Euskal Literaturaren Klasikoak: Axular, Oihenarte eta Tartas

Latina2,9 KB

Euskal Literaturaren Klasiko Garrantzitsuak

Pedro Axular: Sermolaria eta Idazle Dotorea

Pedro Axular, jaiotzez nafarra zen, baina Lapurdiko mugan dagoen Urdazubin jaioa. Ikasketak Salamancako Unibertsitatean egin zituen. Apaiztu ondoren, Donibane Lohizunera joan zen. Sarako parrokiako erretoretza eskuratu zioten, eta han iraun zuen 40 urte baino gehiago, heriotzara arte.

Axularren Idazkera eta Estiloa

  • Sermolalari ugaria, hiztun oparoa eta idazle aberatsa izan zen Axular.
  • Bere esku trebeek ordurarte ezohizkoa zuen dotorezia erantsi zion euskarari.
  • Esaldi luze eta korapilatsu xamarrak gustatzen zitzaizkion batzuetan, laburrak eta trinkoak bestetan. Baina mezu ulergarri eta garbia emango zigun beti.

Gero liburuan, ederki erakusten dio kristauari zein arriskutsua izan daitekeen erlijioaren betebeharrak biharko uztearen ideia. Bere ideiak hobeto adierazteko, adibideak erabiltzen zituen sarritan, sinonimoak pilatuz eta autore klasikoen aipuak tartekatuz.

Allande Oihenarte: Legelaria eta Historialaria

Allande Oihenarte, Zuberoako hiriburuan, Maule-Lextarren, jaio zen legegizon eta kargudunen familia baten barruan. Berak ere abokatu karrera ikasi eta kargu garrantzitsuak bereganatu zituen, Zuberoan lahendabizi eta alargun aberats eta noble batekin ezkondu ondoren, Nafarroa Behereko Donapaleun geroago.

Oihenarteren Lan Literarioak

Karguduna ez ezik, ikastuna ere izan zen Oihenarte. Historiari eskaini zizkion bere ahaleginik handienak:

  • "Utriusque Vasconiae": Ipar eta Hego Euskal Herri historikoen berri ematen digun liburua.
  • "Art Poétique Basque": Literatura kontuetan jantzia zela erakusten du; hasieran poesia egiteko arau orokorrak ematen ditu eta gero euskarara aplikatzen ditu.

Bilketa eta sorkuntza ere landu zituen. Batutako esaera zaharrak eta berak asmatutako poesiak liburu bakarrean kaleratu zituen: Atsotitzak eta Neurtitzak. Maitasuna du bere kantagai nagusia, hizkera trinko, garbizale eta inoiz ulergaitz samarrean moldatua. Hizkuntzan eta neurrietan ez du antz handirik ordura arteko euskal bertsogileekin, jarraitzailerik ere ez du izango. Behe Nafareraz erabili zuen Zuberoeraren ordez.

Juan Tartas: Heriotzaren Bidearen Tratadua

Juan Tartas, Zuberoan jaiotako apaiza izan zen. Bere obra nagusia "Ontsa Hiltzeko Bidia" da. Oso moda-gai zen ondo hiltzeko bidea edo heriotza on baterako prestakuntza.

Tartasen Idazkera

Zubereraz idatzitako lehen liburutzat jotzen bada ere, berak aitortzen duenez, zenbait euskalkitatik edan du obra hau atontzeko: Zuberoakotik zalantzarik gabe, baina baita Nafarroa Beherekotik ere. Dena den, bitxiagoa da egileak darabilen idazkera aske, lokabe, ia punturik gabekoa. Koma da nagusi eta ortografikoki ere nahasketa handiak daude.

Deskargatu

PDF Word HTML