Harridurazkoak eta Adierazkortasuna

Hizkuntza eta literatura3,59 KB

  1. Gaueko orduotan kalera ateratzea pentsatzea ere!

  2. Hamaika laztan eta igurtzi gutxi jasotakoa zen haur hura!

  3. Nola pentsa zenezakeen leihatila atzean zeuden txoro haiek zuri arazoa konponduko zizutela!

  4. Nola pentsa dezakezu zu bezalako zahar batek gazteek egin ezin dutena egitea!

  5. Nola ukatu produktu asko eta asko telebistak saltzen dituela bere zulotxotik!

  6. Bizitza osoan aurreratutako sosak era horretan xahutzea ere!

  7. Hori pena hartu duena berria jakin duenean!

  8. Baietz berriz ere etxeko lanak egin gabe etorri!

  9. Hori itxura tarta horrek daukana!

  10. Urduri baino urduriago dago eta ez dago bera lasaitzerik.

  11. Andoni ezagutuko ez dut, ba!

  12. Bi mutil sartu ziren, zein baino zein morroskoagoa.

  13. Ez dago kristaurik hori ulertuko duenik!


ERLATIBOZKOAK

  1. Ez dago nobelarik gaurko Euskal Herriari buruz nola edo hala mintzatzen ez denik.

  2. Ihes egin nahi eta nora joanik ez daukan norbaiten istorioa da nobelak kontatzen diguna.

  3. Ez dago auzokiderik guk atzo etxean egindakoa jakingo ez duenik.

  4. Ez dago institutuko zuzendariak azaldutako asmoa onartu ez duen ikaslerik.

  5. Lagunek zuei kontatu zizkizueten xelebrekeriek zeharo harrituta utzi zintuzteten.

  6. Gogora dezala nire aurkakoak nire asmoak bete egiten dituzten horietakoa naizela ni.

  7. Gure artean bada zuk baino gutxiago lan egin eta gehiago irabazten duenik.

  8. Norbaitek erantzun diezaiola orain nik egin dudan galderari.

  9. Handik gertu ezagutzen dudan herri eder batera eramango zaitut oporretan.

  10. Badira pertsona batzuk lan eta lan aritzea gustatzen zaienak.

  11. Harekin ezkontzeko gogoa zuen.


MODUZKOAK

  1. Tximista kiskalgarria alboan erori balitzaio bezala hartu zuen berria Joxek.

  2. Zenbat eta urrunago Zabaleta baserritik, orduan eta bizimodu nagiagoa izaten zuen gure gazteak.

  3. Lotsaren lotsaz, zer esan ez nekiela inguratu nintzaien lagunei.

  4. Sendagileak bere burua zaintzeko esan zionetik zer jan, ezta zer edan ere ez dakiela dabil.

  5. Errugbian, beste zenbait kiroletan ez bezala, indarra da ezaugarri nagusia.

  6. Eskuinaz bezain ondo ematen omen dio baloiari ezkerraz ere.

  7. Saia zaitezte ahalik eta ondoen egiten.

  8. Haserre antzean hartu ninduen etxean.

Deskargatu

PDF Word HTML