Erromatar antzerkiaren jatorria eta bilakaera
Antzerkia: Kristo aurreko III. mendean antzeztu ziren lehenengoz Greziatik ekarritako tragediak eta komediak. Latinera itzulita egon arren, antzeztutakoaren giroa greziarra zen. Itzulitako greziar tragediei fabula cothurnata deitzen zitzaien, eta komediei, berriz, fabula palliata.
Erromatarrak euren tragediak eta komediak idazten hasi zirenean, giroa erromatarra bihurtu zen. Horrela, tragediei fabula praetexta deitu zieten eta komediei fabula togata. Garaiko idazle berriek fabula togata alde batera utzi zuten, eta Greziako komediek indarra galdu zuten.
Tragediaren eta komediaren arteko aldeak
Tragediek ez zuten arrakasta handirik izan, bi arrazoi nagusiengatik: alde batetik, atsekabeak plazaratzen zituztelako...