Gabriel Arestiren bizitza eta lana
Bizitza
Ama hizkuntza gaztelera zuen, baina euskara bere kabuz ikasi zuen. 21 urterekin hasi zen argitaratzen eta itzultzaile lanetan ere aritu zen. Oso garrantzitsuak diren obrak itzuli zituen.
Idazlea, ez etxetik euskalduna, ez apaiza, hiritarra zen. Bilbokoa, oso kultua eta prestatua (ez herritar bertsolaria). Politikoki gorabeherak eta, bere garaian, zentsurak pairatu zituen, ezin zelako edonola argitaratu.
Garaia
Euskara batuaren sorreran parte hartu zuen. 60-70.eko hamarkadan idatzi zuen; gauzak aldatzen hasita zeuden. Ikastolak eta gaueskolak sortu ziren, euskarazko argitaletxeak... frankismoaren azkenengo urteak ziren.
Ez Dok Amairu taldea mugimendu kultural bat izan zen; abeslariekin batera, poetak, margolariak, arkitektoak... zeuden. Euskarari bultzada handia eman zioten. Ez Dok Amairuren garrantzia aipatu behar da.
Alfabetatze kanpainak egin ziren.
Durangoko Azoka osatzen hasi zen.
Euskara batuaren hasiera, Arantzazuko Bileran. Ikastolak klandestinitatean zeuden.
Lanak
Estiloa bi zatitan bana daiteke:
- Influentzia soziala: Euskal Harria, Harrizko Herri hau eta Harri eta Erro.
Batez ere poeta soziala da, gizarteak pairatzen dituen gorabeherak salatzen zituen. Gizarte aldatzeko modua bere lanetan topatzen zuen.
- Influentzia sinbolista: berak idatzitako Maldan behera lana.
Blas de Oteroren eragina du, kultua zelako eta hainbat idazle ezagutzen zituelako.
Poesia
Adierazpen askatasuna da gaia.
Ahoa eta hitza da gizonari gertatzen zaion bakarra. Hainbat astakeria egin dizkiote, hainbat gauza itsusi egin dizkiozue, hainbat eskubide kendu dizkiozue (frankismoa); hitza behintzat utzi, ez tapatu ahoa.
Hainbat kalte eta zentsuraren aurrean, gutxienez hitzaren eskubidea errespetatu.
Gizonaren ahoa: ahoa da gizonaren hitz egiten duen horren metafora edo sinboloa.
Ebaki dizkiozue: ez diote literalki ebaki.
Baina egitura sintaktikoa lau aldiz jarraian ematen du: enfasia emateko.
Burua bitan: hiperbolea edo metafora izan daiteke. Agintzen duena eta berak pentsatzen duenaren artean ezagerazioa da.
Bakar bakar bakarrik
Errepikak hainbat bertsotan agertzen dira.
Egitura metrikoa: poesia librea da, bertso irregularrak baitira.
Errealismo poetikoa dago, prosatik oso hurbil dagoen testua da. Irakurri dena jarraian. Prosatik oso hurbil dagoen poesia da.
Poesia soziala da hau ere. Gizartearekiko konpromiso hori literaturaren bitartez egiten du.
Oso gazte hil zen, gaixotasun batengatik, 41 urterekin.