiko idazlea da, literaturako arlo guztietan jarduna. Eleberri eta ipuinetatik hasi zen eta geroago gazte literaturan sartu zen. Zinemaren munduan ere izan ditu bere momentuak, zenbait pelikula zuzenduz. 2010ean Espainiako Literatura Sari Nazionala irabazi zuen, "Eskarmentuaren paperak" lanarekin.

Obra Nabarmenenak

Beste...

Jarraitu irakurtzen "Anjel Lertxundi: Bizitza, Literatura eta Obra Nagusiak" »

Antzerkia eta Literatura Mugimenduak: Erromantizismotik Sinbolismora

Latina4,09 KB

Antzerki Mugimendu Nagusiak

Antzerki Erromantikoa

  • Gaiak: Ilunak, maitasuna eta heriotza (askotan lotuta).
  • Pertsonaiak: Pasio bizien artean eztabaidatzen diren izakiak.
  • Egitura: Hiru unitateen erregela apurtzen dute; prosa eta poesia nahasten dituzte.
  • Estiloa: Oso konplexua, lexiko exotikoa eta adjektibazio aberatsa.

Antzerki Errealista

  • Helburua: Uneko gizartea islatzea.
  • Pertsonaiak: Izaki erreal gisa agertzen dira, ez idealizatuak, ikuslea identifikatuta senti dadin.
  • Egitura: Forma klasikoetara itzultzen da, baina berrikuntzak ere badaude (adibidez, ekitaldi bakarrean batzea).
  • Estiloa: Naturala eta erraz ulergarria izatea bilatzen da, pertsonaia bakoitzaren izateko erara moldatuz.

Antzerki Motak: Ihesa eta Konpromisoa

Ihes egiteko Antzerkia

Ikuslego burgesari...

Jarraitu irakurtzen "Antzerkia eta Literatura Mugimenduak: Erromantizismotik Sinbolismora" »

Euskal Poesiaren Giltzarriak: 70eko, 80ko eta 90eko Hamarkadak

Latina3,16 KB

70eko hamarkadako euskal poesia

  • Mikel Lasa: Sinbolismotik existentzialismora eraman zuen bere obra.
  • Arantxa Urretabizkaia: Poesia intimista eta literatura femeninoa. Lan nagusia: San Pedro bezperaren ondorengoak poema luzea.
  • Ibon Sarasola: Olerki bakarra du poemagintzan. Ironiaren erabilera eta modernotasuna dira olerki "minor" horrengan azpimarratutako ezaugarriak.

Konpromisodun olerkariak

  • Xabier Lete:
    • Lehenengo liburuan, Egunetik egunera orduen gurpillean, poesia soziala landu zuen, estilo zuzen eta errealistan.
    • Bigarrenean poesiari buruzko gogoeta egin zuen: Bigarren poema liburua.
    • Urrats desbideratuak liburuko olerkiek ia heriotzara eraman zuten.
    • Gaixotasunak gaindituta idatzitako liburuak: Biziaren ikurrak eta Zentzu antzaldatuen poemategia.
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Poesiaren Giltzarriak: 70eko, 80ko eta 90eko Hamarkadak" »

Leizarraga eta Lazarraga: XVI. Mendeko Euskal Idazleak

Latina2,72 KB

Leizarraga

Gaztelako eta Aragoiko Erreinuek Espainiaren potentzia zeukaten, baina Nafarroako Erresumak Frantziarekin zituen 'borrokak'. Bexotzen jaio zen 1525ean eta 1601ean hil zen. Apaiz hau XVI. mendeko prosalari izan zen. Joana III.a Albretekoa, Nafarroako erregina eta gortearen idazkari nagusia (katolikoa zen, baina protestante bihurtu zen, hainbat doktrina kalbinista jarraituz), Leizarragari eskatu zion Itun Berria euskaraz itzultzea. Horretarako, erreginak 4 laguntzaile eman zizkion, euskara zekitenak. Horrela sortu zen 'Jesüs Christ Jaunaren Testu Berria' (1571n kaleratua), bi zatitan banatua:

  • 1. zatia: 'Gomendiozko Karta' direla kapaz ikusten testu berria itzultzeko. Bertan, bere buruan galdetzen dio erreginari deitzeko moduari buruz.
...
Jarraitu irakurtzen "Leizarraga eta Lazarraga: XVI. Mendeko Euskal Idazleak" »

Euskal Literaturaren Klasikoak: Axular, Oihenarte eta Tartas

Latina2,9 KB

Euskal Literaturaren Klasiko Garrantzitsuak

Pedro Axular: Sermolaria eta Idazle Dotorea

Pedro Axular, jaiotzez nafarra zen, baina Lapurdiko mugan dagoen Urdazubin jaioa. Ikasketak Salamancako Unibertsitatean egin zituen. Apaiztu ondoren, Donibane Lohizunera joan zen. Sarako parrokiako erretoretza eskuratu zioten, eta han iraun zuen 40 urte baino gehiago, heriotzara arte.

