Antzinako Erregimenetik Ilustraziora: Montesquieu, Rousseau eta Gizarte Aldaketak

Hizkuntza eta literatura4,28 KB

Montesquieu eta Botere Banaketa

Montesquieuren arabera, pertsona edo erakunde bakar batek ezin ditu hiru botereak bere esku izan. Botereak honako hauek dira: legegilea, betearazlea eta judiziala. Izan ere, adibidez, monarkak eta senatuak lege tiranikoak egin eta aplika ditzakete. Estatu horretan dena galduko litzateke. Arrazoia, zientzia eta gizakirekiko errespetua aldarrikatzen zituen. Bere helburua ezjakintasunetik ateratzea zen. Amerikako eta Frantziako konstituzioetan eragina izan zuen. Konstituziorik gabe ez dago demokraziarik. Frantzian, demokrazia lortu zen. Konstituzioak demokraziaren legeak idazten ditu.

Rousseau eta Subiranotasun Nazionala

Rousseauren ustez, gizakia jaiotzean ona, independentea eta askea da. Helburua biziraupena da. Bere teoria subiranotasun nazionala da: herriak askatasunarekin erabakitzen ditu gauzak, adibidez, konstituzio liburua. Parlamentuko kideak hautatzean soilik da libre; horiek hautatu ondoren, herria esklabo bihurtzen da, ez da ezer. Endekapen moralari dagokionez, natura-egoeran zibilizazioan baino nobleagoak ziren gizakiak. Jaiotzez onak gara, bihozberak, solidarioak, askeak eta independenteak. Helburua biziraupena zen. Herriak benetan gauzengatik erabaki zezan proposatu zuen konstituzio liburua.

Antzinako Erregimena eta Bere Ezaugarriak

Antzinako Erregimena Frantziako Iraultza arte erregeak boterea zuen garaia da. XVIII. mendeko Europako monarkietan zegoen gizarte, ekonomia eta politika harreman multzoari esaten zaio. Bi gremio zeuden: nekazaritza eta politika. Berdin zuen nekazariek lan asko egitea, beti behean egongo ziren; motibazio falta zen. Ondorioz, egokia iruditzen zait Frantziako Iraultza gertatu izana, erregeak botere guztia baitzuen.

Antzinako Erregimenaren Ezaugarri Nagusiak

  1. Estamentuzko Gizartea: Gizarte antolaketa mota honek Erdi Aroan zuen jatorria.
  2. Monarkia Absolutua: Erregeak botere guztia zuenean (legeak, ekonomia, polizia).
  3. Despotismo Ilustratua: Demokraziarako lehen urratsa izan zen. Makillaje antzekoa zen, ez zen benetakoa. Despotismoa "botere eta indarraren gehiegikeria" da. Agintariek "bai" esaten bazuten, horrela zen, ez zen falta arrazoirik. Jainkoak esaten zuela zioten. Ilustratua, berriz, arrazoia eta gizakiaren eboluzioa da, arrazoi zientifikoak eta frogak oinarri dituena. Bi terminoak kontrajarriak dira. Horregatik atera zen gaizki, eta urte gutxira Frantziako Iraultza gertatu zen. Kanpotik aldatu zen, baina barrutik ez zen benetan aldatu.

Gizarte Estamentalaren Ezaugarri Gehigarriak

  • Inmobilismo Bertikala: Ezin da mailaz igo ezta jaitsi ere. Herri xeheko kideak ezin ziren noblezian sartu; maila igotzea oso kasu bakanetan gertatzen zen. Berdin zuen zenbat meritu egin.
  • Zentralizazioa: Gobernu eta administrazio eredua non erakunde edo pertsona bakar batek hartzen dituen erabakiak.
  • Esku Mortuak: Kleroaren lur zati bat, ezin zirenak saldu, monarkaren babespean zeudelako.
  • Botereen Banaketa: Parlamentuak bozketen bidez legeak egiten ditu. Poliziak legeak betetzen direla ziurtatzen du. Epaileek legeak betetzen ez dituztenak epaitzen dituzte.
  • Subiranotasun Nazionala: Rousseauren arabera, boterea nazioarena da, herritar guztiena. Herritarrek itun bat egiten dute estatuarekin. Itun hori konstituzioa da. Itun horretan, baimena ematen diote estatuari herritarren izenean boterea erabiltzeko. Beraz, boterea ez da estatuarena, herritarrena baizik. Monarka boterearen ordezkaria da.

Donostiako Aquariumeko Irteera

Argazki honetan nire lagunak agertzen dira. 2013ko uztailaren 5ean izan zen. Egun dibertigarria izan zen. Nire klaseko lagunak dira: Irati, Gorka, Ane eta Ane. Primeran pasatu genuen. Aquariuma ezagutu genuen, baina barruko gauzak aldatu zituztenez, interesgarria izan zen, arrain berriak eta antolaketa desberdina egin dituztelako. Bakoitzak bere udako esperientziak kontatu zizkien besteei. Han bertan opari bat erosi genuen. Gero, Donostiako kaian buelta bat eman genuen, izozkia hartu genuen eta, ondoren, hondartzara joan ginen. Primeran pasatu genuen. Hurrengo egunean berriro geratu ginen.

Deskargatu

PDF Word HTML