Beste ikastaroak mailako Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Euskal poesia modernoa: testuinguru historikoa eta ezaugarriak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,43 KB

Euskal poesia modernoa: laburpena

Beitiaren poemak Euskal poesia modernoaren hasiera erakusten du (herrien kezkak: foruen galera, etab.). 1876tik gerra arte erromantizismo abertzaleak nagusi izan ziren.

Hasierako aroa (1876–gerra arte)

Ezaugarriak:

  • Gizakiaren nagusitasuna.
  • Norbanakoaren "Ni" munduko ardatz gisa.
  • Herri bakoitzak bere nortasuna.
  • Abertzaletasuna.
  • Izadia idazlearen sentimenduen islatzat hartzea.
  • Iragana eta sentimendu negatiboak.

Gaiak: maitasuna, gizakiaren patu tristea eta nitasuna.

Testuinguru — politika eta kultura

Politika: Foruen galerak euskaldunak soldadusera egitera derrigortu zituen.

Kultura: Karlistaldien porrotek euskaldunak kulturagatik eta hizkuntza zaintzaz gehiago ardurarazi zituzten.

XX. mendea eta euskal olerkigintza

XX....

Jarraitu irakurtzen "Euskal poesia modernoa: testuinguru historikoa eta ezaugarriak" »

Euskal antzerkia: oinarrizko kontzeptuak, herri antzerkia eta pastoralak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,13 KB

Oinarrizko Kontzeptuak

Eduki motaren arabera

  • Tragedia: Protagonistek amaiera gaiztoa dute. Bukaera tragikoa; heriotza.
  • Komedia: Umorezko antzerkia.
  • Drama: Tragediako eta komediako elementuez osatua.

Egituraren arabera

Narrazioaren osagai berak ditu:

  • Hasierako egoera: Non eta noiz gertatzen den azaltzen du.
  • Arazoa: Hasierako egoera aldatzen duen edozein ekintza edo gertakariren bidez aurkezten da.
  • Ekintzak: Arazoaren ondoriozko emaitzak dira. Pertsonaien erreakzioak ere ekintzen sailean kokatzen dira.
  • Ondorioa: Ekintzen amaiera da. Gertaeren artean beti da bat besteekiko nabarmentzen dena, eta arazoei irtenbidea ematen diena.
  • Bukaerako egoera: Obra ixtean lortzen den egoera.

Barne-egiturak trama eta argumentua garatzen ditu. XVI. eta XVII. mendeetan zehar,...

Jarraitu irakurtzen "Euskal antzerkia: oinarrizko kontzeptuak, herri antzerkia eta pastoralak" »

Garoa (Txomin Agirre) eta Itzulera baten istorioa (Martin Ugalde): azterketa literarioa

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua5,51 KB

Garoa (Txomin Agirre, 1912)

Sarrera eta testuinguru historikoa

Aztergai daukagun pasartea Txomin Agirrek (1864-1920) idatzitako Garoa eleberriari dagokio, 1912an argitaratua. Agirre apaiz eta idazlea ohiturazko eleberri apologetiko edo idealizatzailearen arkitekto nagusia da. Auñamendiko lorea (1898) lanaren ondoren (lehen euskal eleberritzat hartua), itsasoko bizitza islatu zuen Kresala (1906) idazlanean, eta mendiko zein baserriko mundua Garoa maisulanean.

Testuingurua: 1876an foruak deuseztatu ondoren, euskal gizarte tradizionalak krisi identitario sakona jasan zuen. Industrializazio masiboak, hiritartzeak eta immigrazioak euskararen esparru soziala txikitu eta hirietan burgesia handi erdalduna sortu zuten. Giro honetan, Euskal Pizkundea eta...

Jarraitu irakurtzen "Garoa (Txomin Agirre) eta Itzulera baten istorioa (Martin Ugalde): azterketa literarioa" »

Iritzi-artikuluaren analisia: egitura, modalizazioa eta hizkuntza baliabideak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,88 KB

Sarrera eta Testu Mota

Testu-mota: Idatzitako eta izendun testua argitaratzen da. Testu-motari dagokionez, argudio-testua da; izan ere, bere helburu komunikatiboa iritzia adieraztea, hausnararaztea eta iritzia aldarrikatzea da. Testu motari dagokionez, albistea edo iritzi-artikulua da, non iritzi pertsonala ematen den.

