Beste ikastaroak mailako Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

XX. mendeko euskal eleberrigintza: Txomin Agirre, Urretabizkia, Ugalde eta Atxaga

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,77 KB

Garoa (1912) eta Txomin Agirre

1876an, Guda Karlista amaitu eta foruen galera gertatu zen. Horrek politika eraberritzea eta alderdi modernoen agerpena ekarri zuen: euskal abertzaletasunaren eta sozialismoaren sorrera. XX. mende hasieran, industrializazioak ekonomia hobetu zuen, baina immigrazioa dela eta, euskarak indarra galdu zuen gaztelaniaren eta frantsesaren aurrean. Horren aurrean, euskal pizkundea sortu zen.

Txomin Agirre apaiz eta idazleak, Garoa, Kresala eta Auñamendiko Lorea eleberriak idatzi zituen. Bere ideologia hiru ardatzetan oinarritzen zen: kristautasuna, euskalzaletasuna eta abertzaletasuna.

Analisi teknikoa

  • Pertsonaiak: Lauak, bilakaerarik gabeak (deskribapen esentzialista).
  • Narratzailea: Orojakile iruzkingilea, heterodiegetikoa
...
Jarraitu irakurtzen "XX. mendeko euskal eleberrigintza: Txomin Agirre, Urretabizkia, Ugalde eta Atxaga" »

Adimen artifiziala: aurrerapena ala arriskua gizartean? Terminologia eta gogoeta

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,65 KB

Egun, pil-pilean dagoen hizpidea da adimen artifizialaren erabileraren gorakada eta horrek gizartean sor ditzakeen ondorioak. Ez dago duda-mudan jartzerik azken urteotan teknologia honek gure eguneroko bizitzan gero eta presentzia handiagoa duela; hala diote adituek, behintzat. Izan ere, atzo bertan irakurri nuen artikulu batean aipatzen zen adimen artifizialeko tresnek gero eta gehiago ordezkatzen dituztela gizakiak hainbat lanpostutan, eta horrek kezka sozial eta etiko ugari sortzen dituela. Beraz, gai hau ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Arrotza egiten al zaizu gai honen inguruko kezkak entzutea? Ba al zenuen datu honen berririk?

Adimen Artifizialaren Terminologia Garrantzitsua

Kontzeptu Orokorrak

IngelesezEuskaraz
Computer VisionIkusmen artifiziala
Natural
...
Jarraitu irakurtzen "Adimen artifiziala: aurrerapena ala arriskua gizartean? Terminologia eta gogoeta" »

Euskararen aberastasuna: esaerak, esamoldeak eta Baztango hizkera

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua5,91 KB

Euskararen Aberastasuna: Esaerak, Esamoldeak eta Baztango Hizkera

Euskal hizkuntzaren aberastasuna eta aniztasuna aztertzen dituen dokumentu honetan, esaera zaharrak, eguneroko esamoldeak eta Baztango euskalkiaren berezitasunak aurkituko dituzu. Testua zuzendu, hobetu eta SEO-rako optimizatu da, irakurketa errazagoa eta ulergarriagoa izan dadin.

Euskal Esaera Zaharrak eta Beren Azalpenak

Euskal esaera zaharrek gure arbasoen jakinduria eta bizipenak islatzen dituzte. Hona hemen batzuk, beren esanahiarekin batera:

  • A ze parea, karakola eta barea!
    Azalpena: Guztiz antzekoak diren eta elkarrekin ibiltzen diren pertsonen bikoteari esaten zaio.
  • Abenduko eguna, argitu orduko iluna.
    Azalpena: Abenduko egunak oso motzak direlako, denbora laburra eta azkartasuna
...
Jarraitu irakurtzen "Euskararen aberastasuna: esaerak, esamoldeak eta Baztango hizkera" »

Irakurketa eredu elkarreragilea eta idazketaren garapen faseak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua9,31 KB

2.4 Irakurketa ereduak: eredu elkarreragilea (2. GAIA) I IRAKURKETA PROZESUA

- Goranzko eredua - Testuan jartzen du indarra, testuak gordetzen du ulermenerako giltza IRAKURKETA PROZESUA

- Beheranzko eredua - Irakurlearengan jartzen du indarra, irakurlearen esku dagoen guztiz ulermena. Goranzko ereduan ez bezala, eredu hau ez da testuaren oinarritzen, ez eta irakurlearengan ere, beheranzko ereduaren ez bezala. Biak dira garrantzitsuak: Hitz-gakoa da elkarreragina. Alde batetik, irakurlearen eta testuaren bi mutur horiek dauzkagu, baina orain elementu berri bat agertzen zaigu, orain arte kontuan hartzen ez zena, irakurketa azaltzeko: testuingurua. Testuinguruak irakurketa ez ezik, ulermena ere baldintzatzen du. Eredu honetan oinarritutako irakaskuntzaren...

