Mesopotamia eta Egipto: Antzinako Zibilizazioen Azterketa
MESOPOTAMIA:
K.a. 3500 - K.a. IV. mendea
Sumer-eko kultura
Hiriak sortu ziren hegoaldean: Ur, Uruk, Lagash, Eridu...
Garrantzi handia zuten tenpluen inguruan.
Gatazkak ugariak ziren eta egitura politikoak ez ziren luze irauten, buruzagi politiko baten agintea soilik.
Akadeko Sargon erregeak lehen inperioa sortu zuen.
Babilonia eta Asiria
Sumerarren azken estatua desagertu ondoren, Mesopotamiako hiri askok beren nagusitasuna lortu zuten.
K.a. VI. mendean persiarrek Babilonia bereganatu zutenean amaitu zen.
Persiarren inperioa
Mesopotamiako ekialdean (Iranen) sortu zen K.a. VI. mendean.
Mazedoniarrek eta Alexandro erregeak konkistatu zuten.
EGIPTO
K.a. 4000 - K.a. 525
Dinastiaren aurreko aldia
Neolito garaitik, Nilo ibaiaren ertzean herri garrantzitsu eta nortasun handikoa sortzen hasi zen.
Gune politiko eta ekonomiko garrantzitsuak:
- Ibaiaren delta aldeko Egipto Beherea
- Ibaiaren lehen urjauzitik deltarainoko Egipto Garaia
Inperio Zaharra
Batasun politikoa lortu ondoren, faraoiaren botere politikoa erabatekoa zen. Piramideen eraikuntza horren isla da.
K.a. 2500. urtetik aurrera, faraoien botere politikoa ahultzen joan zen.
Inperioertaina
Mentuhotep faraoiak, borrokaren ondoren, batasun politikoa lortu zuen.
Egiptok mugak zabaldu zituen.
Inperio Berria
Amosis I.a faraoiak hiksoak kanporatzea lortu zuen eta mugak gehiago zabaldu zituen.
Hurrengo faraoiek inbasioei aurre egin behar izan zieten.
Errege eta printze askok independentzia aldarrikatu zuten, estatu indartsu berriak sortuz.
Apaiz buru batek bere burua faraoi koroatu zuen, eta beste aldi larri batean sartu ziren.
Saiseko Inperioa
Hiriak Egipto osoa bere mendean hartzea lortu zuen, baina egoera ez zen lasaitu.
Lehenengo asiriarrek eraso zioten eta geroago persiarrek.
Azkenean, Egipto Persiar Inperioko probintzia bilakatu zen.
Ekonomia
Nekazaritza
Garapenerako ura falta zitzaien. Tigris eta Eufrates ibaietako ura baliatzeari ekin zioten, ubideak, ureztatze sistemak eta abar eraikiz.
Botere politiko indartsua zuten.
Ureztatzean oinarriturik, produktu ugari lortzen zituzten.
Iraupen ekonomikoa eta merkatu ekonomikoak zituzten, herrietako merkatuetan saltzen zituzten.
Lurraren jabetza ere aipatu behar da: estatuarenak, tenpluarenak eta pribatuak.
Abeltzaintza
Bi abeltzaintza mota zeuden: nekazari guneen ingurukoa eta basamortu eta mendietakoa.
Artisautza
Gune garrantzitsuenak tenpluak izan ziren; jauregiek hartu zuten lekua.
Merkataritza
Leku estrategikoan zegoen.
Harreman horien garrantzia handitzen joan zen produktuak lortzeko.
Gizartea
Ezberdintasun juridikoa:
Hammurabi erregeak gizartea bi multzotan banatu zuen:
- Egoera juridikoa zeukatenak:
- Awilum
- Mushkenum
- Esklabuak
- Egoera juridikorik gabekoak
Egitura politikoa
Erregea gizakia baino gorenagotzat hartzen zen.
Jainkoen eta gizakiaren arteko lanak egiten zituen.
Sistema politiko hori, monarkia izateaz gain, teokraziaren hastapena ere bazen.
Mesopotamiako egitura politikoa honela irudika daiteke.
Kultura
Erlijioa
Jainko asko zituzten; hiri bakoitzak bereari ematen zion garrantzia.
Jainkoen beldur ziren, eta sakrifizioak, eskaintzak eta otoitzak egiten zizkieten.
Jainko nagusiak An (zerua) eta Ea (itsasokoa) ziren.
Zientzia eta magia
Idazkera K.a. 3000 urte inguruan agertu zen, kuneiforme idazkeran.
Idazkera hori kanabera zati bat erabiliz, buztinezko taula hezean egiten zen eta gero egosten.
Jakinduria irakasteko eskolak, artxibategiak eta liburutegiak zabaldu ziren.
