Ozeano eta atmosfera: oinarrizko kontzeptuak

Geologia2,66 KB

Aliseo haizea

Aliseo haizea: Haize iraunkorra, bereziki behe-atmosferakoa, antizikloi subtropikal batetik eskualde ekuatorialetara jotzen duena. Ipar hemisferioko aliseoek ekuatorera jotzen dute (hego mendebalderantz), eta Hego hemisferiokoek, berriz, ipar-mendebalderantz.

Antizikloia

Antizikloia: Presio handiko gunea duen eta egonkortasun atmosferikoa dakarren egoera. Antizikloietan presio atmosferikoa erdigunean handiena izaten da eta erdigunetik kanpoaldera txikitzen doa.

Azaleratze (upwelling)

Azaleratze (upwelling): Latitude altuetan, azaleko ur hotzak hondoratzen direnean, ozeano sakonetatik datozen ur hotz eta elikagai-ugariak azaleratzen dira. Ur hori azaleratzean urteetan pilatutako nutriente ugari ateratzen dira azalera, eta horrela produktu handiko arrantzaguneak (kalak) sortzen dira.

Borraska

Borraska: Behe presioko gune bat da, inguruko presio atmosferikoa baino txikiagoa dena. Behe presioko guneek ekaitzak sor ditzakete, ezegonkortasuneko egoera baita.

Fronte polarra

Fronte polarra: Poloetan goi-presio eremuak egon daitezke; 60–70ºko latitude inguruan, poloetako haize hotzak eta tropikoetako haize epelak elkartzen diren gunea da.

Hadley zelula tropikala

Hadley zelula tropikala: Ekuatore inguruan bi hemisferioetako haizeek elkartu eta gorantz egiten dute, tropikoen arteko konbergentzia-area sortuz. Inguru horiek askotan euritsuak izaten dira; zirkulazio birakari hori da Hadley zelula tropikala.

Isobara

Isobara: Eguraldiari buruzko mapetan, presio atmosferiko bereko lurrazaleko puntuak lotzen dituen lerroa da.

Itsas korronteak

Itsas korronteak: Ur-mugimendu etengabeak dira, noranzko jakin batean eta nagusiki horizontalean gertatzen direnak. Eragile nagusiak:

  • uraren dentsitate-aldeak
  • haizeak
  • Coriolis efektua

Bi eratakoak izaten dira: azalekoak eta sakonak.

Korronte termohalinoak

Korronte termohalinoak: Dentsitate-alderek eragindako sakoneko korronteak dira. Orokorrean, ura zenbat eta hotzago eta/edo gaziago izan, orduan eta dentsitate handiagoa izango du eta beheranzko korronteak sortuko dira; alderantziz gertatuko da alderdi egokian.

Tenperatura inbertsioa

Tenperatura inbertsioa: Gau hotzetan eta izartsuetan, hodeiek ez dute beti berotegi efekturik ematen; izpi infragorriek lurrazaletik kanpora ihes egiten dute, lurrazala eta inguruko airea asko hozkatuz, eta horrek tenperatura inbertsioak eragin ditzake.

Deskargatu

PDF Word HTML