Latindar Historiografiaren Bilakaera

Latina2,65 KB

Latindar Historiografia

Historiografiak Erroman du bere sorterria. Greziar historialarien aurrean sortu zen erantzun nazionalista da, erromatarrak protagonista harturik. Lehenengo historialariak analistak ziren, Annalak izeneko obrak idazten zituztelako. Grezieraz idazten zituzten eta historiografia helenistikoaren eragina zuten. Julio Zesarrek prosa latindarra heldutasunez idatziko du, baita historiografia ere. K.a. I. mendean Zesar, Salustio, Livio eta Tazitoren obrek, azken biak K.a. I. eta K.o. I. mendearen artean, gorentasuna lortu zuten.

Julio Zesar (K.a. 100-44)

Bere obra historiografikoa Comentarii Rerum Gestarum da eta bi zatitan banatzen da: De Bello Gallico (Galiako Gerrak) eta De Bello Civili (Gerra Zibila). Lehenengoan Galiako kanpaina goraipatzen du; bigarrenean, Ponpeio eta Senatuaren kontrako gerra justifikatzen du. Ezaugarri propagandista nabarmena da eta egiatasuna dudan jartzen da. Hirugarren pertsonan idazten du, objektibotasuna emateko. Estilo erraza eta originala erabiltzen du, baita hizkera argia eta zuzena ere.

Salustio Crispo (K.a. 87-35)

Hiru obra idatzi zituen:

  • Historiak: Historia garaikidea.
  • Yugurtaren gerra: Erromako Yugurtaren kontrako gerra kontatzen du.
  • Katalinaren konjurazioa: Boterea lortzeko Katalinaren ahaleginak kontatzen dira.

Azkenak monografikoak dira, gai bakarrari egiten diote erreferentzia. Zehatza izaten saiatuko da eta gertaeren zergatia azaltzen ahaleginduko da. Bere oinarrizko modeloa Tuzidides da, historialari greziarra. Apaindura gutxiko estilo zehatza eta arkaikoa erabiliko du. Salustio benetako sortzailea da eta berak ezarri zuen historia genero literario bezala.

Tito Livio (K.a. 60 - K.o. 17)

Bere obra ezagunena Ab urbe condita da. 142 liburu idatzi zituen, baina ia denak galduta daude. Bere helburua Erromaren sorreratik bere garairainoko historia idaztea zen. Erromako iragana glorifikatzen ahalegintzen da. Ezaugarri moralak gehitzen dizkio bere obrari eta zehatza izaten saiatzen da, baina ez da beti fidagarria. Bere prosa argia da eta kalitate literario handia du.

Cornelio Tazito (K.a. 55 - K.o. 120)

Historiografiaren loraldiko garaia da K.o. I. mende amaiera. Bi obra nagusi ditu: Historiak eta Annalak. Lehenengoan Erromako historia kontatzen du. Bigarrenak Augustoren heriotzatik Neronen heriotzara arteko garaia hartzen du. Ikuspegi oso pesimista du eta bizitzako bizioak kritikatzen ditu, pertsonaia historikoak aipatuz. Estilo pertsonalizatua du, sentsibilitatez eta irudimenez betea.

Deskargatu

PDF Word HTML