Axularren Idazkera eta Estiloa

  • Sermolalari ugaria, hiztun oparoa eta idazle aberatsa izan zen Axular.
  • Bere esku trebeek ordurarte ezohizkoa zuen dotorezia erantsi zion euskarari.
  • Esaldi luze eta korapilatsu xamarrak gustatzen zitzaizkion batzuetan, laburrak eta trinkoak bestetan. Baina mezu ulergarri eta garbia emango zigun beti.

Gero liburuan, ederki erakusten dio kristauari zein...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Literaturaren Klasikoak: Axular, Oihenarte eta Tartas" »

Erromatar Literatura: Historiografia, Lirika eta Antzerkia

Latina2,46 KB

Historiografia Erroman

Historiografia gertaera historikoen narrazioa eta hizkuntzaren edertasuna bateratzen dituen genero literarioa da. K.a. III. mendean sortu bazen ere, Zesarren garaira arte ez zen lan aipagarririk egin. Greziarrei zor diete latinoek Historiografiaren sorrera, nahiz eta aurretik Annales izeneko testu publikoak izan (apaiz gorenek idatziak).

Tito Livio eta Ab urbe condita

Tito Livio (Patavium, K.a. 59 – Padua, K.o. 17) erromatar historialari garrantzitsua izan zen. Erromako Estatuaren historia monumentala idatzi zuen 142 liburutan, hiriaren sorreratik Druso Nagusiaren heriotzara arte. Gaur egun, 35 liburu baino ez dira gorde.

Olerki Lirikoa Erroman

K.a. II. mendera arte ez zen olerki lirikorik agertu Erroman. Garai hartan, abertzaletasunaren...

Jarraitu irakurtzen "Erromatar Literatura: Historiografia, Lirika eta Antzerkia" »

Peru Abarka eta Lore Jokoak: Euskal Literaturaren Gakoak

Latina2,2 KB

Peru Abarka: Baserri-giroaren eta Euskararen Apologia

Euskal bertute guztien jabe den baserritarraren eta harroputz bezain ezjakina den bizargile kaletarraren elkarrizketak eta bizipenak darabiltza Mogelek. Pertsonaiok islatzen dituzten bi munduen arteko jokoan datza obraren gakoa: Maisu Juanek erdarakadaz betetako hizkera bat erabiltzen du, eta Peruk hizkera aberats eta garbiz aritzen da.

Mogelen helburua euskal hizkuntza eta kulturaren apologia egitea da. Baserritar bizimoduaren idealizazio nabarmena da. Mogelek frogatu nahi du baserritarrek sakoneko jakituria daukatela euren bizibideko gauzez, eta euskara beste edozein hizkuntza bezain gai eta erabilgarria dela.

Zergatik da Peru Abarka obra gorena?

Kritikak Peru Abarka euskal obra gorenen artean...

Jarraitu irakurtzen "Peru Abarka eta Lore Jokoak: Euskal Literaturaren Gakoak" »

Euskal Literatura: Esaera Zaharrak eta Baladak

Latina2,68 KB

Esaera Zaharrak eta Atsotitzak

  • Atsotitzak laburrak dira, herri ikuspegi eta balore sorta handia biltzen dute.
  • Motzak eta trinkoak dira. Aditz jokatu gabeekin eta sarri errima, alterazioa, errepikapena eta paralelismoa erabiltzen dituzte.
  • XVI. mendetik hona hainbat euskarazko atsotitz bilduma argitaratu dira.

Adibideak:

  • “Ataunen ta Zegaman, egunez ikusi eta gauez eraman”
  • “Ezkur urte, elur urte”
  • “Bildurti dana anker”

Baladak

  • Baladak narrazio kantu laburrak dira, askotan une garrantzitsuetatik edo amaieratik hasten dira.
  • Ezinezko maitasuna, heriotza bortitza, hilketak eta borrokak dira gai nagusiak.
  • Pertsonaiak ekinean aritzen dira, deskribapenik eta baloraziorik gabe.
  • Lekuak eta denbora ez dira zehazten, aipamen orokorrak baino ez.
  • Tentsio handieneko
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Literatura: Esaera Zaharrak eta Baladak" »