Europar Batasuneko Demografia eta Hiri Egitura

Geografia2,63 KB

EBko Biztanleriaren Demografia eta Kontrasteak

Biztanleriaren Banaketa

  • Dentsitate baxuenak: faktore fisikoetan oinarritzen dira, klima hotzeko iparraldean (Suedia) eta lehortasun handiko lekuetan (Iberiar Penintsularen barrualdean).
  • Dentsitate altuenak: giza faktoreetan oinarritzen dira. Merkataritzaren goraldia, industrializazioa eta tertziarizazioa dira arrazoi nagusiak. Hiri-aglomerazio handiak sortu dira. Biztanleria bi ardatz nagusitan zehar hedatzen da: Po ibaiaren eta Mediterraneoaren itsasertzetan zehar, eta Renaniatik Silesiara.

Berezko Hazkundea

Berezko hazkundea baxua edo negatiboa da, jaiotza- eta heriotza-tasa eskasak direla eta. Gaur egun, hazkundea zertxobait altuagoa da hazkunde-tasa bultzatzearen aldeko politikak egin zituzten mendebaldeko herrialdeetan.

Migrazio Mugimenduak

Migrazio mugimendu gehienak lan-arrazoiengatik gertatzen dira:

  • Emigrazio eremu nagusiak Erdialdeko eta Ekialdeko Europan daude.
  • Immigrazio eremu nagusiak Mendebaldeko Europako herrialde aurreratuenak dira.

Hazkunde Erreala

Hazkunde erreala txikia da, erritmoa makaldu egin baita krisia dela eta.

Demografia Egitura eta Zahartzea

Demografia egituran zahartze nabarmena gertatu da. Biztanleria aktiboa murriztu egin da, eta adinen arteko trantsizio berriak sortu dira.

EBko Hiri Sistema

Espazioaren Urbanizazioa

Espazioa oso urbanizatuta dago, urbanizazio-tasa %75etik gorakoa baita. Alde nabarmenak daude Mendebaldeko Europaren eta Erdialdeko eta Ekialdeko Europako herrialde baxuenen artean. Hiri-dentsitate altuak dira nagusi.

Hiri Txiki eta Ertainen Nagusitasuna

Hiri txikiak eta ertainak dira nagusi, Antzinaroan eta Erdi Aroan dituzte sustraiak. Hiri-aglomerazio handiak ere badaude. Gaur egun, metropoliguneetan biltzen dira biztanle gehienak.

Hiri Sistemaren Hierarkia eta Harremanak

Hiri sistemak hirien arteko harremanak hartzen ditu kontuan. Harreman horiek neurtzeko, ekonomia eta politika hartzen dira kontuan. Hiri bakoitzak postu hierarkiko bat du, tamainaren eta eragin-eremuaren arabera:

  • Hirigune dinamikoena Europako Pentagonoa deritzona da: Londres-Paris-Milan-Munich-Hanburgo. Pentagonoko hirietan kontzentratzen dira biztanle gehienak, jarduera ekonomiko aurreratuenak eta erabakitzeko ahalmen handiena.
  • Pentagonoaren mendebaldera, hiri-dentsitate handienak Arku Mediterraneoan daude. Turismoak gora egin du, baina industria-oinarria eskasa da.
  • Pentagonoaren ekialdean, hazkunde handia izaten ari da Baltikoko hirietan.

Deskargatu

PDF Word HTML