Euskal Idazle Klasikoak: Biografia eta Obrak
Jean Baptiste Elissanburu (1828-1891)
Saran jaio eta hil zen. Apaiz ikasketak utzi eta armadan sartu zen, kapitain gisa.
Obrak
- Poesia: Nere Etchea, Agur Herriari, Solferinako Itsutua.
- Prosa: Piarres Adame.
Euskara dotorea eta landua erabiltzen zuen, idazkera gozoa eta atsegina zuen, eta poesia gai ugari jorratu zituen.
Jean Pierre Duvoisin (1810-1891)
Ainhoan jaio eta hil zen. Apaiz ikasketak utzi eta aduanan sartu zen, kapitain izan zelarik. Bonaparterekin harremana mantendu zuen.
Obrak
- Literatura: Laborantza Liburua.
Itzulpen lan garrantzitsuak egin zituen, Biblia euskaratu zuen, eta Laborantzako Liburua idatzi zuen (lanabes teknikak eta aita batek seme bati emandako aholkuak jasotzen ditu).
Jose Maria Agirre "Lizardi" (1896-1933)
Zarautzen jaio zen eta Tolosan hil. Tolosan bizi izan zen, eta Madrilen zuzenbide ikasketak egin zituen. Tolosako Perot lantegiko gerente izan zen, eta pneumoniak jota hil zen.
Obrak
- Poesia: Bihotz Begietan, Umezurtz Olerkiak.
- Kazetaritza: Itz-Lauz.
- Antzerkia: Bi Aizpak.
Poeta inpresionista zen, euskara osatua erabiltzen zuen, esamolde eta hitz konposatu ugari zituen, eta ulertzeko zaila izan zitekeen batzuetan.
Esteban Urkiaga "Lauaxeta" (1905-1937)
Laukizen jaio zen eta Gasteizen fusilatu zuten. Bilbora soldadu joan zen, "Euzkadi" egunkarian idatzi zuen, abertzale sutsua zen, Euskal Armadaren komandante izan zen, eta gerran atxilotu eta hil zuten.
Obrak
- Bi liburu: Bide Barrijak, Arrats Beran.
Bere lanetan lau eragin nagusi nabari dira: Parnasianismoa, Sinbolismoa, Modernismoa eta Garcia Lorca.
Joanes Etxebarri Sarakoa (1668-1749)
Saran jaio zen eta Azkoitian hil. Medikuntza ikasketak egin zituen, eta Hondarribian eta Azkoitian mediku gisa aritu zen. Gizon kultu eta euskaltzale handia zen.
Obra
- Lau-urdiri Gomendiozko Karta.
Bere lana euskaraz pentsatu eta idatzia izan zen, eta gai abstraktuak jorratu zituen.
Axular (1556-1644)
Nafarroan jaio zen eta Saran hil. Apaiz egin zen eta Saran eman zuen bizi osoa erretore gisa.
Obra
- Prosa lana: Gero, Bi Partetan Partitua eta Berezia.
Kritikariek euskal literaturako obra gorentzat hartu zuten.
Arnaut Oihenart (1592-1667)
Maulen jaio zen eta Donapaleun hil. Abokatu eta politikaria izan zen, baita historialari eta idazle ere.
Obra
- Bi lan obra batean argitaratuak: Atsotitzak eta Olerki Gaztaroa Neurtitzetan.
Bi lanak Parisen argitaratu ziren, eta zenbait latinezko idatzi ere sortu zituen.
Jean Tartas (1611-?)
Zuberoako Sohütanen jaio zen. Erretorea izan zen.
Obra
- Bi liburu: Onsa Hilceco Bidia, Arima Penitentearen Ocupatione Devotac.
Bere lanetan sermoilaritza eta arrazonamendua nabari zaizkio.