Nobela Erromatarra: Petronio eta Apuleio

Latina4,67 KB

Nobela

Genero literariorik berriena da. Balore klasikoak galduta dauden garaian sortzen da, gainbehera politiko-sozial eta erlijiosoa, solidaritate eza eta laguntza falta daudenean.

Elementu epiko eta lirikoak, prosa eta bertsoa nahasten dituen generoa da. Erromako nobelan Petronio eta Apuleio bakarrik dauzkagu.

Petronio

Nobelagilea bera dela uste da; Annales obran deskribatzen duen pertsonaiatzat jo zuten, bizitza lizuneko gizona; elegantiae arbiter izena merezi izan zuen. Neronen lagun mina izan zen, gero honek Petronio bere burua hiltzera kondenatu zuen etsai bat zuen salaketengatik. Idatzitako obra Satyricon da. Izenburu satiroak aipatzen ditu, baina obrak estamentu eta ohitura sozialen kritika gogorrak ziren. 16 liburuetatik bakarrik 3 iritsi zaizkigu: XIV, XV eta XVI.

Narrazioaren hasieran Enkolpio protagonista Italiako hiri batean agertzen da bere lagun Asziltorekin. Enkolpioren maitale Gitonekin elkartzen dira eta sesioan hasten dira. Lapurtutako kapa bat saltzen saiatzen dira, baina erosleak haiek galdutako tunika nahi du, non beren dirua josita baitzeukaten. Bi ontzien truke egiten da. Emakume batzuk agertzen dira eta haiekin eztabaidatzen dute. Alde egiten saiatzen direnean, esklabu batek Trimalzionen etxera afaltzera gonbidatzen ditu. Sekulako banketea da afaria. Bertan ustekabeko plater batzuk mahaira ateratzen diren bitartean, eztabaidak, historiak… tartekatzen dira. Afaldu ondoren gehienak mozkortuta daude eta heriotza eta Trimalzionen hilketari buruzko hausnarketa bat egiten da. Protagonistek banketetik ihes egiten dute, Eumolpo poetarekin elkartu eta atzerrira bidaia bat itsasotik egiten dute. Ekaitz batek lehorreratzera behartzen ditu. Jarraian lagunen artean amodioak eta desadostasunak egongo dira.

Satyricon-en atalak

Hiru atal daude zati honetan:

  • Trimalzionen afaria

    Kapitulu bakarra da. Narrazio teknika bikaina du eta hizkuntza elementuak, psikologikoak… nahasten ditu. Miresgarriak dira pertsonaien deskribapenak. Kapitulu osoan azkartasuna, bizitasuna, freskura eta ezuste erakargarriak nagusitu egiten dira.

  • Ipuinak

    Batzuk herrikoiak dira, Gizotsoa, adibidez. Hau Trimalzionen afarian kontatzen da gonbidatu baten ahoan. Satyricon-aren beste ipuin batzuk Fabula milesiarrak dira: Pergamoko mutikoa, adibidez.

  • Bertsoak

    Zati hauek obraz zehar sakabanatuta daude; Troiaren hartzea, Eumolpok bat-batean botata, eta Gerra zibila, Lukanoren poemaren kontrako erasoa, dira garrantzitsuenak.

Estiloa lorpenik handiena da. Hitz egiten ari den pertsonaiaren araberakoa da.

Apuleio (125-180)

Honen bizitzari buruz berri ugari ditugu. Ipar Afrikan jaioa da eta hainbat lekutan ikasi zuen jakinduria handiko elizgizona da. Obra asko idatzi zituen arren, Metamorfosiak edo Urrezko astoa izenekoa da ospe gehien eman diona. Baina lan gehienak galdu ziren. Urrezko astoa 11 liburuz osatuta dago eta 3 zatitan bana daiteke:

  • I-III liburuak

    Korintoko merkatari aberats Luzio gaztearen gorabeherak kontatzen dira asto bihurtu zen arte, sekretu magikoak ezagutarazi nahi izateagatik.

  • IV-VI liburuak

    Psique eta Cupidoren fabula; liburuaren erdigunea betetzen du eta balio handia ematen dio obrari. Ipuina herrikoia eta mitologikoa da. Ipuin hori oso famatua da eta eragina izan du arte eta literaturan.

  • VII-IX liburuak

    Protagonistaren gorabeherak berriro, larrosak jan ostean, giza itxura eskuratu arte, eta azkenean Isisen eskolan apaiz sartu arte.

Honek II. mendeko idazle latindar handiena da. Irudimen miragarria du, talentu handia eta eduki desberdinetako istorioak biltzeko ahalmena du. Bere obra, Petronioren obratik desberdintzen duten ezaugarriak elementu erlijioso eta mitikoa, greziarren eragina, bertsoen desagerpena eta bizitzaren ikuskera desberdina dira. Luzio protagonista eta narratzailea da. Egileak kutsu erotikoak gehitzen ditu nobela erakargarriagoa izateko. Osorik dagoen nobela zahar bakarra da, liburuaren erdigunea antzinateko maitagarrien ipuinik zoragarrienaz osatuta dago. Fantasia izugarriena errealismo bizienekin nahastuz, II. mendeko gizartearen deskribapena egiten du: desberdintasun ekonomikoak, sinesmen astrologikoak, sorginkeriak, bizitzaren aurreko borroka eta bizitzaren atsekabeen aurrean, babesa jainkoengan aurkitzeko nahia. Obra honen estiloak eta hizkuntzak liluragarriak dirudite. Irudietako barrokismoa, deskribapenen plastikotasuna eta esaldien kolorea dira bere estiloko ezaugarri batzuk. Hizkuntza ongi menperatzen du, hiztegi aberatsa erabiliz.

Deskargatu

PDF Word HTML