Ustekabeko bidaia Parisera

Hizkuntza eta literatura3,1 KB

USTEKABEKOA

Liak ezin du gehiago jasan, beraz, egun batez Parisera joateko hegazkin bat hartzea erabakitzen du. Frantsesa jakin gabe, lotarako lekurik izan gabe; Parisera joateko hegazkin txartelarekin bakarrik.

Iristean, kafetegi batera gosaltzera joatea erabakitzen du. Karta irakurtzen saiatzen da, baina ez du ezer ulertzen eta gutxien espero duenean, begi marroiak dituen mutil ilehoria esertzen da bere aurrean.

-Galduta zaudela ikusten dut, ezta? -galdetzen dio.

-Bai. -erantzuten dio lotsatuta.

-Ez kezkatu. Marco naiz, ikusten dudanagatik zu ez zara hemengoa.

-Nire izena Lia da eta ez, ez naiz hemengoa. Egun baterako bakarrik etorri nintzen. -esan dio.

-Tira, axola ez bazaizu, gaur eguna libre daukat. 6 hilabetez bizi naiz hemen, beraz, gidari ona izan naitekeela uste dut.

Lia pentsatzen geratu zen, ez zekien zer erantzun. Jendearengan konfiantza izatea zaila egiten zitzaion, eta guztiz ezezaguna den pertsona bat etortzeak, bere izena bakarrik emateak ez zion konfiantza handirik ekartzen. Baina bere gogoa beste mundu batean zegoela zirudien eta bere erantzuna baiezkoa izan zen, nahiz eta lehenengo gosalduko zuten elkar hobeto ezagutzeko.

Gosaldutakoan, erdigunera eramaten zituen lehen metroa hartu zuten Parisko leku berezienak bisitatzen hasteko. Goizean zehar bakoitza zergatik zegoen Parisen hitz egin eta euren bizitzako gertaerak komentatu zituzten. Barre egin, argazkiak atera eta krepeak jan zituzten Garaipen Arkuaren inguruan ibiltzen ziren bitartean.

Jateko ordua iritsi zenean, Marcok Lia bere jatetxe gogokoenera eraman nahi zuen. Berak onartu eta joan ziren. Goiz osoan ibili eta museoetara bisitan ibili baziren ere, oraindik gehiago ibili nahi zuten. Baina jaten amaitu eta tokitik alde egin nahi zutenean, euria hasi zuen. Kalez kale ibili ziren aterkiak saltzen zituen denda bat aurkitzeko, baina barre eta barre artean Eiffel Dorrearen aurrean bustita amaitu zuten. Tantak bakoitzaren gainera erortzen ziren bitartean elkarri begiratu, eta ez zuten segundo bat ere hartu besarkatzeko.

-Eskerrik asko egun hau nire bizitzako onena izateagatik. -esan zion Liak.

-Zuri, ezagutu izanagatik.-erantzun zion Marco.

Biek irribarre egin zuten eta taxi bati deitu zioten haiek jasotzeko. Pixka bat igaro ondoren, Lia bere motxilarekin zegoen Marcori agur esaten aireportuan.

Etxera heldu bezain pronto motxila irekitzen du dena desegiteko, baina espero ez zuen bakarra barruan zegoena zen. Opari bat ohartxo batekin aurkitzen du non jartzen duen: “Eskerrik asko egun batez zure gidari izaten uzteagatik, plazer bat izan da zurekin egun honetan guztian egotea, laster berriro ikustea espero dut <3”. Liak oparia ireki eta negarrez hasten da. Momentu horretan gogoratzen du argazkilaria izan nahi zuela esan zion momentua. Arratsaldeko une batean Marco lanerako gauza batengatik joan zen, Liak ez zekiena kamera bat erosiko ziola. Lotara joan aurretik mezu bat bidaltzea erabaki du: "Eskerrik asko bidaia honengatik eta eskerrik asko opari honengatik, berarekin ateratzen ditudan argazki guztiak bidaliko dizkizudala agintzen dizut". Nahia Duhart

Deskargatu

PDF Word HTML