Elhuyar Artikuluen Analisia eta Musika Apunteak
Egoitz Etxebesteren "Loa, atsedena baino askoz gehiago" Artikuluaren Analisia
Egoitz Etxebeste Adurizek Elhuyar aldizkarian argitaratutako "Loa, atsedena baino askoz gehiago" artikuluaren helburua loaren garrantziaz geroz eta kontzientzia gehiago hartzea da.
Testuaren Egitura
Testuak kanpo-egitura bikoitza du (sarrera eta garapena, ondoriorik gabe).
Barne-egiturak, berriz, antolamendu deskribatzailea dauka, hau da, egindako ikerketa batzuen emaitzak aipatzen ditu (bizitzeko beharra dela, animalien loa, gizakientzako onurak...).
Igorlearen Presentzia eta Aditz Formak
Igorlearen presentzia testu honetan ez da oso nabarmena, baina lehen pertsona plurala (dugu, ditugula) ikus dezakegu, irakurlea testuaren parte egiteko. Lehen pertsona singularra (dut,
...