Merkataritza Motak, Kanpo Merkataritza eta Zerbitzuak
Merkataritza-balantza
Esportazioen eta inportazioen arteko aldea da. Tradizioz, defizitarioa izan da ia produktu guztietan, jakietan eta automobiletan izan ezik. Sektore horrek ere 2004tik saldo defizitarioa du. Saldo negatibo handienak Madrilen, Katalunian eta Andaluzian daude.
Kanpo-merkataritza
Herrialde batek munduko gainerako herrialdeekin duen produktuen eta zerbitzuen trukea da. Esportazioa nazioko produktuak atzerrian saltzea da, eta inportazioa, herrialde batek atzerriko produktuak erostea. Espainian biek hazkunde handia izan dute 1960ko hamarkadatik aurrera, hiru faktoreei esker:
- 1959tik aurrera nazioarteko ekonomiara irekitzea.
- 1986an Europako Erkidegoan sartzea.
- Munduko globalizazio ekonomikoan sartuta egotea.
Handizkako merkataritza
Produktuak fabrikatzaileari edo beste handizkako merkatari bati erosten zaizkio, eta txikizkako merkataritzari saltzen zaizkio, ez kontsumitzaileei. Handizkako merkataritzak kokapen estrategikoak izaten dituzte salgaiak ekoitzi eta kontsumitzen diren inguruetan, eta horien barruan, nahiago dituzte hirien kanpoaldeak.
Txikizkako merkataritza
Produktuak fabrikatzaileari edo handizkako merkataritzari erosten dizkio eta kontsumitzaileari zuzenean saltzen dizkio. Txikizkako denden kokapen tradizionala hirien erdiguneko merkataritza-etxabeak izan dira; gaur egun, hirien periferiara ere hedatu dira.
Zerbitzu publikoak
Estatuak edo administrazio publikoek ematen dituzte, zergen bidez bildutako diruarekin. Xedea gizarteari ondasunak ematea da. Hori dela eta, batzuk defizitarioak dira, hala nola, hezkuntza eta osasuna.
Zerbitzu pribatuak
Enpresa pribatuek egiten dituzte, bezeroek ordaindutako diruarekin. Xede nagusia onura ekonomikoa lortzea da. Espainian, mota horretako zerbitzuek hirugarren sektoreko lan gehiena eta BPGren (Barne Produktu Gordinaren) atalik handiena ematen dute.
Tertziarizazioa
Ekonomiaren hirugarren sektoreak beste bi sektoreekin alderatuta pisua irabaztea da, sektore nagusi bihurtu arte, bai okupatutako biztanleria aktiboari, bai BPGri egindako ekarpenari dagokionez.