Erromako Literatura: Eskutitzak, Oratoria, Satira
Epistolografia: Eskutitzak
Kontzeptua
- Eduki eta helburu ezberdinak: gonbidapena, mehatxua, aholkua...
- Eskutitza: pertsona batek beste bati zerbait komunikatzeko bidaltzen dion idatzia da.
- Gutun 'irekia': hartzaile asko dituen gutuna.
Motak
- Mezu-gutunak: eskutitz laburrak eta mezulariek eramanak. Jeneralek Senatura kanpainen berri emateko bidaltzen dituzten gutun ofizialak.
- Adiskidetasun-gutunak: lagunartekoak.
- Proemio-gutunak: liburuen hasieran 'dedikatoria' gisa.
- Tratu-gutunak: gai konkretu bati buruzko azalpena (filosofia, politika).
Teknikak
- Gutunak idazteko formula:
- Igorlearen izena, nominatiboan.
- Hartzailearen izena, datiboan.
- Salutem (S.) (+ plurimam) edo Salutem dicit (S.D.).
- Kargu publikoa edo filiazioa ere agertu (izenarekin bat).
- Beste formula bat: adibidez: s.v.b. (si vales bene).
- Amaitzeko Vale edo Cura ut valeas.
Zizeron
900 gutun heldu zaizkigu; berari 100 bidali.
Lau ataletan sailkatu:
- a) Epistulae ad familiares: hartzailearen arabera klasifikatuak: Lentulori (1), Kurio eta Zeliori (2), emazteari (14).
- b) Epistulae ad Atticum: lagun minari, Tito Ponponio Attikori.
- c) Epistulae ad Quintum fratrem: anaia Kintori.
- d) Epistulae ad Brutum: Zesarren semeorde eta hiltzaile Brutorekiko korrespondentzia.
37 liburuei esker, Zizeronen garaiko balio ukaezina dute: bizitza politikoa, soziala, erlijiosoa, kulturala, e.a. islada. Zizeronen estiloa herrikoiagoa (diskurtsotan baino).
Epistola Poetikoa: Horazio eta Ovidio
Horazio: Bi liburu idatzi gutunekin: 20 eta 3 gutun zituzten. Liriko eta satiriko bezala ospea eta dirua irabazi; gutunetan leku aproposena gizartea, morala eta kulturari buruzko burutazioak islatzeko.
Famatuena: bigarren liburuko hirugarren gutuna: Epistula ad Pisones (poetika tratatu bat).
Edukina:
- Idazteko arteari buruzko aholkua (gai egokia, konposizioa landu, obraren unitatea mantendu).
- Poesia epikoa eta dramatikoari buruzko azalpenak (metro berezia, ezaugarriak, musika antzerkian).
- Poesiaren teknika eta kultura.
Epistola morala: Seneka.
Epistola literarioa: Plinio Gaztea.
Historiografia
Salustio
Sila, Boko erregeak Iugurtha traizionatu eta entregatzea lortzen du. Salustio historiagile politikoa zen. Antzinako erakundeen krisia eta estatu berriaren sorkuntza aztertzen ditu.
Moralista gisa, bere bizitzaren laburtasunaz hitz egiten du, izpirituaren nagusitasunaz gorputzarekiko, ohituren ustelkeriaz, aberastasuna mesprezatu beharraz... Estilo zehatza, asimetrikoa eta arkaikoa du.
Tito Livio
Augustoren garaian panorama politikoa guztiz aldatzen da: barne bakearen eta aginte unibertsalaren ideiak pizten dira. Augustok plangintza politiko-erlijioso-morala du, antzinako ohiturak eta bertuteak berreskuratzeko. Mezenasen zirkuluak Augustoren planarekin bat zetozen obrak idatzi zituen. Tito Livio historiagilea, erromatarra izateagatik harrotasuna sustatzen du bere obran.
Paduan jaio, Erromara K.a. 30ean joan zen, bere historia idazteko.
Obrak: Ab Urbe Condita libri: 142 liburu, Erroma hiriaren hasieratik Drusoren heriotza arte. Heldu diren liburuak 1-10 eta 21-45 dira.
