Aritz Aranburu eta Arestiren Olerkiaren Analisia

Hizkuntza eta literatura2,65 KB

Aritz Aranburu

Aritz Aranburu betidanik ibili da surf munduan. Hitz batzuk gaizki idatzita edo deklinatuta agertzen dira jarraian, eta parentesi artean azalduko da zein izan daitekeen errorearen jatorria. Hona hemen adibide batzuk:

  • Baño: baino. Diptongoa laburtzea (ai > a).
  • Iriki: ireki. Bokal aldaketa asimilazioagatik (e > i).
  • Kategori: kategoria. A itsatsiaren galera.
  • Ibiltze ianak: ibiltzen direnak. D herskariaren galera, r bokal arteko dardarkariaren galera, partizipio burutugabea -n galdu, (ie > ia) bokal aldaketa hiatoan.
  • Asi ke: beraz. Lexikoa.
  • Nekan: neukan. Diptongoa laburtzea (eu > e).
  • Jolasian: jolasean. Bokal aldaketa hiatoan (ea > ia).
  • Erriyan: herrian. Hasperenaren galera, hiatoan kontsonante epentetikoa.
  • Geldikan: geldirik. Aditzondoa adierazteko (ik > ikan), bokal hartzeko, dardarkariaren galera.
  • Nezkanetikan: Ablatiboa (noiztik kasua) egiteko -ikan erabiltzea, (eu < e) diptongoan bokal galera.
  • Olatuakin: Plurala egin beharrean singularra erabiltzea.
  • Komuniyoan: komunioan. Hiatoan kontsonante epentetikoa.
  • Zailla: zaila. (l < ll) bustidura automatikoa.
  • Itxasuan: itsasoan. Txistukari sistemaren murrizketa, (oa < ua) hiatoan bokal aldaketa.

Arestiren olerkiaren iruzkina

Olerki honek baliabide literario asko aurkezten ditu. Hasteko, poema osoan errepikapena argi ikus daiteke, "nire aitaren etxea" lerroa errepikatu egiten delako. Horrez gain, paralelismoa aurki dezakegu, hala nola, 1., 2., 3. eta 4. lerroetan, lerro hauek egitura berdina aurkezten dutelako. Idazleak ere, galduko dituen gauzak zerrendatzen ditu, enumerazioa eginez. Olerki honek zenbait hiperbole eta metafora ditu: "eskuak kenduko dizkidate" eta "arimarekin defendituko dut" (hiperboleak) eta "nire arima galduko da" (metafora). Anafora ere topa dezakegu, "nire" hitzarekin. Hurrengo lerroak aztertzen baditugu, ohartuko gara aipatutakoak errepikatzen direla; idazleak zerrendak egiten ditu, paralelismoa erabiltzen du (besorik gabe, bularrik gabe, …) eta aipatutako lerroak berriro errepikatzen ditu. Zangalatraua ikus daiteke (galduko ditut aziendak), esaldia lerro batean hasten da eta hurrengoan amaitzen du.

Deskargatu

PDF Word HTML