Batxilergoa mailako Latina ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Unai Elorriagaren 'SPrako Tranbia': Pertsonaiak eta Gaiak

Latina3,41 KB

SPrako Tranbia: Unai Elorriagaren Eleberria

SPrako Tranbia Unai Elorriaga algortar idazleak idatzitako lehen eleberria da. Idazleak, 2002ko Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen eleberri honekin.

Gai Nagusia: Lucasen Osasunaren Gainbehera

Eleberri honek, Lucas izeneko agure baten osasunaren gainbehera du gai nagusitzat haren buruko nahasmenarekin batera. Aldi berean, Lucasen arreba Mariaren eta haiekin etxean bizi den Marcos gaztearen bizipenak kontatzen dira, beste pertsonaia batzuenarekin batera.

Kapituluak eta Estruktura

Zortzi kapituluetan banatuta dago. Lehenengoan, ospitaleko eszenak garatzen dira eta bertan Lucas eta Anas agertzen dira nagusiki Mariarekin batera. Bigarrenean, ospitaletik irtetzerakoan Mariak eta Lucasek Mariaren...

Jarraitu irakurtzen "Unai Elorriagaren 'SPrako Tranbia': Pertsonaiak eta Gaiak" »

Euskal Kanta Berria eta Gerraosteko Idazle Garrantzitsuak

Latina2,67 KB

Euskal Kanta Berria: 1961-1976

1961ean hasi eta 1976 ingurura bitartean hedatu zen kantagintzaren aldia da Euskal Kanta Berria.

Ezaugarri nagusiak

  • Ordura arteko kantagintzarekiko haustura.
  • Estetika berri bat sortzeko grina.
  • Politizazio goiztiarra: Euskal Kanta Berria erantzun politiko gisa jaio baitzen.
  • Protesta politikorako tresna izatea.
  • Herritarra: Jende arruntaren belarri eta bihotzetara berehala iristea lortu zuen, zentsura mota guztien gainetik.
  • Europako beste zenbait lekutan egiten ari ziren kantari begiratzea (adibidez, Nova Cançó katalanez).
  • Askotan kantaria bera izan da kantaren sortzailea.
  • Kanta Berriko sortzaileek eta interpretatzaileek arte munduko ordezkariekin harremanak ere zaindu zituzten.

Mixel Labéguerie: Lehen Kantaria

Mixel Labéguerie...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Kanta Berria eta Gerraosteko Idazle Garrantzitsuak" »

Epika: Virgilio eta Ovidio, Erromako literaturaren gailurrak

Latina3,22 KB

Epika klasikoa: Virgilio eta Ovidio

Poesia epikoak talde edo herri baten gertaerak kantatzen ditu, ez poetaren bizitzakoak. Epopeia da adierazpide nagusia, landutako poema narratibo eta estilo gorena. Herri guztietan agertzen da, heroiak edo herri baten hasierak goratzeko. Antzina, olerkariek ahoz eta musikaz lagundurik zabaltzen zituzten istorioak. Grezia ezagutzean, idazten eta irakurtzen ikasi zuten, eta hasieran greziar istorioak latineraz berregin ondoren, beraien poema propioak idazten hasi ziren.

Virgilio (Mantua, K.a. 70 - Brindisi, K.a. 19)

Virgilio, aberatsa ez izan arren, lurrak zituen familia batean jaio zen eta Erroman erretorika ikasi zuen. Mezenasen babespeko kide nagusia izan zen. Eneida amaitu gabe hil zen Brindisin, Grezia eta...

