Turismoa Euskadin eta Espainian: Bilakaera eta Ezaugarriak
Estazionalitatea ez da beste toki batzuetan bezain nabarmena. Izan ere, abuztua da bisitari gehieneko hilabetea. Batez besteko egonaldia laburra da, eta, oro har, hotelen plazen erdiak betetzen dira, batez beste. Ostatu hartzeko lau modu nagusi daude: hotela, bigarren etxebizitza, kanpina eta nekazaritza-turismoa.
Turismo modalitateak
- Aisialdirako turismoa
- Negozio-, kongresu- eta kultur-turismoa
- Ekoturismoa
- Turismo aktiboa: landa-turismoa, kirola, etab.
Gaur egungo turismoaren indarguneak eta ahuleziak
Indarguneak
- EAEk baliabide ekonomiko, natural eta kulturalak ditu, eskaintza dibertsifikatua eta osagarria egiteko eta urtarokotasuna nolabait leuntzeko.
- Hori posible da, neurri batean, industria- eta negozio-turismoak duen pisuagatik.
- Europatik gertu egotea ere abantaila bat da.
- Errenta-mailaren gorakadak, garraioen hobekuntzak eta turismorako jomuga alternatiboak bilatzeak turismoaren hazkundea ekarri du Euskadira.
- Atzerritarrek EAEz duten irudia positiboa da.
Ahuleziak
- Enpresa-antolaketa ahula.
- Produktu eta zerbitzu batzuen garapen eskasa.
- Presentzia urria merkaturatze-bideetan, besteak beste.
- Zerbitzuen prezio garestiak.
- Egoera politiko gatazkatsua.
- Turistek gero eta gehiago exijitzen dute, eskaintza turistiko eta prezioei dagokienez.
Azken finean, turismo-jarduerak bultzatzeko politikek, bisitari eta diru-ekarpena handitzeaz gain, kontuan hartu behar dute turismoaren garapenak jasangarria izan behar duela, ingurumena errespetatuz.
Turismoaren bilakaera eta egungo garrantzia Espainian
Turismo-eredu tradizionala
1960ko hamarkadatik, "eguzkia eta hondartza" eredua zen nagusi. Eskaintza ugaria eta merkea zen. Uda inguruan biltzen ziren, kostaldean.
Faktoreak
- Kanpo faktoreak:
- II. Mundu Gerraren ondoren mendebaldeko eta hegoaldeko Europan garapen ekonomikoa eman zen.
- Garraioen aurrerapena.
- Barne faktoreak:
- Europarekiko hurbiltasuna.
- Baliabide natural bikainak.
- Kultura-baliabideak.
- Kostu txikia.
- Estatu-politikak: nazioarteko harremanak normalizatuak egotea.
Turismo-eredu tradizionalaren krisia
1973-1985 bitartean, krisia izan zen. Arrazoiak:
- Koiuntura-arazoak.
- Petrolioaren prezioaren igoera.
- Espainiako turismo-eskaintzaren arazoak.
- Turismo-jomuga lehiakide berriak.
Turismo-eredu berrirantz egindako aldaketa
1985etik aurrera, erritmoa berreskuratu zen. Gorakadaren arrazoiak: 1986an EEan sartzea, barruko turismoaren gorakada...
Turismo berri honen faktoreak: