Sujuntiboak euskal gramatikan: erabilera eta perpaus osagarriak
Laburpena
Testuak euskarazko subjuntiboaren funtzioa azaltzen du: gogoa, nahia, desioa, eskaera eta agindua adierazteko erabiltzen den aditz modua da. Perifrastikoak, EDIN eta EZAN laguntzaileekin, eta -(e)la eta -(e)n menderagailuak aztertzen ditu. Halaber, perpaus jokatugabeen eta subjuntiboaren arteko aldea eta gobernatzaile motak azaltzen ditu.
Funtsezko puntuak
- Subjuntiboa aditz modu bat da, gogo, borondate, desio, subjektibotasun eta aginduarekin lotua.
- Aditz perifrastikoetan subjuntiboa EDIN eta EZAN laguntzaileekin adierazten da.
- Perpaus osagarrien menderagailu nagusia -en da; -ela, berriz, eskaera edo agindua adierazten duten predikatuekin erabiltzen da.
- Aditz nagusiaren eta subjuntiboko perpausaren subjektua bera denean, perpaus jokatugabea (-tzeko) erabil daiteke.
- Subjektuak erreferentziakide ez direnean, subjuntiboa erabiltzen da: zuk barazkiak jan ditzazula esan diot.
- Subjuntiboko osagarria eskatzen duten gobernatzaileak sei motatakoak izan daitezke: nahia, eskaera, iritzia, agindua, ESAN tankerakoak eta lokabeak.
Sujunktiboa, indikatiboa edo ahalera diren moduan, aditz modu bat da, hain zuzen ere, gogo, borondate, desio, subjektibotasun eta aginduarekin zerikusi estua daukan modua.
Perifrastikoak erabiltzen dira SUBJUNTIBOAK adierazteko eta laguntzailea *edin eta *ezan
aditzen ez-ahalezko moduak erabiltzen dira, -KE gabeak, alegia ondoan
, -eN edo –eLA menderagiluekin (dadila; , dezala...)
a)[Bakea egon dadin] nahi dutà osagarri subjuntiboa + nahia adierazten duen aditza.
-(e)la atzizkia subjunktibozko aditzarekin elkarrekin ere joan daiteke.
Perpausak horrelako egitura izango lukeà [[perpausa…[aditza+subjunktiboa] ]-(e)la]
a)[Klasera joan nadila] agindu dit amakà honetan agindu edo eskarizko kutxua duen esaldi honetan, [subjunktibo + -(e)la] perpaus osagarria azaltzen da.
Azkenik eman dudan adibidea NAHI IZAN aditzaren osagarri moduan ere eman daiteke:
a)[Klasera joan nadin] nahi du amakà nahia, desio kutxua du. Perpaus honek ez du onartzen aditz nagusiko sunjektu bera izatea. Hau da, aditz nagusiak eta subjuntiboko perpausak subjektu bana dute: hark – ni
Aditz bien subjektua bera denean, perpaus jokatu gabeak erabil ditzakegu.
Aditz trinkoak subjuntibozkoetan:
a)Aitak amari semeari buruz:
-Bi aste daramatza kalera irten gabe. Doala kalera behingoz! (kalera joan dadila behingoz).
Aditz perifrastikoetan subjuntiboak EDIN eta EZAN aditz laguntzaileak ditu. Baina honek ez du esan nahi aditz forma guztiak subjuntiboak direnik: daiteke, dezake…ahalerak dira. “Doala kalera” adibidean, subjunktibo kutxua –(e)la atzizkiak ematen dio eta ildo berean “joan zaitezen” tankerako bat agertuz gero, -(e)n- ek emango lioke subjunktibotasuna perpausari.
Perpaus osagarrien menderagailuei dagokienez, -en eta –ela menderagailuak ikusi ditugu. Bietatik gehien erabiltzen dena –en da. Bestea, predikatu batzuekin soilik, funtsean, eskaera edo aggindua adierazten dutenekin. Hala ere, askotan bata zein bestea erabil ditzakegu.
Bestalde, perpaus jokatugabe moduen ere eman daitezke subjunktiboak. Ildo honetan, perpaus nagusiko eta mendeko perpauseko subjektua erreferentzikide denean, perpaus jokatugabea erabiltzen dugu:
-tzeko aditz jokatugabea erabiliz, esate baterako: zuk barazkiak jateko esan diot jantokikoari.
Subjektuak errefentziakide ez direnean, subjunktiboa erabiltzen dugu: zuk barazkiak jan ditzazula esan diot jantokikoari.
Beraz, subjuntiboko osagarria eskatzen duten gobernatzaileak mota askotakoak izan daitezke:
a)Gogo jarrera adierazten dutenak (nahia edo desioa): Lana aurkitu dezazun opa dizut.
b)Eskaera edo erregutzea adierazten dutenak: Gramatikako etxerako lanak egin ditzazula eskatzen dizut.
c)Hiztunaren iritzi-jarrera adierazten dutenak (beharrezkoa da, komeni izan…): Beharrezkoa da etxerako lanak egin ditzazun.
d)Agindua adieraz dezakete: Patatak jatea debekatu dit amak.
e)ESAN tankera duten aditzak, aginte perpausen mendean: Aurrelariari baloia pasa diezaiodala esan dit entrenatzaileak.
f)Perpausak lokabe itxura duenean eta gobernatzailea isilik dagoenean: On egin dagizuela guztioi! Esaldi honetan opa dizuet zentzua duen gobernatzaile bat dagoela espero dugu.
Subjuntiboak perpaus ez jokatuen bidez ere eman daitezke. Adibidez:
a)Plastikoa altxatzeko agintzen dizut. (altxatu dezazun)
b)Atea ixtea besterik ez duzu. (itxi dezazun)
c)Tutoretzetara joatea funtsezkoa da. (joan gaitezen)
Aurreko adibideez gain, “nahiago izan” edo “hobe izan” tankerako predikatuak baldintzan (alegian) erabili ditzakegu subjuntibozko perpausak emateko. Adibidez:
a)Hobe genuke partidua irabaziko bagenu.
b)Nahiago zenuke Superman izango bazina.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zer da subjuntiboa euskaraz?
Subjuntiboa aditz modu bat da, gogo, borondate, desio, subjektibotasun eta aginduarekin lotua dagoena. Indikatiboaren eta ahalerako moduaren ordez erabiltzen da.
Zein laguntzaile erabiltzen dira aditz perifrastikoetan subjuntiboa adierazteko?
Aditz perifrastikoetan subjuntiboa adierazteko EDIN eta EZAN laguntzaileak erabiltzen dira. Hala ere, forma guztiak ez dira subjuntiboak; batzuk ahalerak dira, esaterako daiteke edo dezake.
Noiz erabiltzen da -tzeko aditz jokatugabea subjuntiboaren ordez?
Aditz nagusiaren eta mendeko perpausaren subjektua bera denean erabiltzen da -tzeko aditz jokatugabea. Subjektuak ez badira berdinak, subjuntiboa erabiltzen da.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.