Jarraitu irakurtzen "Epika: Virgilio eta Ovidio, Erromako literaturaren gailurrak" »

Italiako Renesantzioko Literatura

Latina3,77 KB

LIRIKA:

Dante:
1265-1321. Poeta, prosalari, literaturako teorialari, moralaren filosofo eta pentsalari politikoa. Italiako unitatearen defendatzailea. Korrupzioa → Ondasunak konfiskatu/ Erbesterakondenatu
Jainkotiar komedia: Gaiak: Bere buruari buruzko sentimenduak, Mundu honi eta gerokoari buruzkoak
Petrarca:
1304-1374. Olerkari eta humanista. Gizon modernoa eta humanismoaren aita. Laura. Antzinako Erromako autoreak. Canzonere: 1336-1374, 336 poesia bildu, Ezinezko maitasuna eta sufrimendua

NARRAZIOA:

Boccaccio: 
1313-1375, Bankari baten semea, Idazle eta humanista, Hainbat genero (gai klasikoak, artzaintza, sentimenduak, zaldunak), Bi gertaera eragina bere obran: 1348ko Izurrite Beltza eta Petrarcarekin adikisdetasuna. Decameron: 1351-1353, Ipuin...

Jarraitu irakurtzen "Italiako Renesantzioko Literatura" »

Historiografia Erromatarra: Zesar, Salustio, Tito Livio eta Tazito

Latina3,21 KB

Sarrera eta Historiografiaren Jatorria

Historiografia gertaera historikoen azterketa kritikoa da. Generoa K.a. I. mendean hasi zen garatzen, Errepublika garaiko krisiarekin batera. Historiografiaren aitzindariak greziarrak izan ziren.

Analistika: K.a. III. Mendeko Aitzindariak

Errepublika garaira arte, K.a. III. mendean, Analistika deritzogun korronte historiografikoa azpimarra daiteke. Obrei Annales izena ematen zaie, eta gertaera historikoak urtez urte idaztean datza. Grekoz idatzita daude, eta famatuena Fabio Piktor izan zen.

Julio Zesar: Historiografia Erromatarraren Hasiera

Historiografia erromatarraren benetako hasiera Julio Zesarrek eman zuen. Jeneral erromatar honek galiarren konkistak aurrera eraman zituen, eta Ponpeioren aurkako lehen...

Jarraitu irakurtzen "Historiografia Erromatarra: Zesar, Salustio, Tito Livio eta Tazito" »

Manieristak, Neoterikoak eta Erromatar Poesia

Latina4,18 KB

Manieristak eta Neoterikoak

Manieristek eta neoterikoek poemaren formari ematen diote garrantzi gehiena. Erotopaegnia (amodio-jokoak) lantzen dituzte eta lexikoaren berritzaileak dira. K.a. I. mendean, poetae novi edo neoteriko deituriko poeta talde bat sortu zen. Gustura onartu zuten izen hori, nahiz eta Zizeronek ezarritakoa izan kutsu despektiboaz. Poema laburrak baina edertasun eta perfekzio osokoak ziren. Ordezkari nagusiak: Lizinio Kalvo, Helvio Zinna eta Furio Bibakulo, eta guztien gainetik, Lutazio Katulo.

Katulo

Valerio Katulo (k.a. 84-54). Bizitza eta obra oso lotuak daude, bere bizitza bere olerkietan islatzen baita. Grinaz eta pasioz beteriko olerkiak idatzi zituen. Verona hirian jaio zen eta bere aita Zesarren laguna izan zen. Lagunarteko...

Jarraitu irakurtzen "Manieristak, Neoterikoak eta Erromatar Poesia" »

Nietzsche eta Wittgenstein: Biografia Laburrak

Latina1,83 KB

Nietzsche

Friedrich Wilhelm Nietzsche (Prusia, 1844 - Alemania, 1900) filosofoa txikitatik gaixorik egon zen, genetikoa izan zitekeen gaitz batek jota. Zalditik erorita eta sifilisak jota, gaixotasuna okerrera egin zuen, zoramenera bideratuz. Teologia eta Filologia Klasikoa ikasi zituen unibertsitatean, baina Teologia utzi eta beste unibertsitate batera joan zen. Prusiar sutsua izanik, Austriaren aurkako gerran parte hartu zuen. 24 urterekin, Basileako Unibertsitateko irakasle izendatu zuten. Bertan, Wagner eta Schopenhauer ezagutu eta lagun egin zituen, baina Wagnerrekin haserretu eta ez zuen berriro harremanik izan. Basileako katedra utzi eta Dionisos, Jainko alaia, ulertzen saiatu zen, bidaiatuz bere gaixotasunagatik, baina azkenean bakarrik...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche eta Wittgenstein: Biografia Laburrak" »

