Piarres Lartzabal:Etxahun, Bordatxuri, Senperen gertatua... Iparraldeko antzerkigile trebe eta langileena dugu. Dozenaka lan labur eta luze gauzatu zituen antzerkirako.
Telesforo Monzon:Lau kantari eta xori bat, Gure behia hila da... Gipuzkoarra, baina Lapurdin aritu zen. 1956-1966 artean Iparraldeko antzerki taldeekin aritu zen, haientzat obrak moldatuz. Komediak nahiz dramak taxutu zituen, 9 edo 10 bat guztira.
Daniel Landart:Noiz, Hil biziak, Erranak erran, Nola jin, hala joan... Lartzabal eta Monzonen jarraitzailea. Iparraldeko idazlea, autore eta zuzendari lanetan aritu da hainbat talderekin.
Antonio Mª Labaien:Malentxo alarguna California, Lurrikara izango dugu... Tolosarrak gerraosteko antzerki munduaren gidaritza urte askotan eraman zuen. Egile, itzultzaile, kritiko eta historiagile izan zen 1950-1970 bitartean. Punta-puntako autoreen lanak euskaratu zituen (Brecht, besteak beste).
Salbatore Mitxelena:Erri bat guruzbidean, Confixus. Bere lanak ezin izan zituen taularatu; idatzi zirenean, gaiak azaltzen zuen gatazka politiko-erlijiosoarengatik ez zegoen hauek inondik inora antzezterik.
Yon Etxaide:Amaiur, Markesaren alaba, Begia begi truk. XVI. mendeko Nafarroako burujabetasuna galdu zuenekoa, XIX. mendeko maitasun kanta ezagunaren garapena eta XV. mendeko Bereterretxeren hilketan oinarritutako lanak dira.
Gabriel Aresti:Mugaldeko herrian egindako tobera, Justizia txistulari, Etxe aberatseko seme galdua, Maria Madalenaren seme santua, Gure heriotzeko orduan. “Bestelako” obrak egiten saiatu zen. Antzerki popularrak eta teatro kristaua landu zituen.
Xalbador Garmendia:Historia triste bat. Obra honek euskal zaleen mundua astindu zuen. 1969an argitaratua, euskal gizartean ematen ari ziren aldaketa sakonak islatzen ditu.