Primo de Riveraren diktadura eta II. Iraultza Demografikoa Euskal Herrian

Historia2,65 KB

Sistemaren amaiera eta Primo de Riveraren diktadura

Sistemaren gainbehera (1917tik aurrera)

1917az geroztik, sistema konstituzionala gainbeheran sartu zen. Nahasmen sozial handia zegoen eta industriako proletarioen kopurua izugarri handitu zen. Egoera larria jasanezina bihurtu zen. Annualen porrot egin zuen Espainiak, eta hor amaitu zen etapa hau.

Primo de Riveraren diktadura (1923-1930)

Gobernuaren buruzagitza Miguel Primo de Riverak izan zuen bere esku, 1923tik 1930era. Estatu-kolpe bat emanda eskuratu zuen agintea. Direktorio militarra izan zen agintean. Primo de Riverak herrialdea militarizatu nahi izan zuen; horrela, aurre egin nahi zien gizarte-gatazkari eta terrorismoari, Marokoko gerrari, politikaren modernizazioari eta katalanismoari.

  • Bigarren etapa (1925-1927): Fase hartan lortu zuen gailurra diktadoreak.
  • Azken fasea (1927-1930): Erregimena desmilitarizatzeko eta estatu berria sortzeko ahaleginak izan ziren gertaera aipagarrienak.

II. Iraultza demografikoa Euskal Herrian

Araba eta Nafarroako biztanleria oso motel hazten ari zen bitartean, Gipuzkoa eta Bizkaiko biztanleriak hazkunde ikaragarria izan zuen. Bizkaian, XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen lehenengo hamarkadetan, aldaketa demografiko handiak gertatu ziren industrializazio-ereduaren ondorioz; berori, meatzeetako ustiapenean eta geografikoki kontzentratuta zeuden industria handietan oinarrituta zegoen.

Migrazioa eta hazkunde demografikoa

Gaztelako probintzietatik eskulan ugari iritsi zen, eta horrek hazkunde demografiko handia eragin zuen Bizkaian eta Gipuzkoan. Iraultza demografikoaren hasiera Bilboko itsasadarraren ezkerraldean bildu zen, eta heriotza-tasa asko handitu zen hauengatik: lan-baldintza txarrak, elikadura txarra eta higiene falta.

Jaiotza-tasa eta ezkontza

Meatzeetan eta industriaguneetan, bereziki, zelibatua asko jaitsi zen, eta lehenengo ezkontzaren adina ere bai. Jaiotza-tasa gora egin zuen, baina ez zen berdin gertatu klase burges dirudunen artean; horiek eredu modernorako trantsizio demografikoa hasi zutelako, metodo antikontzeptiboen erabilera kontzientearen bitartez.

Osasun- eta lan-baldintzak

Osasun- eta lan-baldintza gogorrek langile-mugimenduaren garapena sustatu zuten, eta hirietan eta lantegietatik hurbil ospitaleak eraiki ziren. XIX. mendearen bukaeran, edateko uraren zerbitzuak hobetu ziren, eta horrek zenbait gaixotasunen murrizketa ekarri zuen, uraren eta janarien bidez kutsatzen zirelako. Heriotza-tasa behera egin zuen XX. mendearen lehenengo hamarkadan; jaiotza-tasak, berriz, 1925etik aurrera egingo zuen behera.

Deskargatu

PDF Word HTML