Poesia Epikoa: Virgilio eta Eneida

Latina3,39 KB

Poesia Epikoa: Ezaugarriak eta Virgilioren Eneida

Poesia Epikoaren Ezaugarriak

Poema epikoa, gehienetan, luzea da, pertsonaia heroikoen eginkizun nobleak kontatzen dituena. Epopeia herri baten tradizio epikoa kontatzen duen poema multzoa da. Hiriz hiri joaten ziren "aedo"ak, eta, batzuetan, aldaketak sartzen zituzten kantuetan. Homerorenak ziren Iliada eta Odisea.

Virgilioren Aurrekari Erromatarrak

Literaturan, Erroma Greziako esklaboek eta libertoek zabaldutako tradizioaren menpe zegoen, eta haiei zor zaizkie Grezia eta Erromako jainkoen identifikazioa eta lehenengo poema epikoa latinez. Baina Greziaren aldeko joera honen aurrean, Erromaren tradizio gerrazalea eta abertzalea mantentzen ziren. Epopeia homerikoaren abertzaletasuna hiriari mugatua...

Jarraitu irakurtzen "Poesia Epikoa: Virgilio eta Eneida" »

Euskal Eleberriaren Garapena: XIX. Mendetik Gerraostera

Latina3,52 KB

XX. mendeko Narratiba: Euskal Eleberriaren Sorrera

Foruak 1876an abolitu ondoren, XIX. mende bukaeran, euskararen aldeko mugimenduak suspertze bizi-bizia izan zuen. Mugimendu honek euskal narratibaren esnatzea eragin zuen, nahiz eta eragina olerkigintzan baino ahulagoa izan.

Ohitura Eleberria

Ohitura-eleberria esaten zaio XIX. mendearen bukaeran hasi eta 1936ko Espainiako Gerra Zibileraino hedatzen den aldikoari. Garai honetan iristen da eleberria bere gailurretako batera. Ohitura-eleberriaren ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Erro erromantikoa du.
  • Ikuspegi sentibera; galtzeko edo aldatzeko arriskuan diren ohiturak aipatzen dira.
  • Baserri eta itsaso inguruko jendeen bizimoduaz aritzen da, hau idealizatuz.
  • Erlijio katolikoaren pisua nabaria da.
  • Deskriptiboak,
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Eleberriaren Garapena: XIX. Mendetik Gerraostera" »

Ikasle Berriaren Narrazioa: Analisi Literarioa eta Gaia

Latina3,23 KB

Sarrera eta Gai Nagusia

Testu honen gai nagusia talde batek pertsona berri baten aurka duen indarrean datza. Gai hau errazagoa izan daiteke gazteontzat ulertzeko, gure bizitzan momenturen batean gu geu talde horren parte izan garelako.

Egitura eta Narrazioaren Garapena

Hasiera eta Korapiloa

Egiturari dagokionez, hasiera lehenengo hiru paragrafoetan azaltzen zaigu, non protagonistaren egoera deskribatzen den. Korapiloa, hirugarrenetik hamargarren paragrafora irauten du, protagonistaren lehenengo klasea nolakoa den eta ikasle batzuek adarra jotzen diotela azalduz.

Amaiera

Amaiera, azkenengo lau paragrafoetan kokatzen da. Bertan, ikasle batek irakaslea klase aurrean gaizki utzi nahi du, baina ez du lortzen. Amaiera itxia da, klasea amaitzen delako eta...

Jarraitu irakurtzen "Ikasle Berriaren Narrazioa: Analisi Literarioa eta Gaia" »