Geologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Unibertsoa, Lurra eta Eguzki Sistema: laburpen eta oinarrizko kontzeptuak

Geologia-n eguneratua3,13 KB

Gure Galaxia: Esne Bidea

Gure galaxiari Esne Bidea deitzen zaio.

Izarrak eta Eguzkia

Izarrek beren argia eta energia dute. Gure izarraren izena Eguzkia da, handiena.

Planetak eta Lurra

Planetek izar baten inguruan biratzen dute. Gu bizi garen planetak Lurra du izena.

Asteroideak

Asteroide batek planeta bat jotzen duenean, kraterrak sortzen dira. Asteroideek izar baten inguruan ematen dute bira.

Kometak

Kometek Eguzkiaren inguruan ematen dute bira.

Eguzki Sistemako 8 Planetak

8 planeta daude: Merkurio, Artizarra, Lurra, Jupiter, Saturno, Urano, Neptuno.

Unibertsoa eta Big Banga

Gure unibertsoa Big Bang eztandarekin sortu zen.

Galaxiak

Galaxiek hainbat forma dituzte: kiribilak, barradunak, irregularrak, eliptikoak.

Lurraren Higidurak

Lurrak bi higidura ditu:...

Jarraitu irakurtzen "Unibertsoa, Lurra eta Eguzki Sistema: laburpen eta oinarrizko kontzeptuak" »

Plaka tektonika: Wilson zikloa eta prozesu geologikoak

Geologia-n eguneratua2,6 KB

Konbekzio-korronteak

Konbekzio-korronteak daude plakak mugitzen direlako. Sakonera handitzean tenperatura oso altua denez, astenosferako materialak gorantz doaz. Gora heltzean, hoztu egiten dira gradiente geotermikoa txikiagoa delako. Behin hoztuta, material hori beherantz doa berriro. Horrela, puntu batzuetan materiala igo egiten da eta beste batzuetan jaitsi.

Wilson zikloa

Litosfera etengabe eratzen da eta, aldi berean, suntsitu egiten da subdukzio-eremuetan. Ziklo honi Wilson zikloa deritzogu.

Deformazio tektonikoak: Failak eta tolesdurak

Failak

Estratuen eta arroken hausturak dira; askotan, tolestura baten amaiera izaten dira. Hausturaren ondoren, bi bloke geratzen dira eta bata bestearekiko desplazatzen da. Bi faila mota nagusi daude:

  • Faila normala
  • Alderantzizko
...
Jarraitu irakurtzen "Plaka tektonika: Wilson zikloa eta prozesu geologikoak" »

Lurraren barne-egitura eta plaka tektonikaren glosategia

Geologia-n eguneratua930 bytes

DORTZAL OZEANIKOA: Hondo ozeanikoan dauden bi mendulerro eta haien artean  rifta dagoen egitura da.

UHARTE ARKUA: kontinentetik urrun hobi ozeanoiko batzuetan sortzen diren sumendi uharteak dira.

HOBI OZEANIKOA: Sakonune estu eta luzeak dira.

OBDUKZIOA: Subdukzioa prosesua eta gero talka orogeno izeneko erliebea osatzen da.

SUBDUKZIOA: Plaka ozeaniko bat litozfera azpiko mantuan hondoratzeko prozezua.

OROGENOA: Litosfera kontinentala komprimitzean eta loditzean sortzen den mendikatea. Orogenesia.

RIFT: Bi kontinenteak zakabanatzean sortzen den haustura eremua da. FAILA: Arroketan sortzen den jarraitazun esa da.

ISOSTAZIA: Lurrazalaren hondoratze eta igotze bertikala.

D GERUZA: Mantuaren eta nukleaoaren arteko transizioa eratzen duen geruza.

PUNTU BEROA:...

Jarraitu irakurtzen "Lurraren barne-egitura eta plaka tektonikaren glosategia" »

Galaxien, Eguzkiaren eta planeten ezaugarriak: laburpena

Geologia-n eguneratua3,22 KB

Galaxien Sailkapena

  • Galaxia Lentikularrak: Izar-multzoek erdiko nukleo bat osatzen dute, inguruan nebulosa-diskoa dutela.
  • Irregularrak: Izar-agregakinek ez dute forma zehatzik eta nebulosa ugari dute inguruan.
  • Eliptikoak: Izar-agregakinek elipse antzeko multzoa eratzen dute. Nebulosa gutxi dituzte.
  • Espiralak: Izar-agregakinek elipse itxurako nukleoa osatzen dute, eta hortik besoak ateratzen dira. Besoetan daude nebulosak.
  • Espiral Barratuak: Izar-agregakinak nukleo luzeska bat eratuz pilatzen dira. Nukleo horretatik ateratzen dira besoak.

