Akuikultura, Industria eta Enpresa: Definizioak eta Ezaugarriak
Akuikultura: Akuikultura uretan animaliak, landareak eta algak hazteko jardueren multzoa da, teknika eta ezagutza egokiak erabiliz. Itsasertzean, ibaietan, aintzira eta urmaeletan garatzen da.
Industria: Lehengaiak eraldatuz produktuak ekoizten dituzten jarduera eta prozesuen multzoa da. Ekoitzitako produktuak zein diren, industria-jarduera mota ezberdinak daude.
Enpresa: Ekonomiaren oinarrizko unitatea da. Produkzio faktoreak erabiliz (lurra, lana eta kapitala), ondasun eta zerbitzuak ekoizten dituen erabaki gunea da. Beraz, ondasun nahiz zerbitzuen produkzioaren arduraduna enpresa dugu.
Holding: Jarduera nagusitzat beste enpresa batzuetako akzioak edukitzea duten enpresak dira, enpresa haiek kontrolatu edo haietatik errentagarritasuna eskuratze aldera.
Deskokatze Industriala: Enpresa multinazionalek lan-tokiak herri azpigaratuetara eramateko egiten dituzten mugimenduak dira, kostu txikiagoak bilatuz (eskulan merkea, ingurugiroarekiko legeria leuna eta lan-baldintza malguak).
Gol-teknologiako industria: Intentsitate teknologiko handia, produktuen bereizketa handia eta eskari handia duen industria mota da. Sektore aipagarrienak material elektriko eta elektronikoa, ordenagailuak, tresna optikoak eta doitasun-tresnak, etab. dira. Industria hau parke teknologiko edo zientifikotan ezartzen da.
Tertziarizazioa: Ekonomiaren hirugarren sektoreak beste bi sektoreekin (lehenengoa eta bigarrena) alderatuta pisua irabaztea da, sektore nagusi bihurtu arte. Okupatutako biztanleriaren aktiboari zein BPGd-ri egindako ekarpenari dagokienez.
Garapen iraunkorra: Etorkizuneko belaunaldiak beren beharrak ase ahal izatea arriskuan jarri gabe egungoko beharrak asetzen dituen garapena.
Garraio-azpiegitura: Pertsonak nahiz merkantziak medio desberdinetatik (lurra, ura, airea) garraiatzeko beharrezkoak diren egitura trinkoak dira: trenbideak, errepideak, portuak eta aireportuak.
Plataforma logistikoa: Salgaien garraioa planifikatzen eta antolatzen den esparruak dira: garraiobide batetik besterakora aldatzea, biltegiratzea, etiketaketa, zerbitzuen kontratazioa eta abar. Horretarako, garraioa kudeatzen duten logistika-enpresentzako bulegoak dituzte plataformek, eta garraiolari eta salgaietarako instalazioak.
Portu lehorra: Salgaien terminal intermodala da, herrialde baten barruan itsasotik urruti kokatua, baina itsas portu batekin zuzenean lotuta dagoena. Aduana-zerbitzuak ere izan ditzakete.
Frankizia: Frankiziatzaile eta frankiziatu baten arteko akordioa da, zeinaren arabera frankiziatzaileak merkataritza-jarduera bat burutzeko, marka, aholkularitza eta laguntza zerbitzuak ematen dizkio frankiziatuari, frankiziatuak ordaindu beharreko ordainsari baten truke.