Geologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Unitate morfoestrukturalen sailkapena: zokaloak, mendiguneak, mendikateak eta arroak

Geologia-n eguneratua3,23 KB

Unitate Morfoestruktural Motak

Erliebeak barrualdean hartzen dituen formak eta eraketak dira, eta indar tektonikoen arabera sailkatzen dira unitateak.

1. Zokaloak

  • Sorrera: Era Primarioko mendikateen erosio/higadura luzearen ondorioz eratutako lautadak edo goi-lautadak dira.
  • Materiala: Material paleozoiko oso gogorrak dira: granitoa, arbela eta kuartzita.
  • Itxura: Erliebe horizontalak izaten dira orokorrean, baina beste presio batzuen eragina badute, haien material zurrunak ez dira tolesten, hautsi egiten dira. Ondorioz, bloke bat altxatu (horst) eta bestea hondoratu (graben) egiten da, egitura germanikoa sortuz.
  • Kokapena: Penintsularen mendebaldea.
  • Adibideak: Zokalo hertziniarra.

2. Antzinako Mendiguneak edo Mazizo Zaharrak

  • Sorrera: Era Tertziarioan
...
Jarraitu irakurtzen "Unitate morfoestrukturalen sailkapena: zokaloak, mendiguneak, mendikateak eta arroak" »

Espainiako erliebe motak: inguru silizeoa, buztintsua eta kareharrizkoa

Geologia-n eguneratua3,01 KB

Inguru silizeoa

Noiz: Aro Kanbriarra eta Primarioa.

Non: Iberiar penintsularen mendebaldean, Kantabriar mendikatearen, mendikate zentralaren, Toledoko mendien eta Sierra Morenaren mendebalderantz adarrak ditu. Beste inguru batzuetan ere aurki daiteke.

Mota: Granitoa.

Erliebe mota:

  • Granitoa kimikoki eta sakon aldatzen da uraren eraginez.
  • Kristalak deskonposatu eta harea horixka arrea bihurtzen da.
  • Granitoa harriaren arrailduraren edo ahusturaren eraginez aldatzen da.
  • Formak desberdinak dira altitudearen arabera.

Inguru buztintsua

Noiz: Tertziarioan eta Kuaternarioan.

Non: Ipar eta Hego goi-ordokietan, Ebroren eta Guadalquivirren sakonuneetan, inguru hondoratuetan eta Mediterraneoko kostako lautadetan.

Harri mota: Buztina.

Erliebe mota: Horizontala. Material...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako erliebe motak: inguru silizeoa, buztintsua eta kareharrizkoa" »

Euskal Herriko mendiak eta Pirinioak: orografia eta mendikateen laburpena

Geologia-n eguneratua3,13 KB

1. Pirinioak: Hiru Erregeen Mahaitik (2.428 m) hasi eta Larruneraino (900 m) hedatzen dira.

  • 1.1. Ardatzetako Pirinioak: Larrun, Irati eta Aiako Harriak dira mendi nagusiak. Ez dira oso garaiak. Materiala kuartzitak, granitoak eta kareharriak dira. Ibaien jarduera oso bizia da eta haitzarte sakonak sorrarazi ditu.

  • 1.2. Pirinioen Hego isurialdea:

    • 1.2.1. Barrualdeko mendikateak: garaiena eta hedadura handikoenak dira (Orhi 2.021 m; Auñamendi 2.521). Horma bertikalak eta ibaiek sortutako arroilak.

    • 1.2.2. Barrualdeko sakonuneak: Irunberritik Iruñeraino eta Arakileko korridoretik luzatzen da. Material tertziarioak, flysch eta marga sektoreak nabarmentzen dira.