Tito Liviok obraren hasieratik, idazteko izan zituen arrazoiak argitzen ditu: mundu guztiaren gainetik dagoen herriaren ekintza ospetsu eta gogoragarriak narratzea benetako poztasuna da berarentzat, Erroma baino aberri handiagorik egon ez baita.
Tito Livioren metodo historikoak akatsak ditu, historia literatura genero bezala ikusten zuen, ez obra zientifiko bezala.
Oratoria
Oratoria Zizeronen Aurretik
Lehen Oradoreak
K.a. III. mendean sortu zen.
Hiru oradore aipa ditzakegu:
- Kinto Fabio Maximo
- Kinto Zezilio Metelo
- Luzio Emilio Paulo
Oratoriaren Finkapena K.a. III. mendean
III. mendearen amaieran.
Oradore garrantzitsuenak bi joera ezberdinetan kokatzen dira:
- Alde batetik: Katon (antihelenista amorratua).
- Bestetik: Eszipion (filohelenista sutsua).
Zizeron eta Bere Ingurua
Oratoria K.a. I. mendean
K.a. I. mende bukaeran, fenomeno politiko bat garatu zen Erroman: errepublikaren desagerpena.
Oradore garrantzitsuak: Marzio Filipo, Zesar Estrabon, Aurelio Kota, Julio Zesar, guzti hauen gainetik Marko Tulio Zizeron.
Zizeron (K.a. 106-43)
Bere garaiko gertakizun politiko nagusienak gertu-gertutik bizi izan zituen: Mario eta Silaren arteko gerra zibila, Espartakoren matxinada, Katilinaren matxinada, Zesar eta Ponpeioren arteko gerra zibila.
Diskurtsoak bi eratakoak: judiziala eta politikoa. Garrantzitsuenak:
- In C. Verrem ('Verrinas')
- Pro lege Manilia edo De imperio
- In L. Catilinam ('Catilinarias')
- Pro Caelio (bere laguna defendatzen du)
- Filipicas
Retorika:
- Brutus
- De oratore
Satira
Greziatik hartu ez zuten genero literario bakarra zen, Erroman fase ezberdinak izan zituen: Hasieran, antzerkiarekin lotuta; musika, dantza, eta elkarrizketez osaturiko errepresentazio arruntak. Gero, gai eta metro ezberdinez eginiko obra. '*Satura*' osagai ezberdinekin eginiko entsalada. Amaieran, gaur egungo zentzua hartu; pertsona, ohitura edo erakundeen kritika humoretsu-gogorra. Satira Erroman asko garatu zen, nahiz eta seriotasuna haien birtute preziatua izan, humorea ere bada.
Luzilio
Satira modernoaren asmatzailea, K.a. II. mendean. 30 satira liburu idatzi.
Ezaugarriak: oldarkortasuna eta helburu moralizatzailea. Garai hartako erromatarren ohitura, gustu, birtute eta bizioak aurkezten ditu.
Bere kritikak gizarte maila guztiei zuzenduta:
- Goi-mailakoei (tripontzi, lapur, homosexual, iruzurti, espekulatzaile eta hiltzaile).
- Herri xeheari (lujuria, homosexualitate, infideltasuna, intelektualen pedanteria, handinahiak...).
Varron eta 'Menipea'
Terentzio Varronek 150 satira liburu idatzi. Bere satirei '*Menipea*' deitu zien, Gadarako Menipo gogoratuz, garaiko gizartearen bizioak salatzen zituen filosofo zinikoa zelako.
Bertsoa eta prosa nahasturik erabili zituen.
Horazio
Bere Odak, Epodoak eta Carmen Saecularez gain, bi satira liburu, 18 konposiziorekin idatzi zituen.
Luzilioren aztarnak jarraitzen ditu, baina satira bigunagoak dira. Broma edo burla batekin, eraso gogorrekin baino ondorio hobeak lortzen zituelako.
Horazioren lanak:
- Handinahia, zikoizkeria, usura, superstizioaren aurka.
- Aberats berrien aurka.
- Ondare-ehiztarien aurka.
- Bizio bat saihestu nahian beste batean erortzen direnen aurka.
- Akatsak besteengan baino ikusten ez dituztenen aurka.