Galaxien Mugimenduak

  • Errotazioa: Ardatz zentral baten inguruan.
  • Translazioa: Galaxia handiago bate inguruan.
  • Hedapena: Elkarrengandik urrunduz.

Eguzkiaren Egitura

Eguzkia

  • Nukleoa: Diametroa 150.000 km. Erdiguneko geruza;
...
Jarraitu irakurtzen "Galaxien, Eguzkiaren eta planeten ezaugarriak: laburpena" »

Kanpo eragile geologikoak: ura, lurpea eta itsasoa

Geologia-n eguneratua2,67 KB

Kanpo Eragile Geologikoak

Uharrak, Ibaiak eta Ur-basak

  • Uharrak: Malda handia eta emari oso txikikoa da. Ura euria egiten duenean soilik edukitzen du.
  • Ibaiak: Emari erregularra eta bide luzea dute.
    • Goi ibilgua: Malda handiko eremua, higadura eta garraioa nagusi.
    • Erdiko ibilgua: Malda txikiagoa. Higadurak eta garraioak indarra galtzen dute, eta materiala jalkitzen hasten da.
      • Meandroak (Ibaiak dituen bihurguneak).
      • Ibai-terrazak (Ibai-ertzetan metatzen diren materialak).
    • Behe ibilgua: Malda oso txikia da. Ibaiak ez du higatzeko ahalmenik, eta sedimentuak jalkitzen ditu.
      • Delta (Ordoki horien ondorio bat, itsasgora eta itsasbeherak eragindakoa).
  • Ur-basak: Landarerik gabeko, malda piko eta lurzoru buztintsuetan higatzen du batik bat. Horren ondorioz Badland-
...
Jarraitu irakurtzen "Kanpo eragile geologikoak: ura, lurpea eta itsasoa" »

Euskal Herriko erliebearen ezaugarri geologikoak: erliebe karstikoa, buztintsua eta primarioa

Geologia-n eguneratua2,48 KB

Kareharrizko ingurua eta erliebe karstikoa

  • Poljeak: Hondo horizontaleko sakonune luzangak dira, aldapa malkartsuen erdian. Ur-lasterrek zeharkatzen dituzte, tarte batean edo osorik. Ur horiek bat-batean desagertu egiten dira sarbegietatik edo putzuetatik, eta lurpetik mugitzen dira.
  • Dolinak edo tortak: Ura gelditzen den lekuetan sortutako barrunbe handiak dira; alboan dauden beste batzuekin lotu daitezke, ubala izeneko bilbe konplexuko barrunbeak sortuz.
  • Kobazuloak: Ura iragaztean eta kareharrizko lurzoruaren pitzaduretatik galeriak eginez sortzen dira.
  • Leizeak: Lurrazala lurpeko galeriekin komunikatzen dituzten irekigune estuak dira.

Inguru buztintsua

Aro tertziarioko eta kuaternarioko harri sedimentarioek osatzen dute. Ipar eta hego goi-ordokietan,...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko erliebearen ezaugarri geologikoak: erliebe karstikoa, buztintsua eta primarioa" »

Kanpo-eragileak: izotz glaziarra, haizea eta itsasoa erliebearen eraketan

Geologia-n eguneratua5,17 KB

Izotz Glaziarraren Eraketa

Izotz glaziarra uraren zikloaren parte da. Bi prozesuren bitartez sortzen da:

  • Trinkotzea: Elur-malutak izotzezko kristal txikiz osatuta daude, eta aire asko dute. Elurra metatzen denean, presioak beheko geruzen trinkotzea eragiten du. Horrela, elur pikortsua sortzen da (aire gutxiagokoa), eta gero elur trinkoa. Prozesuak jarraitzen badu, izotz glaziarra eratuko da.
  • Urtzea eta berriro izoztea: Tenperaturak gora egiten duenean, gainazaleko elurra urtzen hasten da. Geruza horiek tenperatura baxuan daudenez, ura izoztu eta izotz bihurtzen da.