    • 1.2.3. Kanpoaldeko mendikateak: Erreniega, Alaitz, Izko eta Leire. Tertziarioko materialez

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko mendiak eta Pirinioak: orografia eta mendikateen laburpena" »

Lurraren barneko beroa eta konbekzio korronteak: plaken mugimendua

Geologia-n eguneratua1,66 KB

Nondik dator lurraren barneko beroa?-Zati bat lurraren sorreratik kontserbatzen da-Beste zati bat lurraren geruza sakonetan dauden elementu erradiaktiboak/Lurraren barneko beroa da litosferako plakak mugiarazten dituen motorra, sumendien eta lurrikaren erantzuk.Nola igotzen da beroa lurraren barneko geruzetatik listoferarantz?Bi hipotesi:-Konbekzio korronteen sistema:Mantua jariakin bezalakoa da:Material beroenak eta dentsitate txikienekoak igotzen dira,eta han hoztu eta gero,jaisten dira berriz.Konbekzio-korronte horiei esker astenosferak bultzatzen du bere gainean litosfera eta oso astiro mugitzen da litosfera-Lurra termikoak: Azken ikerketak diote astenosfera ez dela jariakin bezalakoa.Ondorioz,lurra termikoen moduan igotzen dira urtutako
...
Jarraitu irakurtzen "Lurraren barneko beroa eta konbekzio korronteak: plaken mugimendua" »

Iberiar Penintsulako erliebeak: inguru geologikoak eta egitura nagusiak

Geologia-n eguneratua4,5 KB

Inguru Silizeoa: Jatorria eta Ezaugarriak

  • Noiz sortu? Kanbriarraurreko aroan eta Aro Primarioan.
  • Kokapena: Iberiar penintsularen mendebaldean, Kantauriar mendikatean, Mendikate Zentralean, Toledoko mendietan eta Sierra Morenan.
  • Harri nagusia: Granitoa.

Erliebe Granitikoa

Granitoa bi modutan aldatzen da:

  1. Uraren eraginez, granitoa kimikoki eta sakon aldatzen da.
  2. Arrailduren eta hausturen eraginez aldatu:
  • Goi mendian: Ura harrien hausturetatik iragazi, tontor zorrotzak eta harritzak pilatu.
  • Garaiak ez diren inguruetan: Formak hausturen kokapenaren araberakoak dira:
    • Arraildurak paraleloak badira: Domo izeneko forma biribilduak dituen paisaia sortu.
    • Perpendikularrak badira: Bolak sortu, bata bestearen gainean pilatzean berrokalak sortu, eta bolak mendien hegaletan
...
Jarraitu irakurtzen "Iberiar Penintsulako erliebeak: inguru geologikoak eta egitura nagusiak" »

Hidrologia: ibai erregimena, emaria, arroak eta deltak

Geologia-n eguneratua2,91 KB

Ibai Erregimena

Ibai baten emariak urtaroen arabera duen aldaketa da. Prezipitazioen banaketaren eta elur-prezipitazioen garrantziaren araberakoa da. Horren arabera, ibaiak honela sailkatzen dira:

  • Elur erregimenekoak
  • Euri erregimenekoak
  • Erregimen mistokoak

Emaria

Segundo batean ibaiaren puntu jakin batetik igarotzen den ur kantitatea da. m³/s-tan (metro kubiko segundoko) neurtzen da.

Emari absolutua: ibai batek urtebetean daraman uraren bolumen osoa da.

Emari erlatiboa: urteko batez besteko emariaren eta arroaren azaleraren arteko lotura da. Emariak aldaketak izaten ditu ibaiaren ibilbidean eta denboran zehar.

Isurialde Hidrografikoa

Urak itsaso berera bidaltzen dituzten arro hidrografikoen multzoa da. Iberiar penintsulan disimetria handia dago isurialde...

Jarraitu irakurtzen "Hidrologia: ibai erregimena, emaria, arroak eta deltak" »

Lurrazala eta Mantua: Lurraren barne egitura

Geologia-n eguneratua3,24 KB

Geosferaren Geruzak Etenune Sismikoen Arabera

Metodo sismikoen bidez erdietsitako informazioa harrien konposizioari, egiturari, tenperaturari, presioari edo adinari buruzko beste azterketa-metodoen bidez lortutako datuekin osatzen da. Horren guztiaren emaitza da Lurraren barne-egiturari buruz dugun ezagutza.

Lurrazala

Lurrak kanpoaldean duen geruza solidoa da, eta geosferaren bolumenaren % 1,6 hartzen du. Mohorovicicen etenuneak Mantuarekin mugatzen du. Tenperaturak sakonerarekin egiten duen gorakadari gradiente geotermiko deitzen zaio, eta, batez beste, 30 ºC igotzen da kilometro bakoitzeko.