Igorleak bere iritzi gisa plazaratzen du. Hori horrela, puri-purian dagoen gaia da. Tesiaren egitura hainbat modutan ager daiteke: hasierakoa, induktiboa, zirkularra edo errepikatua. Testuak hiru zatiko egitura du: sarrera (paragrafo batzuetan), argudioen gorputza eta amaiera.

Modalizazioa eta Hizkuntza Baliabideak

Bestalde, modalizazioari dagokionez, subjektibotasun adierazleak nabarmenak dira. Aditz-denborak adierazlea, ahalera,...

Jarraitu irakurtzen "Iritzi-artikuluaren analisia: egitura, modalizazioa eta hizkuntza baliabideak" »

Nire Maiteari: Asko Maite Zaitut

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua1,9 KB

Kari, asko maite zaitut.

Bueno, ba karta honekin esan nahi dizut asko maite zaitudala, eta jakin dezazun asko maite zaitudala, maitea! Zu zarela nire bizian gertatu zaidan gauzarik onena, maitea!! Zu zara momentu tristeetan irribarre bat ateratzen didan pertsona, zu zara niri egunero poztasuna ematen didana, eta zure alboan inor baino pozago egoten naiz.

Egunero goizeko zortzietan esnatzen naizenean, zu noiz ikusiko zaitudan pentsamenduarekin altxatzen naiz, gosaltzen zurekin pentsatzen egoten naiz, eta horrela egun osoko ordu, minutu eta segundoak.

Egunero zortziak eta hogeita bostean zure etxera joaten naizenean, irrikaz joaten naiz, badakidalako nire bizitzako neska ikusiko dudala, eta horrek eguna alaitzen dit. Eta justu atea zabaltzen den...

Jarraitu irakurtzen "Nire Maiteari: Asko Maite Zaitut" »

Euskarazko morfologia: morfema, estema, afixuak eta analisi morfologikoa

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua8,06 KB

Morfologiaren Oinarrizko Kontzeptuak

1. Zein datu-motatarako izan daiteke egokia "item-eta-prozesua" hurbilketa morfologikoa?
Hurbilketa hau bereziki erabilgarria da lagune, mendie eta etxea alderatzen baditugu. Prozesua bakarra da: "definitua/artikuluduna egin", eta /-a/ segmentua gehitzen zaio. Segmentu hori modu desberdinetan gauzatzen da testuinguruaren arabera, baina funtzio bakarra du.

2. Zer du "zendu" hitzak aipagarririk?
Forma jokatu batetik (zen) sortutako hitz berri bat dela; euskaraz gutxitan gertatzen den fenomenoa da hori.

3. Eman morfemaren definizio bat.
Funtzio gramatikala duen hizkuntzaren zati txikiena da. Morfema hitz oso bat izan daiteke (adibidez, esku), edo hitz baten zati esanguratsu bat (adibidez, etorriko hitzaren -ko).
Beste

...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko morfologia: morfema, estema, afixuak eta analisi morfologikoa" »

Euskararen egoera soziolinguistikoa, elebitasuna eta diglosia: laburpena

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua5,31 KB

1. EAEko egoera soziolinguistikoa

Euskal Herriko egoera normalizazio-prozesu konplexu batean murgilduta dago. Helburu nagusia herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea da, euskara gizarteko alor guztietara hedatuz. Hala ere, diglosia-egoera argia da: gaztelania da hizkuntza hegemonikoa eremu gehienetan, eta euskara, nahiz eta eskolatzearen bidez hedatu den, eremu murritzagoetan bizi da.

Gizartea anitzagoa da immigrazioak ekarritako hizkuntza-aniztasuna dela eta, eta erronka nagusia euskara eremu formaletatik informaletara pasatzea da, herritarren aktibazioaren eta hizkuntzarekiko atxikimenduaren bidez, euskararen erabilera eguneroko bizitzan sustatuz eta euskal gizartearen kohesioa indartuz gaur egungo testuinguru global honetan.

