Donostia: Hiriaren Egitura, Garapena eta Kontzeptu Geografikoak
Donostia: Hiriaren Azterketa
Kokapena eta Ezaugarri Nagusiak
Donostia Gipuzkoako probintziaren hiriburua da, probintziaren iparraldean eta Kantauri itsasoaren ertzean kokatuta. Hiria Igeldo eta Ulia mendien arteko lurraldean hedatzen da, Kontxako badiaren inguruan. Donostiak itsas eta mendi ezaugarriak ditu. Itsasoaren gertutasunak abantailak ematen dizkio, baina erliebe aldapatsuak komunikabideetarako oztopo dira.
Hasieran, Donostia Urgull mendiaren tonboloan kokatu zuten; bertan Kontxako badia eta Urumea ibaiaren ahoa bereizten dira. Inguruan, Donostiari berezitasun paisajistikoa ematen dioten mendiak daude: Igeldo, Santa Klara uhartea, etab. Donostiako ingurune natural asko erabat eraldatu dituzte, elementu natural ugari suntsituz; hala ere,...