Jarraitu irakurtzen "Irakurketa eredu elkarreragilea eta idazketaren garapen faseak" »

Euskal aditz laguntzaileak eta aditz trinkoak: orainaldia, lehenaldia eta hipotetikoa

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,85 KB

1. Ahalera (Oraina)

A) NOR

  • Ni: naiteke
  • Hura: daiteke
  • Gu: gaitezke
  • Zu: zaitezke
  • Zuek: zaitezkete
  • Haiek: daitezke

B) NOR-NORK

Egin, jan, ikusi... bezalako aditzetarako / Para verbos como hacer, comer, ver...

  • Nik (hura): dezaket (Yo puedo hacerlo)
  • Hark (hura): dezake (Él/Ella puede hacerlo)
  • Guk (hura): dezakegu (Nosotros podemos hacerlo)
  • Zuk (hura): dezakezu (Usted puede hacerlo)
  • Zuek (hura): dezakezue (Vosotros podéis hacerlo)
  • Haiek (hura): dezakete (Ellos/as pueden hacerlo)

2. Aditz trinkoak

Orainaldia

  • EGON (Estar): nago, zaude, dago, gaude, zaudete, daude.
  • JOAN (Ir): noa, zoaz, doa, goaz, zoazte, doaz.
  • ETORRI (Venir): nator, zatoz, dator, gatoz, zatozte, datoz.
  • IBILI (Andar/Estar): nabil, zabiltza, dabil, gabiltza, zabiltzate, dabiltza.
  • JAKIN (Saber): dakit, dakizu,
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal aditz laguntzaileak eta aditz trinkoak: orainaldia, lehenaldia eta hipotetikoa" »

Euskal literatura eta soziolinguistika XVIII. mendetik gaur egunera: Ilustrazioa, Larramendi eta hizkuntza legeak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua5,72 KB

Literatura

1. Ilustrazioa

XVIII. mendean zehar, Ilustrazioaren oihartzunak heldu ziren Euskal Herrira. Ezaguna denez, Ilustrazioak arrazoiaren nagusitasuna goratu zuen, eta horren ondorioz, gizaki pentsalaria ekarri zuen erdigunera.

Mendearen azken herenean krisian sartuta zegoen Euskal Herriko egitura ekonomikoa. Krisialdi horri erantzuteko eta Frantziatik zetozen ideia ilustratuak zabaltzeko, 1765. urtean Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zuten “Azkoitiako Zalduntxoek”. Arlo askotako jakintzak hedatzea izan zuten helburu, arrazoia helduleku zutela.

Bestalde, hainbat mintegi sortu ziren:

  • Bergarako Errege Mintegia: Askotariko jakintza arloak lantzen zituen, baina zientzietako gaiak ziren nagusi. Elhuyar anaiek mintegian jardun zuten eta
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal literatura eta soziolinguistika XVIII. mendetik gaur egunera: Ilustrazioa, Larramendi eta hizkuntza legeak" »

Sujuntiboak euskal gramatikan: erabilera eta perpaus osagarriak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,76 KB

Sujunktiboa, indikatiboa edo ahalera diren moduan, aditz modu bat da, hain zuzen ere, gogo, borondate, desio, subjektibotasun eta aginduarekin zerikusi estua daukan modua.

Perifrastikoak erabiltzen dira SUBJUNTIBOAK adierazteko eta laguntzailea *edin eta *ezan

aditzen ez-ahalezko moduak erabiltzen dira, -KE gabeak, alegia ondoan

, -eN edo –eLA menderagiluekin (dadila; , dezala...)

a)[Bakea egon dadin] nahi dutà osagarri subjuntiboa + nahia adierazten duen aditza.

-(e)la atzizkia subjunktibozko aditzarekin elkarrekin ere joan daiteke.

