Batxilergoa mailako Geologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Geologia: Aro Geologikoak eta Prozesu Tektonikoak

Geologia2,95 KB

Aro Geologikoak: Aro arkaikoa (4.000-600 milioi urte), Aro primarioa edo Paleozoikoa (600-225 milioi urte), Aro sekundarioa edo Mesozoikoa (225-68 milioi urte), Aro tertziarioa (68-1,7 milioi urte) eta Aro kuaternarioa (1,7-gaur egun arte).

Plaka Tektonikoak: Plaka tektonikoak litosferan dauden fragmentuak dira, non bloke zurrun baten modura mugitzen den astenosferaren gainean inolako barne deformaziorik egin gabe. Plaken tektonikaren teoriak plaka tektonikoen egitura eta lurraren gainazalaren dinamika azaltzen duen teoria da. Teoria horren arabera, litosfera hainbat plakatan zatituta dagoela diotsu, non hauek astenosferaren gainazalean mugitzen diren.

Higidura: Eragile batzuek erliebean egiten duten higadura da. Eragile horiek klimatikoak edo...

Jarraitu irakurtzen "Geologia: Aro Geologikoak eta Prozesu Tektonikoak" »

Euskal Herriko Mendiak: Pirinioak eta Kantauriar Mendiak

Geologia2,9 KB

Pirinioak: Ezaugarriak eta Egitura

Pirinioak Hiru Erregeen Mahaitik (2.428 m) hasi eta Larruneraino (900 m) hedatzen dira.

Ardatzetako Pirinioak

  • Larrun, Irati eta Aiako Harriak dira mendi nagusiak.
  • Kuartzoak, granitoak eta kareharriak dira nagusi.
  • Ez dira oso garaiak; ibaien jarduera oso bizia da eta hartzaile sakonak sorrarazi ditu.

Pirinioen Hegoaldeko Isurialdea

  • Barrualdeko mendikateak: Garaienak eta hedadura handienekoak dira (Orhi 2.021 m; Auñamendia 2.521 m). Horma bertikalak eta ibaiek sortutako arroilak daude.
  • Barrualdeko sakonuneak: Irunberritik Iruñeraino eta Arakileko korridoretik luzatzen da. Material tertziarioak, flyschak eta marga sektoreak nabarmentzen dira.
  • Kanpoaldeko mendikateak: Erreniega, Alaitz, Izko eta Leirek osatzen dute,
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Mendiak: Pirinioak eta Kantauriar Mendiak" »

Diagenesia eta Meteorizazioa: Harrien Eraldaketa

Geologia2,85 KB

Diagenesia

Diagenesia sedimentuak harri sedimentario bihurtzeko prozesuen multzoari esaten zaio. Bost prozesu hauek ditu:

  • Trinkotzea: Metaturiko materialek presio litostatikoa eragiten dute. Zenbat eta material gehiago metatu, presio handiagoa izango da beheko materialetan. Bolumena murriztu egiten da eta materialak trinkotzen dira.
  • Disoluzioa: Trinkotzen diren sedimentuetatik ura pasatzen da, substantzia batzuk disolbatuz.
  • Zementatzea: Gelditzen den uretan disolbaturiko materialen prezipitazioari esker, metakin solteen zementazioa emango da. Zementu ohikoenak kaltzita eta kuartzoa dira.
  • Lekualdatzea: Jatorrizko sedimentuen mineral batzuk beste batzuekin ordezkatzea eta, ondoren, ur-fluidoekin erreakzionatzea.
  • Birkristaltzea: Azkenik, tamaina handiagoko
...
Jarraitu irakurtzen "Diagenesia eta Meteorizazioa: Harrien Eraldaketa" »

Iberiar Penintsulako Erliebea

Geologia4,65 KB

Iberiar penintsulako erliebea Iberiar goi lautadaren inguruan antolatzen da. Erdialdeko Sistemak bi zatitan bereizitako lautada garai bat da: iparraldeko Iberiar goi lautada eta hegoaldekoa. Azken hori zertxobait gorabeheratsuagoa da, Toledoko mendiak direla eta. Iberiar goi lautadaren inguruan, berriz hau aurkitzen dugu:

  • Ertz menditsuak: Galizia-Leongo mendigunea, Kantauriar mendikatea, Iberiar sistema eta Sierra Morena.
  • Kanpoko unitateak: kanpoko sakonuneak (Ebrorena eta Guadalquivirrena) eta kanpoko edo periferiako mendikateak (Euskal mendiak, Pirinioak, Kataluniako kostaldeko mendikateak eta Mendikate Betikoak).

