Kazetaritza, Literatura eta Saiakera: Generoak eta Bilakaera
Kazetaritza eta Literatura: Funtzioen Hurbiltzea
Kazetaritzaren zeregina interes publikoa duten albisteak hartzea, lantzea eta komunikabideetan hedatzea da, hartzaileak informatzeko. Literaturaren egitekoa, aldiz, mundua ikertzea da; errealitatea eta fantasia barne biltzen dituen ikuspegi hori hitz ederrez azaltzea da.
Kazetaritzaren eta literaturaren funtzioak desberdinak dira, baina biak hurbildu egiten dira kazetaritzan balio estetikoa gailentzen denean. Kazetaritza-lan bat literarioa dela esan ohi dugu informazioa lantzeaz gain, irizpide eta balio estetikoek ere aparteko presentzia dutenean bertan.
Kazetaritzaren Genero Literario Nagusiak
Oinarrizkoena albistea dugu (gertakariei buruzko informazioa ematen du modu labur eta zehatzean). Hona hemen kazetaritza genero literario nagusiak:
- Kronika: Kontakizun luze eta zehatz samarra da. Egitura narratiboa du, ordena kronologikoa jarraitzen du, eta subjektiboa da. Hizkera zuzena eta hizkuntza literarioa erabiltzen ditu.
- Erreportajea: Informazioa luze eta zabal azaltzen du. Kazetaritza genero nagusia da, beste zenbait barne biltzen baititu (kronika, elkarrizketa edota artikulua). Gaia xehetasun handiz lantzen da, literatura teknikak erabiliz. Saihestezineko baldintza bat: kontatzen dena egia izan behar du. Informazioa irizpideen arabera ordenatzen du.
- Iritzi Artikulua: Aditu batek idatzitako artikulua da. Gaia egilearen ikuspegitik aztertzea du helburu. Irakurlearen iritzia garrantzitsua da. Gai egokia aukeratu behar du, eta artikulua era argian eta entretenigarrian idatzi behar du. Eskema tipikoa: a) gertakarien azalpena, b) analisia, c) ondorioak.
- Zutabea: Intereseko gai bat labur agertzen duen testua da, ospe handiko kolaboratzaileek idatzia. Berezitasunak: egunkarien zein aldizkarien orrialde edo atal berean agertzen da beti, izenburu generikoa du, eta maiztasun berberarekin argitaratzen da. Hiru eratakoa izan daiteke: informatiboa, iruzkinak azaltzeko egina edo kritika tankerakoa.
- Editoriala: Komunikabidearen iritziaren berri ematen duen testua da. Gaurkotasuna duten gaiei buruzkoa izan ohi da. Argudiaketa estiloa ez da iritzi artikuluetan bezain pertsonala.
Saiakera: Definizioa eta Ezaugarri Nagusiak
Gai bati buruzko gogoeta edo lanketa subjektiboa da, hitz lauz idatzia. Egileak bere ideiak, gogoetak edo hausnarketak aditzera ematen dizkio irakurleari, teknika diskurtsiboa medio.
Saiakeraren Ezaugarriak
- Gai librea.
- Egitura irekia dute, ez dute ordena logiko bat jarraitzen.
- Xedea didaktikoa da.
- Ikuspuntua subjektiboa da.
- Luzera mugatua dute.
- Argudiaketa eta azalpena dira nagusi.
- Estiloa zaindua eta jasoa da.
Saiakeraren Sorkuntza eta Bilakaera Historikoa
Benetako sortzailea Michel de Montaigne izan zen, XVI. mendean.
Saiakera Euskaraz: Egileak eta Lanak
Euskaraz nahiko berandukoa izan da, bi arrazoi nagusirengatik:
- Kultura maila jakin bateko irakurleak egon arte itxaron behar izan zen.
- Bestetik, 1936ko Gerra Zibila eta ondorengo diktadura oztopo izan ziren horrelako liburuak argitaratzeko.
Lehen saiakera-saioa Jean Etxepareren Buruzkak (1910) izan zen. Benetako lehen saiakera Salbatore Mitxelenak (1958) idatzi zuen, Unamunoren euskarari buruzko iritzi batzuk azaltzeko asmoz egin zuena.
Koldo Mitxelenak hizkuntzari, pentsamoldeari eta europar kulturari lotutako gaiak baliatu zituen.
Beste idazle nabarmen batzuk:
- Txillardegi
- Andoni Egaña
- Joseba Sarrionandia
- Joxe Azurmendi