Glaziar Motak

  • Kasko glaziarrak: Poloetako eskualdeetan kontinente-eremu izugarriak hartzen dituzte, eta horietan izotz-masaren hedadura ez du topografiak mugatzen.
  • Glaziar alpetarrak:
...
Jarraitu irakurtzen "Kanpo-eragileak: izotz glaziarra, haizea eta itsasoa erliebearen eraketan" »

Mineralen ezaugarriak eta sailkapena: silikatoak eta ez-silikatoak

Geologia-n eguneratua2,76 KB

Mineralen Ezaugarriak

Mineralak honako ezaugarri hauek ditu:

  1. Naturala izatea: Laborategietan eta artifizialki sortutako substantziak ez dira mineralak.
  2. Jatorri ez-organikoa izatea: Izaki bizidunek sortutako substantziak ez dira mineralak (adibidez, azukrea).
  3. Konposizio kimiko homogeneoa izatea: Mineralaren zati guztiak substantzia berberaz osatuak egotea.

Mineral Amorfoak eta Kristalduak

Mineralen kanpoko itxura osagaien antolamenduaren araberakoa da. Horren arabera, bi mota bereizten dira:

  • Mineral amorfoak: Osagaiak ordenatu gabe dituzten mineralak dira (adibidez, agata).
  • Mineral kristalduak: Osagaiak ordenan antolatuta dituzten mineralak dira. Osagaiak horrela egoteak materia kristalinoa sortzen du.

Silikatoak

Silikatoak mineral garrantzitsuak dira:...

Jarraitu irakurtzen "Mineralen ezaugarriak eta sailkapena: silikatoak eta ez-silikatoak" »

Kanpo prozesu geologikoak eta erliebea: agente geologikoak (ura, haizea, glaziarrak)

Geologia-n eguneratua2,75 KB

Erliebearen Definizioa

Erliebea paisaiaren ezaugarri diren lurrazaleko formen multzoa da.

Kanpo Prozesu Geologikoak

Kanpo prozesu geologikoak agente geologikoek eragindako erliebe-aldaketak dira. Lau prozesu nagusi bereizten dira:

  1. Meteorizazioa: Arroka apurtzea edota arrokaren osagai diren mineralen transformazio kimikoa.
  2. Erosioa: Arroken higidura. Higiduraren intentsitatea aurretik meteorizazioa gertatu izanaren menpe dago.
  3. Garraioa: Meteorizazioaren eta erosioaren ondorioz sortutako materialak lekualdatzea.
  4. Sedimentazioa: Garraiatutako materialak metatzea.

Agente Geologikoak: Ura eta Haizea

Ura

Ibaiak

Ibilgu finkoa dute, ur-korronte iraunkor eta jarraiak dira. Uraren jatorria euria, uharrak, lurpeko urak, desizosteetan sortutako ura edo ibai txikiagotan...

Jarraitu irakurtzen "Kanpo prozesu geologikoak eta erliebea: agente geologikoak (ura, haizea, glaziarrak)" »

Erliebearen modelaketa: prozesuak eta agente geologikoak

Geologia-n eguneratua3,33 KB

Erliebearen Modelaketa

Agente geologikoek erliebearen modelaketa edo eraldaketa modu naturalean eragiten dute: higadura, garraioa eta sedimentazioaren bidez.

Higadura

Materialak jatorrizko lekutik kentzea da higadura. Meteorizazioa harrien zatiketa eta banaketa da. Higaduraren eraginkortasuna agente geologikoen energiaren eta harrien erresistentziaren araberakoa da.

Garraioa

Bi modu daude: hondoan zeharreko garraioa (klastoak hondoan zehar mugitzen dira) eta esekidurako garraioa (klastoek ez dute lurra ukitzen).

Sedimentazioa

Agente geologiko batek garraiatzeko ahalmena galdu eta klastoak leku batean behin betiko uzten dituenean gertatzen da sedimentazioa.

Agente Geologikoak eta Prozesuak

  • Haizea:
    • Partikula txikiak (adb: hondarra) garraiatzen ditu.
    • Eragin
...
Jarraitu irakurtzen "Erliebearen modelaketa: prozesuak eta agente geologikoak" »