Nekazaritza eta Abeltzaintzaren Oinarrizko Kontzeptuak
Nekazaritza intentsiboa: Ahalik eta etekin gehien ateratzeko helburuarekin eta ureztatutako polilaborantza erabiliz aurrera eramaten den lurra lantzeko sistema.
Nekazaritza estentsiboa: Lurrari eman dezakeen etekin guztia ateratzen ez zaionean ematen den lurra lantzeko teknika, gehienetan sekaineko monolaborantzarekin loturik dagoena.
Abeltzaintza intentsiboa: Abereen esplotazioa, non helburua abereei ahalik eta errendimendu gehien ateratzea den, estentsiboan baino errendimendu gehiago ateratzen duena ukuiluetan.
Abeltzaintza estentsiboa: Abereen esplotazioa.
Nekazaritza-ustiapena: Espazio baten barruan aurkitzen den esplotazio unitatea, non lehenengo sektoreko jarduerak ematen diren, eta bertan instalazioak, eremuak, tresnak... sartzen diren, eta honen ustiapena zeharkakoa edo zuzenekoa izan daitekeen.
Nekazaritza-paisaia: Lehen sektoreko jardueren eraginez sorturiko espazioa, non nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza lantzen diren inguruneak diren, bertan klima ezberdinetan ezberdintzen direlarik: Klima hezea, mediterranearra, kanarietakoa, mendikoa eta Espainiako barrualdekoa.
NBP (Nekazaritza Politika Bateratua)
Industria deslokalizazioa: Industrien kokapenean egiten diren aldaketek osatzen duten prozesua da. Enpresak abantaila handiagoak eskaintzen dizkieten lekuetara joan daitezke, kostuak murriztuz.
Goi-teknologiako industria: Intentsitate teknologiko handia, produktuen bereizketa handia eta eskari handia duen industria mota da. Parke teknologiko eta zientifikotan ezartzen dena, I+B+G inbertituz, sektore hauetan oinarritzen delarik: ordenagailuak, tresna optikoak, materia elektronikoa...
Tertziarizazioa: Ekonomiaren hirugarren sektoreak beste bi sektoreekin alderatuta pisua irabaztea da sektore nagusi bihurtu arte, okupatutako biztanleria aktiboari zein BPG-ri egindako ekarpenari dagokionez.
Garapen iraunkorra: Kontzeptu hau 1987 urtean agertu zen, Nazio Batuen Erakundeko Ingurugiro eta Garapenari buruzko komisioak aurkeztu zuenean. Garapen mota bat da, oraingo beharrei erantzuten diena, ondorengo belaunaldien garapena oztopatu, eragotzi edo baldintzatu gabe.
Garraio-azpiegiturak: Garraio-sistemaren oinarri materiala osatzen dute, eraikin edo egitura finkoak dira: autobide, errepide, portu... Garraio baliabideek ere garraio sistema osatzen dute. Baliabideak osagai mugikorrak dira: ibilgailu, ontzi, kamioi...