Publio Virgilio Maron: Bizitza, Obrak eta Eneidaren Analisia
Publio Virgilio Maron
Errepublika garaiko azken urte korapilatsuak bizi izan zituen, eta ondoren, Augustoren garaia.
Bizitza eta Obra Nagusiak
- K.a. 70. urtean Mantuatik hurbil jaio zen, nekazari familia batean. Aberatsak ez baziren ere, heziketa zabala jaso zuen: hizkuntzalaritza, filosofia, medikuntza, astronomia, matematikak eta bertsolaritza.
- Erroman poetae novi edo olerkari neoterikoak ezagutuko ditu, baita Mezenas ere. Bere eskutik Horazio eta Augusto ezagutuko ditu.
- Bere lehen obra garrantzitsua Bukolikoak edo Eglogak izan zen. Obra honetan artzainen arteko maitasunei buruz aritzen da, baina, aldi berean, garai horretako errealitatea islatzen du. Aurrerago, beste autore latindar eta ez-latindar batzuengan eragin handia izango du obra honek (adibidez, Garcilaso, San Juan de la Cruz).
- Geroago Georgikoak idatziko ditu, eta lan honi esker nahiko ospe izango du. Horregatik, Augustok Eneida idazteko eskatuko dio.
- Obra amaitu baino lehen, Greziara bidaiatu zuen obraren eszenatokiak zuzenean ezagutzeko eta zuzenketak egiteko. Bidaia horretan gaixotu zen eta, hil zorian zegoenean, bere lagunei Eneida erretzeko eskatu zien. Hala ere, hauek ez zuten egin, Augustok ez baitzien utzi.
- Obra hau primeran zetorkion enperadoreari, Erromako inperioa Troyako leinuarekin eta jainko-jainkosekin lotzen baitzuen. Gainera, Augustoren leinua Iuloren (Eneasen semea) ondorengoa zela esaten baitzuen. Beraz, lana oraindik bukatu gabe eta gainbegiratu gabe bazegoen ere, Augustok argitaratu zuen.
Eneida: Erromako Epopeia
Augusto enperadoreak Erromak jainkozko sorrera izan zezan nahi zuen, Greziak bezala. Horregatik, Virgiliori Eneida idazteko eskatu zion, eta Erromako epopeia nagusia bilakatuko da.
Egitura
Homeroren obrak eredu bezala hartzen ditu, eta Eneida 12 liburutan banatuko du:
- Lehenengo seiak: Eneasek Troia suntsitu ondoren Laziorako bidaian jasaten dituen gorabeherak kontatzen ditu, Odisearen eragin sakona dutelarik.
- Azkeneko seiak: Eneasek Lazion egindako kanpaina militarrei buruz hitz egiten dute. Azken hauetan Homeroren Iliadaren eragina ikusten da.
Pertsonaiak
Eneas
Protagonista da. Heroi bertutetsu bat da eta Homeroren Ulises gainditzen du:
- Bihotz onekoa eta gerlari ona.
- Ausarta eta bere aitarekiko errespetua adierazten duena.
- Jainkoen aginduak bere nahien eta sentimenduen gainetik daudenez, bere patua onartzen du.
- Hala ere, sentimendu gizatiarrak erakusten ditu.