Iberiar Goi Lautada

Iberiar goi lautada ordoki garaia da, 600-800 m-ko altitudea du batez beste. Era Primarioan sortu zen, antzinako...

Jarraitu irakurtzen "Iberiar Penintsulako Erliebea" »

Euskal Autonomia Erkidegoko Erliebe-Unitateen Sintesia

Geologia2,8 KB

Kanariar Uharteak: Sumendi uharteak dira, Aro tertziarioan eratuak. Aipagarriak dira kono bolkanikoak, galdarak eta malpais-eremuak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Erliebe-Unitateen Sintesia

Euskal Autonomia Erkidegoa bi erliebe-unitate nagusitan banatzen da:

  1. Euskal Mendilerroak

    Ezaugarriak: Altuera moderatuko mendiak (1500 m ingurukoa), Orogenesi Alpinoaren ondorioz tolestuak. Material sekundario eta tertziariokoak (kareharria) dira nagusi.

    • Ur-isurialdeen Ipar Aldea

      • Kostaldeko mendikateak: Higer lurmuturra eta Zumaia artean altxatutako mendiak, material tertziariokoak (Ulia, Urgul, Igeldo, Mendizorrotz...).
      • Itsasbazter aurreko mendikatea: Kostatik urrutiagoko mendizerrak. Mendiak garaiagoak dira. Kareharria nagusi da, eta karstifikazio-fenomenoa ohikoa
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Autonomia Erkidegoko Erliebe-Unitateen Sintesia" »

Iberiar Penintsulako Erliebe-Unitate Morfoestrukturalak

Geologia4,81 KB

Iberiar penintsulako erliebea Iberiar goi-lautadaren inguruan antolatzen da. Erdialdeko sistema bi zati bereizitako lautada garai bat da: iparraldeko Iberiar goi-lautada eta hegoaldekoa.

Erliebearen antolaketa nagusia

  • Iberiar goi-lautadan: Mendigune herzinianoak (Galizia-Leongo mendigunea, Kantauriar mendikatea, Iberiar sistema eta Sierra Morena).
  • Kanpoko unitateak: Kanpoko sakonuneak (Ebro eta Guadalquivir) eta periferiako mendikateak (Euskal mendiak, Pirinioak, Kataluniako kostaldeko mendikatea eta Mendikate Betikoak).

6.1. Iberiar Goi-lautada

Iberiar goi-lautada ordoki garaia da, 600-800 m-ko altitudea duena batez beste. Era Primarioan sortu zen, antzinako Hesperiar mendigunearen (orogenia herzinianoan sortua) higaduraren ondorioz. Era Tertziarioan,...

Jarraitu irakurtzen "Iberiar Penintsulako Erliebe-Unitate Morfoestrukturalak" »

Lurzoruaren horizonteak eta eraketan eragina duten faktoreak

Geologia2,82 KB

Lurzoruaren horizonteak

Lurzoruaren horizonteen ezaugarriak eta hedadura aldatu egiten dira ingurune bakoitzean; lurzoru batek ez ditu zertan izan horizonte posible guztiak, eta haien arteko mugak bat-batekoak edo pixkanakakoak izan daitezke. Lurzoru ideal batek maila hauek izango lituzke, hurrenkera honetan antolatuak:

