Materiaren Egitura eta Aldaketak: Atomoak, Erreakzio Kimikoak eta Eredu Atomikoak

Kimika3,29 KB

Materiaren Egitura eta Aldaketak: Atomoak, Erreakzio Kimikoak eta Eredu Atomikoak

Substantzien Osaera

  1. Substantziak zati txikiagoz osaturik daude. Zati txiki horiek molekulak dira, eta molekulak, aldi berean, atomoak izeneko zati txikiagoz osatuta daude.
  2. Substantzia bakunen molekulak atomo mota edo elementu kimiko bakar batez osaturik daude.
  3. Substantzia konposatuen molekulak, gutxienez, bi motatako atomoz edo elementu kimikoz osaturik daude.

Aldaketa Fisikoak eta Kimikoak

Aldaketa Fisikoak

  1. Materiaren izaera ez da aldatzen.
  2. Materiari dagokion formula kimikoa ez da aldatzen.
  3. Adibideak: egoera aldaketak eta disoluzioak.

Aldaketa Kimikoak

  1. Materiaren izaera aldatu egiten da.
  2. Hasierako materiak formula kimiko jakin bat du, eta bukaeran, beste bat.
  3. Aldaketa kimikoei erreakzio kimiko ere esaten zaie.

Errekuntza

Errekuntza erreakzio kimiko bat da, non oxigenoa erregai batekin elkartzen den, beroa eta oxidoak sortuz. Erregai arruntenak hidrogenoa eta karbonoa duten konposatu organikoak dira. Azkeneko produktuetan, karbono monoxidoa, karbono dioxidoa, ura eta hautsak egon daitezke. Beroa askatzeaz gain, askotan, argia (sugarra eta txingarra) ere sor daiteke. Erreakzioan askatutako beroak tenperatura igoarazten du, eta horrek erreakzioari irauten laguntzen dio.

Eredu Atomikoak

Thomson

Thomson fisikariak atomoen egitura ikertu eta elektroiak aurkitu zituen. Bere eredu atomikoaren arabera, atomoa positiboki kargatutako esfera bat da, eta bertan, elektroi negatiboak txertatuta daude. Esperimentu bat egin zuen: hodi bati gas kantitate txiki bat sartu zion, eta egoera horretan, argia sortzen zela ikusi zuen. Esperimentua beste era batera eginez, konturatu zen partikula txikiz osaturik zeudela, eta negatiboki kargatuta zeudela. Hortik ondorioztatu zuen atomoaren barruan elektroiak zeudela.

Rutherford

Rutherford fisikariak atomoaren teoria garatu, eta protoiak eta nukleoa aurkitu zituen. Substantzia erradioaktibo bat hartu zuen, inguruan pantaila fluoreszentea jarri, eta tartean urrezko xafla fin bat sartu zuen. Alfa partikula gehienak zuzen jarraitzen zuten, baina beste alfa partikula batzuk errebotatu egiten zuten. Ondorioa: atomoaren barruan zerbait egon behar da partikulek errebotatzeko, eta horri nukleoa deitu zion. Nukleoa positiboki kargatuta dagoenez, karga desberdineko partikulak desbideratu egiten dira. Bere eredu atomikoa eguzki-sistemaren antzekoa da, eta molekulen artean hutsa dago.

Bohr

Bohr-ek Rutherford-en eredu atomikoa hobetu zuen. Bere ereduaren arabera, geruza bakoitzean elektroi kopuru zehatz bat egon daiteke. Informazio erregistro desberdinak eramaten dituzte kokapenaren arabera, eta orbital desberdinetan kokatzen dira (orbitak: n1, n2, n3). Lehenengo geruzan (n1) 2 elektroi, bigarrenean (n2) 8 elektroi, eta hirugarrenean (n3) 8 elektroi. Nukleotik gertuen dauden elektroiek erakarpen indar handiena jasaten dute. Zenbat eta urrunago egon, ahulagoa izango da erakarpena, baina egoera egonkorrenak nukleotik gertu daudenak dira. Hala ere, zenbat eta urrunago egon, orduan eta karga handiagoa izango dute.

Deskargatu

PDF Word HTML