Perpausak horrelako egitura izango lukeà [[perpausa…[aditza+subjunktiboa] ]-(e)la]

a)[Klasera joan nadila] agindu dit amakà honetan agindu edo eskarizko kutxua duen esaldi honetan, [subjunktibo + -(e)la] perpaus...

Jarraitu irakurtzen "Sujuntiboak euskal gramatikan: erabilera eta perpaus osagarriak" »

Euskal atsotitzak, esamoldeak, sinonimoak eta antonimoak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua5,21 KB

Atsotitzak

  • Beste lekuetan ere txakurrak oinutsik ibiltzen dira.

    (Gauzak ez direla beti errazak izaten, baina leku guztietan arazoak daude.)

  • Bost zentimoko pupua eta hamar zentimoko trapua.

    (Askotan arazo txikiek irtenbide garestiagoa behar dutela uste dugu; baina benetan ez da hainbesteko arazoa izaten.)

  • Errementariaren etxean zotza nagusi.

    (Azalpena: Norbera bere arloan aditua izan arren, batzuetan bere inguruan ez ditu bere ezagutzak erabiltzen.)

  • Geroa, alferraren leloa.

    (Norbaitek egin beharrekoak egin beharrean beste zerbait egitea nahiago duenean, geroago egiteko uzten du, eta gehienetan etorkizunean egin gabe gelditzen da.)

  • Gogoa den tokian, aldaparik ez.

    (Egiten ari garena gustuko dugunean eta gogoz egiten dugunean, errazago egiten ditugu ekintzak,

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal atsotitzak, esamoldeak, sinonimoak eta antonimoak" »

Euskarazko hitz eta esamolde arrunten glosarioa

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua4,35 KB

Hitz eta Esamoldeak

Akitu
nekatu, leher egin, abaildu, lur jota, unatu
Aditzen
entzuten
Afera
arazoa, auzia
Ahalegintzen
saiatzen
Ahaideen
senideen
Algara
barre handiak, karkaiak, barre oihua
Amaraun
armiarma-sarea
Amarru
engainu, azpijoko, iruzur
Amatatu
itzali, iraungi, isiotu
Amorru
gorroto, haserre bizi, sumin, ernegu
Anabasa
nahasketa, nahaspila
Antzina
aspaldi, behiala
Aipatu
esan, aitatu
Arrastoa
aztarna, lorratza
Atzeman
harrapatu, aurkitu
Atzinean
aurrean
Axola
arduratu, inporta
Bazter
ertz, alde, alderdi, inguru, zonalde
Behaztopatu
estropezu egin
Begirunea
errespetu, estimua, adeitasuna
Bebarruak
ataria, ezkaratza
Burutik egin
erotuta, zoratuta, burutik joanda
Erran
esan
Erruki
gupidaz
Erdietsi
eskuratu, lortu
Etekin
irabazi, mozkin
Gaiztotu
txartu, okertu
Gauzatu
egin, burutu
Goibeltzen
tristatu,
...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko hitz eta esamolde arrunten glosarioa" »

Euskal literatura: baliabide literarioak eta egile klasikoak (Etxahun, Iparragirre)

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,6 KB

Baliabide Literarioak

  • Onomatopeia: din-don.
  • Aliterazioa: letra baten errepikapena.
  • Sinonimia: ideiak azpimarratzeko sinonimoak pilatzea.
  • Asindetoa: bizitasuna lortzeko, juntagailuak kentzea.
  • Anafora: esaldi hasierak errepikatzea.
  • Paralelismoa: egitura sintaktikoa errepikatzea.
  • Konparaketa: antza duten bi elementu, bata erreala eta bestea irreala, elkarren artean parekatzea.
  • Metafora: elementu erreala gertuko duen irreal batekin berdintzea.
  • Metonimia: nolabaiteko erlazioa izanda, hitz baten ordez bestea erabiltzea.

Bizenta Mogel (1782-1854)

Ipuin onak.

Pierre Topet "Etxahun" (1786-1862)

Olerki autobiografikoak

Etxahunen bizitza gaitzat duten kantuak dira: Ahaide delezius huntan, Bi berset dolorüsik, Mündian malerusik, Ürx'aphal bat...

Olerki satirikoak

Askoren...

Jarraitu irakurtzen "Euskal literatura: baliabide literarioak eta egile klasikoak (Etxahun, Iparragirre)" »