XIX. mendeko Iparraldeko Narratiba: Idazle Nagusiak

Latina2,64 KB

XIX. mendeko Iparraldeko Narratiba

Narratiba ez zen izan bertsogintza bezain aberatsa, baina testu ederrak utzi zizkiguten Iparraldeko idazleek XIX. mendean. Ordura arte landu ez ziren azpigeneroak jorratzeko ahalegina egin zuten, gainera. Bestalde, gogoratu behar dugu lirika arloan nabarmendu zirela: Elizanburu, Dasconaguerre eta Duvoisin.

Jean Baptiste Dasconaguerre

Donibane Lohizunen jaio zen (1823an) baina ikasketak Parisen egin zituen. Gerora, Bastidan eta Baionan izan zen notario. Politikan ere eman zituen hainbat urrats eta Frantziako ospetsuen munduan ere sartuta zegoen.

Dasconaguerrek euskal lehen eleberritzat hartu izan dena idatzi zuen: Atheka-gaitzeko oihartzunak (1870). Baina lan hori urte batzuk lehenago frantsesez idatzi zuenaren itzulpena da (Les échos du pas de Roland, 1867), nahiz eta frantsesezko bertsioan, gehiago saltzearren edo, jatorrizkoa euskaraz idatzita dagoela hots egin.

Ez zen egia, baina horregatik behartuta zegoen euskarara itzultzera. Ikertzaile batzuen ustez, Dasconaguerre ez zen gai liburua euskaratzeko eta laguntza izan zuen: Larratxe apaiza, Gibert ikaslea eta Duvoisin; horren eragina nabarmena da liburuan: batasun-falta handia.

Euskal literaturak behin baino gehiagotan hartu ditu bere etxerako horrelako lan eztabaidatuak.

Atheka-gaitzeko oihartzunak lapurteraz idatzita dago, hizkera garbi eta aberatsez. Ganix izeneko kontrabandista bati gertatutako abenturak kontatzen zaizkigu. Deskribapenak ere badu lekurik; trebea da deskribapen eder askoak egiten.

Jean Duvoisin

Ainhoan jaio (1810), Ezpeletan bizi eta Ziburun hil zen (1891). Apaizgaia izan zen, baina seminarioa utzi eta, aita bezala, mugazain aritu zen kapitain-gradua lortu zuen arte. Haatik, L. L. Bonaparte printzearekin izandako harremanak behin betiko aldatu zion bizimodua.

Izan ere, berak lagunduta, mugazaintza utzi eta hark agindutako lanak idazteari ekin zion Duvoisinek. Euskal literatura, historia eta gramatikari buruzko lan asko egin zituen.

Garai hartan amaitu zuen Bibliaren latinerako itzulpenean (Vulgata) oinarritutako Bible Sainduaren itzulpena (1865). Argitaratu gabeko itzulpen gehiago ere baditu, eta nekazaritzaren inguruko Laborantzako liburua (1858) ere idatzi zuen.

Hiztegi eta ipuin sorta ere baditu: Baigorriko zazpi liliak. Ipuinak biltzeko marko narratiboa erabiltzen du.

Deskargatu

PDF Word HTML