Jakintzari dagokionez, garapen handia izan zuten bai matematikan bai geometrian, lur eremuak neurtu behar zirelako.
Astronomia
Planeta, izar eta konstelazioak zehaztu eta izenak jartzen lehenak izan ziren.
Medikuntza
Lehen pausoak eman zituzten; biologia, kimika eta botikagintza ere garatu zuten.
Artea
Arkitektura
Eraikuntzetan erabilitako materialik nagusiena adreilua izan zen.
Adreilu horiek esmalteko lauzaz apaintzen ziren.
Bi eraikuntza mota nagusi ziren: tenpluak eta haiei atxikitako ziguratak (dorre antzeko eraikuntzak) eta jauregiak.
Eskultura
Irudi sumertarrak jainkoen eta erregeen irudiak dira.
Asiriarren jauregietan agertzen diren erliebeek eguneroko bizimodua azaltzen dute.
Esfingeak ere aipagarriak dira.
Beste arteak
Esmalteak aipatu behar dira.
EGIPTO
Ekonomia
Nekazaritza
Uholdia urtero gertatzen zenez, garapen handia lortu zuten.
Lehortea bazen, gosetea zen nagusi.
Horretarako, ubideak eta ureztatze sistemak garatu zituzten.
Uholdiaren neurria kalkulatzeko Nilometroa erabiltzen zuten, eta horrela, urte horretarako uzta nolakoa izango zen eta zenbateko zerga ordaindu beharko zuten nekazariek kalkulatu ahal zuten.
Abeltzaintza
Ez zen oso garrantzitsua.
Merkataritza
Atzerritarren eskuetan zegoen, baina oso baliagarria zen produktuak garraiatzeko.
Artisautza
Oso garatua zegoen.
EGIPTO
Egitura politikoa
Faraoian oinarrituta zegoen. Teokrazia zen.
Faraoiaren funtzioak:
- Erresumen batasuna ziurtatzen zuen.
- Koroa bikoitza zen.
Egipto osoa, bere lur eta biztanleekin, faraoiaren jabetza pribatutzat jotzen zen.
Botere absolutua zuen; bere borondatea zen legea.
Botere ekonomiko handia zuen.
Faraoia gizaki guztien gainetik eta aparte bizi zen.
Bere izaera jainkotarra babestearren, bere emazte nagusia bere arreba bat izaten zen.
Gerra zen jarduera nagusia.
Bi zati nagusitan bananduta zegoen:
- Egipto Beherea: Nilo ibaiaren deltan.
- Egipto Garaia: Handik Nubiaraino (gaurko Sudan).
Alde bakoitzeko buru bisir bat zegoen.
Tenpluak eta faraoien menpe egon arren, autonomia handia zeukaten.
Kultura
Erlijioa
Politeista zen (jainko asko).
Hiri bakoitzak bere jainkoa zuen.
Amon, Ra, Osiris, Isis eta Horus ziren jainko nagusiak.
Erlijioak gatazka ugari sortu zituen.
Denborarekin, jainkoak elkartu ziren.
Amon jainkoak Ra jainkoarekin bat egin zuen, Amon-Ra jainko gorena sortuz.
Hildakoen gurtzak garrantzi handia zuen.
Zientzia eta idazkera
Urtearen iraupena kalkulatzen lehenak izan ziren.
Matematikak eta arkitekturak kalkulu zehatzak egin zituzten eraikin erraldoiak moldatzeko.
Momifikazio prozesuei esker, anatomia eta gorputzari buruzko ezagutza sakonak lortu zituzten.
Odolaren garrantziaz ohartu ziren.
Idazkerari dagokionez, hieroglifikoa eta literatura aberatsa zuten.
Artea
Arkitektura:
Ez da ezagutzen inolako jauregirik.
Horren arrazoia erlijioan aurki daiteke.
Etxek ez zuten iraun beharrik, baina hilobiek bai, betikotasunerako baitziren.
Hilobiak hiru motatakoak ziren:
- Mastabak
- Piramidea: Ezagutzen dugun lehen piramidea Joser edo Zoser faraoienak dira, baina ospetsuenak Gizakoak dira: Khufu (Keops), Khafre (Kefren) eta Menkaure (Mikerinos) faraoienak.
- Hipogeoak: Inperio Berritik aurrera, hilobiak hipogeoak izan ziren, hots, harrietan edo lur azpiko zuloetan egindakoak. Ezagunena Tutankamonena da.
Eskultura:
Irudien helburua hildakoen arima jasotzea zen.
Baziren egurrez eta buztinez egindako beste irudi batzuk.
Hormetako erliebeak ere aipagarriak dira.
Pintura:
Hildakoari hil ondoren nola jokatu behar zuen irakasten zitzaion.
Hildakoen bizitzari jarraipena ematen zitzaion.