Industriziazioa eta Postindustriziazioa: Urbanizazioaren Historia
URBANIZAZIO INDUSTRIALA
Industrazioaren hasieratik 1975eko krisi ekonomikora arte ● Urbanizazio tasan hazkunde handia izan zen ● Faktoreak: Administratiboak, 1833an egindako probintzia banaketa berriak hiriburu izateko hautatutako hirien hazkundea bultzatu zuen. Ekonomiko sozialak, industria modernoa hirietan sortu eta garatu izana. ● Espazioaren ikuspegitik, hiri handietan kontzentratu zen demografia hazkundea; gainera, hiriak espazioan hedatu ziren eta periferia zabalak heddatu zituzten. ● Etapak: XIX. mendearen erdialdera arte, hirietako demografia kontzentrazioa txikia izan zen ➔ XIX. mendearen erdialdetik Espainiako Gerra Zibilera arte (1936), hiri hazkundea nabarmena izan zen. Honen faktore nagusia industria zen jadanik, landa eremuetatik erakartzen baitzituen biztanleak industrializatutako hirietara. ➔ Espainiako Gerra Zibilak eta gerraondoak (1936-1959), hiri hazkundea geldotu egin zuten. Hiriek hondamena eta hornidurarik eza pairatu zituzten. Politika autarkikiak zenbait hiritan oinarrizko industriak sustatu zituzten, eta hiri horiek hazi egin ziren. Horrela hasi zen eratzen ipar ekialdeko triangelu urbano industriala. ➔ Desarrollismoaren etapan (1960-1975), XX. mendeko hazkunderik handiena. Faktore nagusiak industriaren garapena eta berezko hazkunde handia izan ziren. Hirugarren sektoreko jarderen garapenak era lagundu zion urbanizazioari.
URBANIZAZIO POSTINDUSTRIALA
Urbanizazio prozesuari aldaketak ekarri zizkion 1975eko krisiak, eta 1980tik aurrera sendotu ziren. ● Urbanizazio tasaren hazkundea geldotu egin da ● Urbanizazio faktoreak aldatu, industriak garranztia galdu, 1975eko krisiak zenbait hiriri desindustrializazioa eta gainbehera ekarri zizkielako, ondoren, industria produkzioak joera berria duelako. Hirugarren sektoreko jarduerek garranzti handia hartu ● Espazioaren ikuspegitik, geratu egin da demografia hazkundeak hirietan kontzentratzeko zuen joera. Eremu urbanizatua espazio gero eta zabalagoetara hedatzen da. Fenomeno horri urbanizazioaren sakabanaketa esaten zaio. Aitzitik, hiri handiek beren indarra areagotzen dute. ● Etapak: 1980tik 2000ra, hiri hazkundearen erritmoa nabari jaitsi zen. ➔ 2000tik 2010era, hiri hazkundean igoera arina ➔ 2010etik aurrera, hiri hazkundea berriro ere geratu egin da.