Espainiako Independentzia Gerra eta Gertaera Politikoak

Historia4,03 KB

Independentzia Gerra: Independentzia Gerra 1808-1814 bitartean gertatu zen. Espainiako errege-familia Frantziarantz abiatu zen, bertan Napoleonekin elkartu behar zuten. Horren aurrean, madrildarrak asko haserretu ziren eta 1808ko maiatzaren 2an hiriburua okupatzen zuten frantziar indarren aurka altxatu ziren.

Gerraren faseak

1. Erresistentzia okupazioari

Espainiarren erresistentziak, hasierako unean, Napoleonen proiektuak zapuztu zituen. Hiriak hartzea erraza izango zela pentsatu arren, Zaragozak erresistentzia egin zuen. Setiatutako Gironak erasoari eutsi zion eta Frantziarekin zeuden hornikuntza-bideak hautsi zituen. Duptonen armadak Andaluzia menperatu behar zuen, baina Castaños jeneralaren armadaren (milizia) aurrean porrota izan zuen eta Bailénen errenditu behar izan zuen (Napoleonek lehorrean izandako lehen porrota). Jose I.a, Napoleonen anaia, Madrilera iritsi berri zegoen, eta Gasteizera erretiratu zen. 1808ko urrian, Iberiar penintsula osoan, frantziarrak Nafarroan, EAEn eta Gironako iparraldean baino ez zeuden.

2. Frantziarren erreakzioa eta okupazioa (1808-1812)

Ordutik aurrera, gerrak dimentsio handiagoa lortu zuen, Napoleonek espainiar erresistentzia behin betiko zapaldu nahi baitzuen. Jeneral ospetsuenek lagunduta, enperadorea Espainian sartu zen, 250.000 gizonezko armadaren buru.

Frantziarren aurrerapena irmoa izan zen, eta aste gutxiren buruan Jose Bonaparte Espainiako hiriburura itzuli zen. Batzorde Zentralak goi-lautada utzi eta Sevillara jo zuen, ondoren Cadizera.

Gerrillaren eginkizun erabakigarria

Armada inbaditzailearen aurrean gutxiagotasun militarra zuenez, espainiarrek borrokan aritzeko modu berritzailea hartu zuten: gerrilla. Soldadu ohiak, boluntario zibilak eta bide-lapurrak zeuden talde horietan, eta ustekabean erasotzen zuten ekintza azkarren bidez. Herri eta hirietan gerrillarien taldeak sortu ziren, gatazkaren eraginez desagertutako botere politiko eta administratiboak ordezteko.

Frantziarrek hiriak menperatu zituzten, baina zelaia gerrillen ondarea izan zen. 1809tik penintsula osoan hedatu ziren, helburua atzeguardiako goarnizio txikiak, hornikuntza-karabanak eta nekearengatik edo zaurituengatik atzean geratutako soldaduak izaten ziren. Frantziarrek ez zuten gerrillak likidatzea lortu.

3. Frantziar armadaren porrota eta Espainia uztea

1812ko udaberrian, gerrak behin betiko bira eman zuen. Napoleonek Espainian tropa ugari utzi behar zituen, Errusiaren aurkako gerran geroz eta beharrezkoagoak izan arren. Wellington jeneralak, tropa britainiar, portuges eta espainiarren buru zela eta gerrillariek lagunduta, frantziarrak Arapilesen garaitu zituen. Salamancatik hurbil, Andaluziatik kanporatu eta Madrilen sartu zen. Josef I.ak hiria utzi behar izan zuen. Napoleon Alemanian garaitu zutenez ere, Fernando VII.arekin akordio bat lortu eta azken horri Espainiako koroa itzuli zion Valençaiko Itunaren bidez.

Gertaera politikoak

Nortzuk zeuden agintean?

Karlos IV.ak ezin zituen erabakiak hartu. Espainiatik alde egin zuen momentu garrantzitsuetan, eta inork ezin zion aitorpenik erakutsi. Agintean zegoenean, ez zion Frantziari eraso egin, nola jokatu ez zekielako.

Jose Bonaparte Napoleonek jarritako erregea izan zen, frantziarra eta erasotzaileen ordezkaria. Frantsestuek, espainiar talde minoritario bat, Espainiak erreforma bat behar zuela konbentzituta zeuden. Hauek ilustratuak ziren (XVII. mendeko ideologia, erreformen alde dagoena eta arrazoimenaren inguruan dabilena). Hauek, frantsesen aurrean zer eginik ez zegoela ikusita, lanpostua gorde nahi zuten. Talde hau noble txikiz, burgesez, lanbide liberalak zituzten pertsonez eta funtzionarioez osatuta zegoen.

Baionako Konstituzioa

Baionako Konstituzioan, Napoleonek, Joserekin batera, aristokrata espainiar batzuen laguntzarekin, dokumentu bat landu zuten lege erreforma liberalak abian jartzeko. Hau berez ez da konstituzioa, Napoleon berak egin baitzuen, erregimen zaharrarekin amaitzeko helburuarekin. Herritarrek ez zekiten noren alde egin.

Deskargatu

PDF Word HTML