Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Faktore Fisikoak eta Giza Faktoreak Nekazaritzan

Geografia2,58 KB

Faktore Fisikoak

Inguru Naturala: Iraganeko Garrantzia

Faktore fisikoek iraganean zuten garrantzia galdu dute gaur egun.

Erliebea

Erliebea: Altitude ertaina eta malda handiak. Ondorioz, higidura handitu eta mekanizazioa zaildu egiten da.

Klima

Klima: Prezipitazio urriak eta irregularrak, ekaitzak eta txingorra ohikoak. Tenperatura muturrekoak (izozteak edo eguzkiaren erradiazio indartsua) eta idortasuna nahiko handia.

Lurzorua

Lurzorua: Kalitate eskasa, ingurune askotan higadura-arazoak, eta ondorioz, emankortasuna gutxitu.

Giza Faktoreak

Nekazaritza-Egitura

Tradizionala vs. Gaur Egungoa

Nekazaritza Tradizionala: Eskulan ugari eta ustiategi txikiak edo handiak modu estentsiboan landuak, teknologia atzeratuarekin. Ondorioz, etekina txikia eta ekoizpena...

Jarraitu irakurtzen "Faktore Fisikoak eta Giza Faktoreak Nekazaritzan" »

Euskadiko Turismoaren Bilakaera, Baliabideak eta Ezaugarriak

Geografia2,56 KB

Turismo-jardueraren bilakaera eta garrantzia EAEn

Euskal Autonomia Erkidegoko turismoa XIX. mendean hasi zen klase aberatsen artean, itsasoan bainatzea eta bainuetxeetara joatea modan jarri zenean. Turismoa goiz hasi bazen ere, beste erkidego batzuetan baino gutxiago garatu zen hasieran, klima ez baitzen egokia eguzki eta hondartza-turismorako.

EAEko turismo-aukerak eta kokapena

Euskal Autonomia Erkidegoaren turismo-aukerak, ordea, oso ugariak dira. Besteak beste, geografikoki hurbil dago Biarritzetik eta Nafarroatik. Bizi-kalitate edo zerbitzu publiko onak ditu eta turismo-baliabide ugari eskaintzen ditu.

Turismo-baliabide nagusiak

  • Baliabide naturalak: eremu natural babestuak dira.
  • Kulturako baliabideak: gastronomia, folklorea eta bertako kirolak,
...
Jarraitu irakurtzen "Euskadiko Turismoaren Bilakaera, Baliabideak eta Ezaugarriak" »

EAEko Landa-Espazioen Ezaugarriak eta Bilakaera

Geografia4,51 KB

Bizkaiko Golkoko Isurialdeko Landa-Espazioak

EAEko landa-espazioak hainbat ezaugarri ditu, Bizkaiko Golkoko isurialdean edo Mediterraneoko isurialdean dagoen kontuan hartuta. Alde horien oinarriak inguru fisikoa, nekazaritza-egitura eta lurzoruaren erabilerak dira.

Lur hauek hartzen ditu barne: Bizkaiko Golkoko isurialdearen eta isurialde mediterraneoaren banalerroko iparraldeko lurrak. Klima ozeanikoa dago, eta prezipitazio ugariak eta erregularrak. Lurzoruen kalitatea kaskarra da.

a) Nekazaritza-egitura

  • Landa-inguruan, biztanle gutxi daude, biztanle askok alde egin baitzuten hiriguneetara eta industria-inguruetara. Baserrietan, biztanleak sakabanatuta daude, Bizkaiko Enkarterri eskualdean izan ezik, herrixketan pilatuta baitago biztanleria.
  • Nekazaritza-
...
Jarraitu irakurtzen "EAEko Landa-Espazioen Ezaugarriak eta Bilakaera" »

Espainiako Industria Eremuak: Analisia eta Garapena

Geografia2,51 KB

Espainiako Industria eta Garapenaren Irizpena

Mapan zehar Espainia inguruan dauden industria eremuak ikus ditzakegu. Lau dira zonalde nagusi:

