Nekazaritza eta Arrantza: Garrantzia eta Eraginak

Geografia4,03 KB

Nekazaritzaren Eraginak

  • Kutsatu egiten ditu lurzoruak eta akuiferotako urak.
  • Ureztapen-sistema modernoek ur-asko behar izaten dute eta akuifero gehiegi ustiatzen dira.
  • Landagunetik biztanleria joaten ari da.

Garrantzi handia du nekazaritzak.

Nekazaritza Mota Nagusiak

Nekazaritza tradizionala: Lurra lantzen dute, elikagaiak lortzeko.

Plantazio handiak: Multinazional boteretsuen interesei lotuta.

Nekazaritza Tradizionala

Helburu nagusia elikagaia lortzea da nekazari-familiarentzat. Ustiategi txikietan egiten da. Janaria urte osoan izango dutela bermatzea. Zenbait produktu hazten dituzte batera, teknika eta tresnak zaharkituak dira. Produktibitatea oso txikia da. Ezin dituzte aurrerapen teknologikoak eskuratu, hori dela eta faktore fisikoen oso mende dago nekazaritza.

Erre-nekazaritza

Basoko eremu bat bakantzean datza, zuhaitzak moztuz eta errez. Errautsak erabiltzen dira gero lurra ongarritzeko. Denbora pasatzean lurrak agortu egiten dira, eta bertan behera uzten dira.

Labore-txandaketa

Sabana-eremuetan egiten da. Labore-txandaketarako sistema baten bidez:

  • Lurraren zati batean zerealak lantzen dira.
  • Beste batean, produktu osagarriak.
  • Azken zatia lugorri uzten da.

Arrozaletan Nekazaritza

Txinako hegoaldean, Asiako Hego Ekialdean eta Indiako kostaldean egiten dute. Lur eremu zabalak urpetzen dituzte montzoiek eragindako euriek. Urpetutako lurretan arroza hazten dute. Lursail tamaina-txikikoak dira, eta pertsona asko aritzen dira.

Plantazioak

Europatik kanpo nekazaritza ustiategiak sortu zituzten. Horrela sortu ziren plantazioak. Helburua kakaoa, kotoia eta kafea lortzea zen.

  • Esportazioetako erabiltzen den merkatu-nekazaritza.
  • Ustiategi handietan egiten da, atzerriko multinazionalek kontrolatzen dituzte edo bertako produktoreek.
  • Bertako langile ugariei ematen diete lana, langileen soldatak apalak dira.
  • Kapital inbertsio handia, lurra erosteko, ustiatzeko, produktuak distantzia luzeetan konserbatzeko, garraiatzeko eta merkaturatzeko ere.
  • Monolaborantza (kakaoa, azukre kanabera, palmondoa, kafea…).
  • Teknika guztiak aplikatzen dira, produktibitate handia lortzeko.

Etekin handiak ematen dizkiete multinazionalei. Onuragarria izan ohi da garatzen ari diren herrialdeentzat, merkaturatze-azpiegiturak eraikitzea.

  • Etekin ekonomikoak atzerriko enpresen esku.
  • Nekazariak ezin dira lehiatu multinazionalekin, asko behartuta daude beren lurra uztera eta plantazioetan lan egitera. Herrialde horietako batzuk elikagaiak inportatu behar dituzte biztanleriaren premiak asetzeko.
  • Plantazioek eragin handia dute ingurumenean (lurzoruak agortu egiten dira, biodibertsitatea galdu egiten da…).

Arrantza Gaur Egun

Itsaso, ibai eta aintziretan arrainak eta uretako beste animalia batzuk harrapatzea da.

Arrantza ekoizpenak gora egin du. Harrapatutakoaren %85 gizakien kontsumorako erabiltzen da, bestea arrain irinak eta olioa egiteko.

Biztanleko kontsumoak ere gora egin du. Txina da munduan arrantza ekoizpen handiena duen herrialdea.

Arrantza Motak

Kostaldeko arrantza: ontzi txikietan artisau metodoekin autokontsumorako eta merkaturako erabiltzen da.

Itsasbazterreko arrantza: kostaldetik gertu, ontzi txiki edo ertainetan. Ontziak harrapatutakoa kontserbatzeko prestatuta daude, eta egun bat irauten du.

Itsas zabaleko arrantza: itsas zabalean egiten da, ontzi handiekin. Tresna tekniko modernoak hainbat arrantza arte erabiltzen dituzte; tretza, inguruketa eta arrastea. Ontziak arrapatutakoa garbitzeko, zatitzeko paketatzeko eta izozteko prest daude. Faktoria-ontzia hainbat astetako eta hilabeteetako prest daude.

Deskargatu

PDF Word HTML