Geruzaren lodieran, egituran eta konposizioan oinarrituta, bi lurrazal mota bereizten dira:

Lurrazal Kontinentala

  • Lodiera: Aldakorra da, 30-40 km ingurukoa
...
Jarraitu irakurtzen "Lurrazala eta Mantua: Lurraren barne egitura" »

Espainiako erliebearen bilakaera geologikoa eta harri motak

Geologia-n eguneratua3,02 KB

Espainiako Erliebearen Bilakaera Geologikoa

Aro Arkaikoa edo Kanbriarraurrea (4000-600 milioi urte)

Arbelak eta gneisak osatzen zuten.

Aro Primarioa edo Paleozoikoa (600-255 milioi urte)

Orogenesi hertziniarra gertatu zen. Material silizeoekin eratuta: granitoa, arbela...

Aro Sekundarioa edo Mesozoikoa (225-68 milioi urte)

Higadura eta sedimentazioa izan ziren nagusi.

Aro Tertziarioa (68-1,7 milioi urte)

Alpetar orogenesia:

  • Alpetar mendikateak sortu ziren.
  • Sakonune aurrealpetarrak eratu ziren.
  • Goi-lautadak alpetar orogenesiaren eragina izan zuen:
    • Atlantikorantz inklinatu zen.
    • Ekialdeko eta hegoaldeko mendi-ertzak eratu ziren.
    • Goi-lautadako zokaloak, hausturak eta failak sortu ziren. Bloke altxatuek goi-lautadaren iparraldeko mendigunea eta goi-lautadaren
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako erliebearen bilakaera geologikoa eta harri motak" »

Plaka Tektonikoen Teoria: Litosferaren Mugimendua eta Ondorio Geologikoak

Geologia-n eguneratua2,25 KB

P.T.T - Plaka Tektonikoen Teoria: Aurrerapauso Geologikoa

Plaka tektonikoen teoriak aurrerapauso erraldoia suposatu du geologiarentzat. Historian zehar gertatutako kontinente eta ozeanoen banaketaren aldaketak azaltzeaz gain, prozesu geologikoen zergatiak zehazten ditu. Hona hemen proposamen nagusiak:

  • Litosfera zurruna da eta hainbat puska edo plaka tektonikotan zatituta dago, puzzle baten piezen antzera ahokatzen direnak.
  • Plaka tektonikoak dinamikoak dira eta, pixkanaka, litosfera azpiko mantuaren gainean mugitzen dira; mantu hori plastikoa da.
  • Plaken mugimendua eta aldaketak geosferaren barne-dinamikak eragiten ditu; material beroen gandorrak litosferara igotzen dira.
  • Plaken dinamikak elkarrekintzak eragiten ditu ertz edo mugetan; horrek indarrak,
...
Jarraitu irakurtzen "Plaka Tektonikoen Teoria: Litosferaren Mugimendua eta Ondorio Geologikoak" »

Estratigrafia eta Lurraren Historia Geologikoa: printzipioak eta eskala geologikoa

Geologia-n eguneratua2,71 KB

Estratigrafiaren helburua erregistro estratigrafikoa interpretatzea da; horretarako, geruzen ezaugarriak ikertzen dira, horietan erregistraturiko gertaerak identifikatzeko eta Lurraren historian kokatzeko.

Estratigrafiaren Oinarrizko Printzipioak

Geruzetan erregistraturiko gertaerak interpretatzeko eta denboran antolatzeko, serie estratigrafikoei oinarrizko printzipio hauek aplikatzen zaizkie:

  • Aktualismoaren Printzipioa
  • Gertaera Geologikoen Segidaren Printzipioa
  • Gainjartzearen Printzipioa
  • Segida Faunistikoaren Printzipioa

Aktualismoaren Printzipioa

Aktualismoaren Printzipioaren arabera, iraganean gaur egungo mekanismo geologiko berdinek jardun zuten. Adibidez, arroka batzuetan ripple-marks deritzenak ikusten dira, olatuek hondartzetako harean eratutako...

Jarraitu irakurtzen "Estratigrafia eta Lurraren Historia Geologikoa: printzipioak eta eskala geologikoa" »