  1. Garatutako industria-eremuak
  2. Industrializazio induzituko eremuak
  3. Industrializazio urriko eremuak
  4. Hedatzen ari diren eremuak

Kokapena eta Ezaugarriak

Industria Eremu Garatuak

Madrileko eta Bartzelonako metropoli-eremuak dira Espainiako industriaren gune nagusi gisa sendotu direnak. Alde batetik, industria-ehuna galdu dute sektore industrialak moldatu egin direlako eta industria-suspertzea gertatu delako haietan. Horrenbestez, eremu horiek industriako lanpostuak galdu dituzte, lantegien deslokalizazioa eta lanpostuen tertziarizazioa direla eta.

Hedatzen Ari diren Industria-Eremuak eta Ardatzak

Industria-hedapenetik...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Industria Eremuak: Analisia eta Garapena" »

Euskadiko Biztanleria: Dentsitatea, Banaketa eta Erronkak

Geografia3,41 KB

Euskadiko Biztanleria: Dentsitatea eta Banaketa

Euskadi, 2.167.166 biztanlerekin, Espainiako zazpigarren autonomia-erkidegorik populatuena da, herrialdearen biztanleriaren %4,6 inguru hartuz. Biztanleria-dentsitateari dagokionez, bertakoa 299,58 bizt./km²-koa izanik, Espainiakoa (92,02 bizt./km²) eta Europakoa (72,99 bizt./km²) baino handiagoa da.

Immigrazioaren Eragina

Hasteko, kontuan izan behar da EAE immigrazio-eskualdea dela, eta horrek eragina duela biztanleriaren banaketan. XX. mendearen erdialdetik 1975era arte, industrializazioa gehien garatu zen urteetan, hain zuzen ere, penintsularen barrualdeko biztanleak Euskadira joan ziren lan bila. Hauek Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeetan eta, neurri txikiago batean, Araban kokatu ziren; batez...

Jarraitu irakurtzen "Euskadiko Biztanleria: Dentsitatea, Banaketa eta Erronkak" »

Turismoaren Birmoldaketa, Ezaugarriak eta Espazioak

Geografia3,13 KB

Turismoaren Birmoldaketa eta Faktoreak

Birmoldaketa eta hari lotutako faktoreak

1985az geroztik, turisten eta diru-sarrera turistikoen goranzko erritmoa egonkortu egin zen. Eragin duten faktoreak hauek dira:

  • Espainia Europar Batasunean sartzea.
  • Beste eremu batzuetako ezegonkortasun politikoa.
  • Faktore demografikoak (bizi-itxaropena luzatzea) eta faktore fisiologiko eta psikologikoak.
  • Barne-turismoaren hazkundea, bizi-maila hobetzearen ondorioz.
  • Kalitatean eta iraunkortasunean oinarritutako turismo-eredu berri bat ezartzeko birmoldaketa-prozesuari ekitea.

Turismo-eredu berriaren helburuak

Turismo-eredu berriak helburu hauek ditu: kalitatezko eskaintza ematea, zerbitzuak eta azpiegiturak hobetuta; eskaria ez hain ugaria baina askotarikoagoa izatea; eta...

Jarraitu irakurtzen "Turismoaren Birmoldaketa, Ezaugarriak eta Espazioak" »

Espainiako Hiri Hierarkia eta Biztanleriaren Egitura

Geografia8,8 KB

Espainiako Hiri Sarea eta Hierarkia

Jarraian Espainiako hiri-hierarkiaren azterketa bat dugu, non hiri-sareak eta hiri-hierarkiak hauteman daitezkeen. Lurralde bateko hiriek eta haien artean dauden harremanek hiri-sistema osatzen dute. Espainian, sistema hori 80ko hamarkadatik aurrera aldatzen ari da, batez ere. Trantsizio Demokratikoak lurralde-antolamendua aldatu egin zuen, eta autonomiak ezarri ziren; beste alde batetik, 1986an Espainia Europar Batasunean sartu zen, baita globalizazio-prozesuan ere, eta horrek guztiak aldaketak ekarri zituen ekonomian eta hirigintzan.

