Espainiako Industria: Desorekak, Bilakaera eta Industria-Motak
Aurrean daukagun gaikako mapa (zehazki koropleta mapa), Espainian dauden nekazaritza paisaia ezberdinak agertzen zaizkigu irudikatuta eta, ikusten den moduan, nekazaritza paisaia bakoitzak hartzen duen eremua kolore desberdin batekin adierazten da.
Hau horrela, antzeman daiteke Espainian industria-kokapenetan lurralde-desoreka handiak daudela. Gainera, kontraste handiak daude inguru industrializatu eta industrializazio urriko inguruen artean. Desorekak handiagotu egiten baitira sektore dinamikoen joera ikusirik, eskualde aurreratuetan kokatzen dira eta. Kokapen honen ondorioz, beste lurralde desoreka batzuk ere sortzen dira honako esparruetan: biztanleria, aberastasuna, azpiegiturak, gizarte zerbitzuak… etab. Industria, energia-iturri bat erabiliz, lehengaiak produktu erdilandu edo landu bihurtzen dituen jarduera ekonomikoa da. Beraz, industriaren funtsezko oinarriak lehengaiak eta energia-iturriak dira.
Industria Inguru Garatuak
Industria inguru garatuak Madrilgo eta Bartzelonako metropoli-inguruetako espazio zentralak dira, Espainiaren zentro nagusiak dira honetaz aparte. Oraingo bilakaeran, industria-sektore helduak birmoldatu egin dira eta industria suspertu da, goi-teknologiako enpresa handiak eta multinazionalak ezarri direlako. Horren eraginez, industria tertziarizatu egin da eta enpresa parkeak sortzen ari dira. Bertako eraikinetan bulegoko funtzioak baino garrantzitsuagoak dira.
Hedatzen Ari Diren Inguruak eta Industria Ardatzak
Inguru horietan industriak ezartzen ari dira industriaren hedatzeagatik edo industrializazio endogenoaren garapenarengatik. Zenbait mota bereizten dira:
- Metropoliko koroak: gainbeheran edo birmoldatze prozesuan murgilduta dauden industriaguneak daude: Llobregat, Bilboko itsasadarraren ezkerraldea eta Madrilen hegoaldea. Kasu batzuetan bertan ezarri den industria tradizionalaren lurzorua beste erabilera batzuetarako erabili da, adibidez, enpresa kostuak murrizteko. Beste kasu batzuetan, enpresa berriak mugitu eta parke teknologikoak ezarri dira.
- Hirien inguruneak: hiriaren eta inguruko nekazaritza munduaren trantsizio guneak oso erakargarriak bihurtu dira inguruko hirietako industriak ezartzeko. Bertan, enpresa txikiak ezartzen dira eta hauek poligonoetan kokatzen dira. Bertan, espezializazio gutxiko produktuak egiten dituzte (zura, altzaria, jantzigintza) eta lanari begira merkatu malgua dute.
- Industriaren garapen ardatzak: komunikabide nagusietan ezartzen dira. Hauek Ebroren harana eta Mediterraneoa dira (Girona-Cartagena). Autobideen sareen bitartez estatuko eta Europa hegoaldeko gune nagusiei lotuta daude. Hori dela eta, estatuko industriak eta multinazionalak erakarri dituzte. Eskualdeko zenbait ardatz garatu dira: Madril inguruko sarea eta Tordesillas-Valladolid-Palentzia autobidea.
- Nekazaritza inguru batzuk: industria ezarpenak gora egin du. Enpresa txikiak dira, gutxi kapitalizatuak eta prestakuntza txikiko eskulan merkea eta malgua behar dute. Lantegi txikiak dira, birlokalizatutako hiriko enpresak, edo tokiko enpresaburuek sustatutako enpresak. Hala ere, batzuetan enpresa berritzaileak ere sortzen dira.
Gainbeheran Dauden Industria Guneak eta Industria Ardatzak
Asturias eta Kantabria dira nagusiki, eta EAE duela gutxi multzo horretan sartuta egon zen arren, gaur egun, berriro suspertu da. Gainbeheran dauden industriagune hauek horrela egoteko arrazoiak industriak sektore helduetan duen espezializazioa da. Horrez gain, berrindustrializaziorako zailtasunak ere badaude. Egoera honen ondorioak desindustrializazioa, gainbehera demografikoa emigrazioaren eraginez eta lehiakortasuna galtzea dira. Hala ere, industria-suspertzea gertatu da.
Industrializazio Induzituko eta Urriko Inguruak
Industrializazio induzituko inguruak Aragoin, Gaztela eta Leonen eta Andaluzian daude. Leku horietan industria-barruti batzuk sortu ziren 1960ko hamarkadan. Industrializazio urriko inguruak Gaztela-Mantxa, Extremadura, Balearrak eta Kanariak dira, haien kokapena ez delako oso lehiakorra.
Honekin batera eta industrializazioaren atal bakoitzeko analisia amaitzeko, konklusio gisa, aipatu beharrekoa da gaur egungo industria-politikaren esparrua kanpora irekita dagoela. Eta urteak pasa ahala gero eta gehiago hasi da kanpora irekitzen. Gainera, estatuak industrian duen esku-hartzea txikitu egin zen.