Latindar Literatura: Historiografia, Prosa eta Poesia
1. Latindar historiografia
Historiografiaren lehen aztarnak Libri Pontificum izenekoak dira (K.a. V-IV. mendeak). Liburu ofizial horietan pontifizeek garaiko gertakizun garrantzitsuenak jasotzen zituzten. K.a. III. mendean lehen historialariak agertu ziren, Erromaren historia grekoz idazten zutenak, atzerrian zabaltzeko asmoz.
K.a. I. mendetik aurrera, joera berriak sortu ziren:
- Julio Zesar: Politika eta militarra. Galiaren konkistak eta gerra zibilak jorratu zituen.
- Salustio Krispo: Politikagintzatik urrunduta, bizi izandako gertakizunak idatzi zituen.
- Tito Livio: Ab urbe condita lanean, Erromaren historia kontatu zuen ikuspegi filosofiko-estoizistarekin.
- Kornelio Tazito: Hizlaria eta abokatua, jatorrizko iturriak aztertu zituen bere lanetarako.