Hiri-sarearen ezaugarri orokorrak

Espainiako hiri-sareak ez ditu ezaugarri berberak alde guztietan; homogeneotasun falta da ezaugarri nabarmenena, biztanle kopuru handieneko hiri...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Hiri Hierarkia eta Biztanleriaren Egitura" »

Euskadiko Hiri Sistema: Analisia eta Ezaugarriak

Geografia2,19 KB

Hiri sistema bat eskualde edo lurralde bateko elkarrekin antolatutako asentamendu multzoa da.

Euskadiko hiri sistemaren gaur egungo antolamenduaren arrazoiak historikoak eta geografikoak dira, nahiz eta denboran zehar izandako gertaerei zor zaizkien desberdintasun gehienak, kostaldeko industrializazio prozesuak, adibidez, hirigintza prozesuari eragin diolako.

XIX. mendean, batez ere, biztanleria kontzentrazio handiak eta produkzio eginkizun garrantzitsuak zituen hiri-sare bat garatu zen. Ipar-hegoaldea garatzen hasi zen, baina beste guneak tradizionalak izaten jarraitu zuten XX. mendera arte.

Biztanleriaren Banaketa eta Tamaina

Euskal Herriko udalerrien tamaina banaketa nahiko erregularra da. Bilbok ditu biztanle gehien, eta ondoren Euskadiko beste...

Jarraitu irakurtzen "Euskadiko Hiri Sistema: Analisia eta Ezaugarriak" »

Ekonomia eta Geografia Termino Garrantzitsuak

Geografia2,58 KB

Nekazaritza Intentsiboa

Landutako nekazaritza-unitateko ahalik eta produktu gehien lortu nahi dituen nekazaritza-mota da.

Nekazaritza Estentsiboa

Lur-eremu handietan egiten den nekazaritza-mota da, labore bakarrekoa.

Abeltzaintza Intentsiboa

Ganadua haztearekin, elikatzearekin eta zaintzearekin zerikusia duen lana da.

Abeltzaintza Estentsiboa

Ganadua haztearekin, elikatzearekin eta zaintzearekin zerikusia duen lana da.

Nekazaritza Ustiapena

Enpresa baten edo nekazariaren beraren esku dagoen nekazaritza-produkzioa da.

ENA (Erabilitako Nekazaritza Azalera)

Landutako lurrek eta erabilera iraunkorreko belardiek osatutako azalera da.

NPB (Nekazaritza Politika Bateratua)

Europar Batasunak, Europako nekazaritza-sektorea kanpoko lehiaren aurrean babesteko, sektorearen...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomia eta Geografia Termino Garrantzitsuak" »

Espainiako Turismoa: Garapena, Eredua eta Gune Turistikoak

Geografia3,8 KB

ESPAZIO TURISTIKOAK ESPAINIAN

Turismoaren Garapen Faktoreak (1960tik aurrera)

Espainiak garapen izugarria izan du 1960tik, eta gaur egun potentzia turistiko handienetakoa da. Hau bi arrazoirengatik gertatu da:

a) Kanpo Faktoreak:

  • Europako mendebaldeko eta iparraldeko herrialdeetan garapena eta erosteko ahalmen handia.
  • Garraiobideen aurrerapena.

b) Barne Faktoreak:

  • Espainiak eskainitako paisaiaren, hondartzen eta baldintza klimatikoen kalitatea.
  • Ondare kultural eta artistikoaren garrantzia.
  • Eskaintza turistikoaren prezio baxuak.
  • Estatuak egindako turismoaren promozioa.

Gaur egun, beste faktore batzuek ere eragiten dute:

  • Barruko eskariaren handitzea.
  • Turismo-eskaintza handiagoa eta dibertsifikatuagoa.
  • Garraiobide-azpiegituren hobekuntza.
  • Konpetentzia izan daitezkeen
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Turismoa: Garapena, Eredua eta Gune Turistikoak" »