Aro Garaikidearen hastapenak: Industria eta Liberalismoa

Historia6,2 KB

1. Hazkunde demografikoa eta nekazaritzaren hedapena

XVIII. mendearen erdialdetik aurrera gertatu zen Britainia Handian.

Arrazoiak:

  • Elikagaien ekoizpenaren gorakada.
  • Higienaren eta medikuntzaren aurrerapenak.

Ondorioak:

  • Heriotza-tasak behera egin zuen.
  • Jaiotza-tasa mantendu edo zertxobait igo egin zen.
  • Bizi-itxaropena luzatu zen.
  • Eskariaren eta populazioaren hazkundea: janarien eskariaren eta nekazaritza-produktuen prezioaren gorakada.

Nekazaritzako aldaketak:

  • Jabetza pribatua (lurra).
  • Laborantza-metodoak eta teknika berriak:
    • Mekanizazioa.
    • Lugorriaren ezabaketa (sistema berriak).

2. Makinismoaren garaia

Makinak oso sinpleak ziren, baina eraginkorrak:

  • Produkzioaren gorakada.
  • Ekoizpenaren prezioaren beherakada.
  • Gizakiaren indarrez funtzionatzen zuten.
  • Energia hidraulikoaren indarrez.
  • Lurrun-makinak erabiliz.

Fabrikazio-sistema da, mekanizazioaren ondorioz langileak eta makinak fabrika handietan biltzen dira.

Asmakuntzak:

  • Anezka hegalaria.
  • Irauteko makina berriak.
  • Ehundegi mekanikoak.

Burdinez eta altzairuz ekoizten da.

3. Kapitalismo industriala

Liberalismoaren printzipioak:

  • Norbanakoaren interesa eta ahalik eta etekin handiena bilatzea dira ekonomia bultzatzen duten indarrak.
  • Guztien interesak merkatuan orekatzen dira prezioen mekanismoaren bidez, eskaintza eskariari egokitzen baitzaio.
  • Estatuak ez du esku hartu behar ekonomiaren funtzionamenduan.

Bankuen papera:

Bankuak bitartekariak dira; aurreztaileen eta inbertitzaileen arteko bitartekariak bihurtu ziren.

Sozietate anonimoa:

Enpresa handi batek diru asko behar duenean, bere kapitala hainbat zatitan banatzen du ("akzioak").

4. Bigarren fasea

Britainia Handian, Alemanian, Estatu Batuetan eta Japonian.

  • Petroleoa eta elektrizitatea.
  • XIX. mendearen amaieran hasi zen industria-antolaketa berria, taylorismoa deitzen dena.

Ezaugarriak:

  • Lana katean egiten da.
  • Produkzio-prozesua banatu egiten da.
  • Zehaztasun handiko makinak erabiltzen dira.
  • Langile bakoitzak prozesuaren zati oso zehatz bat egiten du.

Industria-kontzentrazioa:

Berrikuntza teknologikorako kapital handiak, inbertsio handiak eta diru asko behar da.

  • Trust: Enpresa ezberdinak elkartu eta bat sortu.
  • Kartel: Zenbait enpresaren arteko akordioa.
  • Holding: Enpresa eta banku talde batek beste enpresa batzuen akzioen gehiengoa kontrolatzen duen finantza-taldea.

5. Gizarte industrial berria

Ezberdintasun sozialak ez ziren ezartzen jaiotzaren arabera, baizik eta aberastasunaren arabera.

Klaseak:

  • Burgesia:
    • Burgesia handia: bankariak, errentadunak, lantegi handietako jabeak.
    • Erdi mailako burgesia: profesional liberalak, goi-mailako funtzionarioak eta merkatariak.
    • Behe mailako burgesia: langile txikiak, dendariak eta artisauak.
  • Proletalgoa:
    • Fabriketako langileak eta hirietan zeuden beste soldatapeko langileak.
    • Langileen lan-baldintzak kontrolatzeko ez zegoen legerik, eta, ondorioz, lan-baldintzak oso gogorrak ziren.

Langile mugimenduaren etapa ezberdinak:

  • Ludismoa: Langileek protesta moduan makinak apurtzen zituzten.
  • Langileen artean klase-kontzientzia sortzen da.
  • Elkarri laguntzeko elkarteak sortzen dira.
  • Lehenengo sindikatuak Britainia Handian sortu ziren.

6. Cadizko Gorteak

Baionako abdikazioen ondoren agintea hutsik zegoelako eta Espainian frantsesek okupatu gabeko lurralde bakarra zelako gertatu zen Cadizen.

Lana:

  • 1812ko Konstituzioa.
  • Antzinako Erregimena deuseztatzeko legeak:
    • Jaun-erregimenak deuseztatu.
    • Gremioak deuseztatu.
    • Inkizizioa eta tortura ezabatu.
  • Espainiar guztiak legearen aurrean berdinak izatea.

Konstituzioaren definizioa:

Konstituzioa zuzenbide-estatuaren oinarrizko printzipioak biltzen dituen legea da.

Ezaugarriak:

  • Nazio-subiranotasuna.
  • Botere-banaketa.
  • Gizonezkoen sufragio unibertsala.
  • Eskubideen adierazpen zabala.

7. Absolutismoaren eta liberalismoaren arteko tirabira

  • 1814an itzuli zen Fernando VII.a.
  • Erregeak absolutismoa berrezarri zuen eta Cadizko Gorteek egindako guztia indargabetu zuen.
  • Liberalek 1812ko Konstituzioa erregeak zin egin zezala nahi zuten.

Ondorioak:

  • Liberalek matxinadak egin zituzten egoera aldatzeko asmoz; gehienek porrot egin zuten.
  • Hirurteko Liberala (1820-1823):
    • Riego koronela.
    • Erregeak 1812ko Konstituzioa onartu, amnistia dekretatu eta hauteskundeetara deitu behar izan zuen.
    • Aliantza Santuak Frantziako armada (San Luisen Ehun Mila Semeak) bidali zituen, eta liberalak garaitu ondoren Fernando VII.a errege absolutista bezala berrezarri zuen.

1823-1833: Absolutismoaren hondamena

  • Liberalismoaren zapalkuntza.
  • Egoera ekonomiko larria:
    • Frantziaren kontrako gerra.
    • Amerika kolonietako independentzia.
  • Zerga-erreforma: pribilegiatuek ordaindu.
  • Gatazka dinastikoa:
    • Liberalak: Isabel II.aren alde.
    • Absolutistak: Karlos Mª Isidroren alde (anaia).

8. Isabel II.aren etapa

  • Alderdi liberal moderatuak: kontserbadoreak eta zentralistak (aristokrazia, eliza eta goi-burgesia).
  • Narváez jenerala deitzen zen gobernuburua.
  • Estatu eta udal administrazioa bateratu eta zentralizatu.
  • Zergak zentralizatu.
  • Kode Penala osatu.
  • Guardia Zibila sortu.

1854-1856: Biurteko Aurrerakoia

  • Aurrerakoiak eta Batasun Liberala (O'Donnell eta Espartero).
  • Erreforma politiko eta ekonomikoak:
    • 1837ko Konstituzioa.
    • Madozen desamortizazioa.

Deskargatu

PDF Word HTML