2. Elebitasuna:

...
Jarraitu irakurtzen "Euskararen egoera soziolinguistikoa, elebitasuna eta diglosia: laburpena" »

Hizkuntzalaritza kontzeptuak: kontsonanteak, pragmatika eta semantika

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua4,29 KB

Hizkuntzalaritza Kontzeptuak

Kontsonanteen Sailkapena (Adibideak)

  • [p]: herskari, ezpainbikari, ahoskabe
  • [b]: herskari, ezpainbikari, ahoskari
  • [t]: herskari, hortz, ahoskabe
  • [d]: herskari, hortz, ahoskari
  • [c]: herskari, sabaikari, ahoskabe
  • [k]: herskari, belare, ahoskabe
  • [g]: herskari, belare, ahoskari
  • [q]: herskari, ubular, ahoskabe
  • [m]: sudurkari, hortzarte, ahoskari
  • [n]: sudurkari, hortzarte, ahoskari
  • [r]: dardarkari, hortzarte, ahoskari
  • [f]: igurzkari, ezpain-hortz, ahoskabe
  • [v]: igurzkari, ezpain-hortz, ahoskari
  • [s]: igurzkari, hortzarte, ahoskabe
  • [z]: igurzkari, hortzarte, ahoskari
  • [x]: igurzkari, belare, ahoskabe
  • [h]: igurzkari, glotal, ahoskabe
  • [j]: hurbilkari, sabaikari, ahoskari
  • [l]: alboko, hortzarteko, ahoskari
  • [w]: hurbilkari, ezpainbikari, ahoskari

Ez

...
Jarraitu irakurtzen "Hizkuntzalaritza kontzeptuak: kontsonanteak, pragmatika eta semantika" »

Haurren hizkuntza-jabekuntza goiztiarra: garapen etapak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,63 KB

Hizkuntzaren Jabekuntza Goiztiarra

Hizkuntzari dagokionez, gaitasun unibertsala dago; gizaki guztiok jaiotzez daukagu hizkuntza bat ikasteko ahalmena. Umeak bere “sistema” (hizkuntza batez jabetzekoa) martxan jartzeko estimuluak jaso behar ditu. Umeak gai dira bereizteko bai beren hizkuntza bai beste edozein, umea baitator gaiturik munduko edozein hizkuntzaz jabetzeko.

Denborak aurrera egin ahala, umeak unibertsaltasuna galtzen du: batetik, ez da munduko edozein hizkuntzaz jabetzeko gai; bestetik, zezeltzean bere amaren hizkuntzarantz hurbiltzen joaten da poliki-poliki.

1. Lehen Hotsak (0-2 hilabete)

  • Haurraren garuna gai da hots bat bi hotsen artean antzemateko.
  • Ikusmen bidezko informazioak ere parte hartzen du.
  • Haurra hitz bat artikulatzeko
...
Jarraitu irakurtzen "Haurren hizkuntza-jabekuntza goiztiarra: garapen etapak" »

Eskutitz ereduak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua1,99 KB

A-Aholkuren-gomendio/agian-beharbada-akaso/adats-hilaje/ailegatzen-iristen-heltzen/akigarri-nekagarri/asmatu-igorri/aritzen da-jarduten du/ axolatu-arduratu-kezkatu/arineketan-korrika-atxintxika/arrastoak-aztaruak/ amoranteren-maitaleren bat/aroa-uztaila/antzutasuna-agortasuna/ ahur-konkabo/aldendu-urrundu/B-Begira-bea/behatuko-begiratuko/bazter auzo-herritik kanpo/ bidazti saldo-bidaiari ugari/bart-atzo gauean/boltsan-pez/biluzi-biluz gorritu/D-doi doi-juxtu juxtu/E-ene-nire/ehorzketan-lurperatze/errainuek-izpiek/erortzen-jausi/ezkila-kanpai/F-Ferdeskaz-berdexka/famatu-ospetsu/estazio-geltoki G-galtzera-desagertzera/ gatazkarik-borrokarik/ geldotan-mantsotan/gainerako-gakontzeko/ galdetuaz-itonduz/gutuna-eskutitz/gertaera-jasoera/gorolditzen-
...
Jarraitu irakurtzen "Eskutitz ereduak" »