  • O horizontea. Maila honen osagai ia bakarra material organikoa da, eta oxigeno, karbono dioxidoa eta azido organiko kantitate handia dago.
  • A horizontea. Jarduera biologiko handi samarra du, baina materia minerala da nagusi (gainazalaren edo O horizontearen azpian).
  • E horizontea. Kolore argiko eta materia organiko gutxiko geruza da. Elubiazio-horizontea.
  • B horizontea. E horizontetik iritsitako materialen metaketa-eremu gisa ezagutzen
...
Jarraitu irakurtzen "Lurzoruaren horizonteak eta eraketan eragina duten faktoreak" »

Fenomeno Meteorologikoak eta Kutsadura Atmosferikoa

Geologia2,22 KB

Borraska

Aire beroak gorantz egitean uzten duen hutsunea alboetako aire hotzak betetzen du. Zenbat eta gorago, T (tenperatura) jaitsi egiten da, kondentsatuz eta hodeiak sortuz, agian prezipitazioak ere. Goiko eta beheko T arteko aldea oso handia bada, airea azkar igoko da, kondentsazio bortitza izango da; ekaitzak sor daitezke.

P (presio) txikiko gunea eta atmosferaren ezegonkortasuna dakarren egoerari depresio deritzo. P atmosferikoa handitzen da, erditik kanpora. Goranzko aire-masak kutsadura gorantz eramaten du eta bertan dispertsatzen da.

Antizikloia

Aire-masa hotza beherantz mugitzen den heinean, airea berotu egiten da. Horren ondorioz, hezetasun erlatiboa txikitu egiten da, lehortu egingo da eta ezingo dira hodeiak sortu. Beheko partean...

Jarraitu irakurtzen "Fenomeno Meteorologikoak eta Kutsadura Atmosferikoa" »

Klimaren Erregulazioa eta Hidrosferaren Ezaugarriak

Geologia2,4 KB

Klimaren erregulazioa

  • Albedoaren eragina: Zenbat eta hodei eta hauts gehiago egon atmosferan, edo zenbat eta izotz gehiago egon Lurrean, hainbat eta handiagoa izango da albedoa.
  • Berotegi-efektu naturala: Atmosferako zenbait gasek eguzkitik datorren argi ikusgaiari igarotzen uzten diote, baina ez lurrazaletik igorritako argi infragorriari. Argi infragorri hori berriro ere Lurrera abiatzen da eta tenperatura igoarazten du. Efektu honi esker, Lurraren batez besteko tenperatura 15 ºC-koa da.
  • Atmosferako airearen zirkulazio orokorra: Hidrosferarekin batera eguzkitik datorren energia banatzen du.

Hidrosfera

Oinarrizko ezaugarriak

Gazitasuna

Urak disolbatzeko gaitasun handia du, eta horregatik, hainbat ioi mota daude urean disolbatuta. Ioien banaketa ez...

Jarraitu irakurtzen "Klimaren Erregulazioa eta Hidrosferaren Ezaugarriak" »

Ingurumen Zientzien Oinarriak eta Sistemen Teoria

Geologia2,9 KB

Prozedurak eta Ereduak

Zientziaren arlo askotan, modelo edo ereduen prozedura erabili izan da prozesu konplexuak ikertzeko. Eredua errealitatearen adierazpen sinplifikatua da, ulertze- eta ikertze-lanak errazteko asmoz egina.

Ikuspuntu holistikoaren edo globalaren arabera, beharrezkoa da hainbat diziplinaren parte-hartzea, hala nola biologia, geologia, fisika, kimika eta matematika.

Sistemen Teoria

Sistema deritzo elkarri eragiten dioten elementu edo osagaien multzoari. Ingurumen-zientzien ikerketan ikuspegi holistikoa da nagusi; beraz, metodologia egokiena Sistemen Teorian oinarritutakoa izango da.

Sistemak bi ikuspuntutik azter ditzakegu:

Kutxa Beltza

Ez dugu sistemaren barrualdea aztertzen, baina bai sistemak beste sistemekin dituen elkarrekintzak...

Jarraitu irakurtzen "Ingurumen Zientzien Oinarriak eta Sistemen Teoria" »